Kiroletako emaitzak ematean, zenbaitek, huts eta huts adierazteko, *husna erabili ohi dute. Bana, bina, hiruna eta abarren analogiaz egiten dute hori. Ez da zuzena, ordea. Horren ordez, hutsean erabili behar da.
Husna forma, esanahi honekin, ez da agertu ere egiten Orotarikoan; ezta Hiztegi Batuan eta Elhuyar hiztegian ere besteak beste.
Ikus zer dioten afera honetaz, hitzez hitz, Euskaltzaindiaren Jagonet zerbitzuan:
Erantzuna
Gramatika batzordea zure iritzi berekoa da eta gaitzetsi egiten du inongo tradiziorik ez duen husna forma hori.
Badira horren ondoan beste egitura batzuk, kiroletarako-eta egokiagoak direnak. Adibidez:
Hutsean gelditu zen partida.
Huts eta huts egin zuten Errealak eta Alavesek.