Kategoriaren artxiboa: Okerrak

ZUZENAK: hobeago, hobekiago, hobetoago

Euskaltzaindiak euskara baturako ontzat eman ditu aldaera hauek: hobeago, hobekiago eta hobetoago.

Honatx Euskaltzaindiaren Hiztegian nola datozen hitz hauen sarrerak:

hobeago adj. Hobea. Bizitza hobeago baten itxaropena. Izana naiz hau baino hotel hobeagoetan. Hura baino hobeagorik deus ez dagoela jakinda.

hobekiago adb. Hobeki. Ongi baino hobekiago nekien hori. Aspaldi egin zuen nik egin dezakedan baino hobekiago. Zorionez, uste izan den baino hobekiago doa.

hobetoago adb. Hobeto, hobeki.

EZ EZIK (“ere” hitza behar du eskuineko perpausean)

Lehenengo juntagaiaren gibelean EZ EZIK eta bigarrenarenean ERE gehituz eratzen da esapide hau. Halaxe dio Euskaltzaindiak bere hiztegian:

ez ezik Ez bakarrik. (ere hitza behar du eskuineko perpausean). Bere izena ez ezik, familia guztiarena ere lohitzen ari zen: bere izenaz gainera familiarena ere lohitzen ari zen. Aitortu gabe utzi zuen bekatua ez ezik, aitortuak ere berriro esan beharko ditu. Ezkontzak biziera ez ezik, bizilekua ere aldarazi zion. Hotzildu zen poliki-poliki, epeldu gero eta azkenik, hoztu ez ezik, baita izoztu ere.

Bigarren juntagaiari dagokionez, esan beharra dago gehienetan ere erabili ohi den arren badirela beste aldaera batzuk ere, esate baterako: baita… ere, ere bai.

Hona hemen Internet sarean topaturiko adibide batzuk:

  • Mutrikun ez ezik, Pasaian ere ekologistak aurka

  • Pazko astelehena ez ezik, igandea ere bai
  • Iñaki Artola ez ezik, Abel Barriola ere itzuliko da lehiara asteburu honetan

  • Jasotzen dugun arreta goiztiarrak haurrari ez ezik, familiari ere laguntzen dio

  • Herritarrek ez ezik, bisitariek ere erosten dituzte.
  • Biziegokitasunari buruzko araudiak baldintzak ezartzen ditu, fatxadetako baoetarako ez ezik, baita terraza irekietatik kanpora ematen duten baoetarako ere

Okerrak: *ahal dut hitz egin?, *ahal didazue lagundu?, *ahal dugu zerbait jan?…

Zuzenak:  hitz egin ahal dut?, lagundu ahal didazue?, zerbait jan ahal dugu?… edo hitz egiten ahal dut?, laguntzen ahal didazue?, zerbait jaten ahal dugu?… edo hitz egiten dezaket?, lagundu diezadakezue?, zerbait dezakegu?…

Gero eta gehiagotan entzuten ditugu izenburuko esaldien hurrenkera duten perpausak;  hau da,  ahal + aditza ordenan osatuak. Gaztelaniaren eraginez gertatzen da hori, poder + aditza baita ohiko ordena hizkuntza horretan eta ordena hori kalkatzen du zenbaitek.

Euskaraz, ordea, salbuespenak salbuespen, hauxe da esaldi mota honen ohiko ordena: aditza + ahal.

Gai honi lotuta, ikus ondoko bi esteka hauetan datorrena: