EIBZ

 

OINARRIZKO HIZKUNTZA TREBETASUNAK
--- IRAKASLEA ---

 
mintzatu
irakurri
idatzi
entzun

Telefonoa

Talde osoa (irakaslea barne) borobilean jarriko da. Irakasleak eskuinean duen ikasleari belarrira berri bat emanen dio; honek hurrengoari kontu hori bera kontatuko dio; bigarrenak hirugarrenari, etab.

Joko honekin entzunaren ulermena eta mintzamena lantzeaz gain, mezuak nola aldatzen eta okertzen diren ikusiko dugu.

Beste aukera bat, talde handia badugu, ikasleak hiru taldetan banatu eta talde bakoitzetik bati mezua ematea da. Azken mezua jasotzen duenak entzundakoa paper batean idatziko du. Gero, bukaerara zein mezu iritsi den irakurriko dute ikasleek.

Irakasleak erabil ditzakeen adibideak:

  1. Igel txikia arnasestuka ibai ertzean lagunekin soka-saltoan jolasten ari zen.
  2. Urrezko harri bakarra lapurrak harrapatu eta arin-arin urrun eroan.
  3. Abizena errepikatu: Iturriberrigorrigoikoerrotakoetxea.
  4. Zurezko zubi azpian zazpi zorri zahar zirri-mirri sarri.
  5. Goiko kaleko arkupeetan kukuak kuku, haurrak kaka eta oilarrak kukurruku.
  6. Bi nini txiki, bi leiho biki, batzuetan itxi, besteetan ireki. Zer den, nork daki?
  7. 13.15. Eskifaia-kide guztiak –sei, zazpi eta zortzigarren konpartimentuetakoak- bederatzigarrenera etorri zaizkigu. 23 lagun gara hemen. Istripuaren ondorioz hartu genuen erabaki hori. Inork ez du ur azalera igotzerik. Ilunpean idazten ari naiz.

 

Oharra:

6.a asmakizuna da, beraz, zer iritsi den ikusi eta gero, zer izaten ahal den galdetuko diegu ikasleei.

7.ak istorioa luzatzeko aukera ematen du. Kursk urpekoa hondoratu zenean barruan zegoen kapitainak-edo idatzitakoa. Beraz, lehenik testua ongi azalduko diegu eta gero denen artean istorioa luza dezaten eskatuko diegu.

Iturria: