Data idazteko garaian, 31 zenbakiak zalantza ugari sorrarazi ohi du, 11 zenbakiak bezalaxe.
- Okerrak: *urriaren 31a, *urriaren 31ea, *urriaren 31an, *urriaren 31ean
- Zuzenak: urriaren 31, urriaren 31n
Data idazteko garaian, 31 zenbakiak zalantza ugari sorrarazi ohi du, 11 zenbakiak bezalaxe.
EHUTSI: euskaraz maiz egiten diren hainbat akats zuzentzen laguntzeko aplikazio informatikoa da.
EHUn, Euskal Herriko Unibertsitatean, sortutakoa da, eta mementoan bertan erantzuna ematen duten ariketa interaktiboak dira. Autoikaskuntzarako oso egokia. Gainera, ariketez gain, gramatika azalpenak ere ageri dira bertan.
Begiratu batera antzekoak diren arren, esanahiari dagokionez ezberdinak dira.
Ikus hiru itemok aldeaz ohartzeko:
Zalantzarik baduzu, jarraitu irakurtzen.
Zenbaiten ustez, <<ll>> grafia, hau da, <<l bikoitza>> ez da zuzena euskaraz. Uste okerra da hori. Hauek dira gaur egun Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan -ll- bilkuraz idatzita agertzen diren hitzetako batzuk: artilleria, ballet, billar, billete, bonbilla, gerrilla, gillotina, gillotinatu, kuadrilla, llama, llollo, llollobelar, pastilla, tortilla.
Hortaz, okerrak dira: *artileria, *balet, *bilar, *bilete, *bonbila, *gerrila, *gilotina, *gilotinatu, *kuadrila, *pastila, *tortila.
Joxe Ramon Etxebarriak gidaturik, mintegi-lanean osatu zuten liburu interesgarri hau. Zientzia eta teknika alorretan euskararen estandarizazioa lortzeko ia-ia ezinbesteko urratsa dela esango nuke. Zientziaren eta teknikaren irakaskuntzaren hasierako mailei begira egina da, hau da, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzari begira.
Inguruko erdaren eraginez-edo, ohiko akats bilakatu da hau.
Item hauen bidez, egitura zuzena eta akastuna bereizten ahaleginduko gara.
Zalantzarik baduzu, jarraitu mezua irakurtzen.
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan sarrera hau dator:
Hortaz, euskara batuan *urtebete bat okerra da beti; horren ordez, urtebete erabili behar da.
Zenbaiten ustez, neurri-unitateak adierazteko, puntua idatzi behar da ikurraren ondoren; adibidez: *cm., *kg., *l., m./s. eta abar. Uste okerra da hori: ez dira laburdurak, nazioartean komunitate zientifikoak adostutako sinbolo edo ikurrak baizik. Beraz, punturik gabe idatzi behar dira: cm, kg, l, m/s eta abar.
Hilabeteen deklinabideak arazo ugari sortu ohi du. Hona hemen horren adierazgarri den argazki bat: *urriatik *maiatzara jarri beharrean, urritik maiatzera jarri beharko luke.