Okerrak: *urtarrila bukaeran, *ekaina hasieran, *iraila amaieran…
Zuzenak: urtarril bukaeran, ekain hasieran, irail amaieran…
Okerrak: *urtarrila bukaeran, *ekaina hasieran, *iraila amaieran…
Zuzenak: urtarril bukaeran, ekain hasieran, irail amaieran…
BARKATU aditzak zalantza ugari sorrarazten digu jokatzeko garaian, eta maiz irakurtzen edota entzuten ditugu *barka nazazu, *barka gaitzazue, *barkatu ahal zaitu, *ez zaitut barkatuko… formen tankerakoak. Honela beharko lukete: barka iezadazu, barka iezaguzue, barkatu ahal dizu, ez dizut barkatuko…
Pertsona bati dagokionean, NOR-NORI-NORK motako laguntzailearekin jokatu behar da BARKATU aditza.
Ondoko bideoan, Elhuyarrek mugikorretan instalatzeko sortutako XUXEN aplikazioaren inguruko informazioa daukagu:
Urteak zenbakiz idazten ditugunean, digituen artean ez dugu punturik jarri behar. Hortaz, okerrak dira *2.019an gaude bezalakoak. 2019an gaude da idazkera zuzena.