{"id":14,"date":"2013-03-08T12:28:23","date_gmt":"2013-03-08T12:28:23","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/esamoldeak\/?page_id=14"},"modified":"2015-04-13T06:50:55","modified_gmt":"2015-04-13T06:50:55","slug":"esamoldeak","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/esamoldeak\/esamoldeak\/","title":{"rendered":"Esamoldeak edo esapide idiomatikoak"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: justify\">Erregistro ez-formalerako ezinbestekoak ditugu esamoldeak, hizkuntzari bizitasuna emango badiogu; eta metaforak, konparazioak, ironia, hiperbolea&#8230; erabiltzen dira horiek sortzeko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Inguruko hizkuntzen eragina handia denez, askotan erdal esamoldeek euskarazkoak ordezkatzen dituzte , gazteen artean bereziki, adierazkorragoak direla iritzita:<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px;text-align: justify\"><span style=\"color: #333399\">(&#8230;) Gure hizkera euskaran arrotzak izan diren egiturez betetzen ari gara, zuzenean hartzen baititugu hitzak, esamoldeak eta egitura osoak beste hizkuntza horietatik, batez ere gaztelaniatik.<\/span><\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px;text-align: justify\"><span style=\"color: #333399\">Ez dut inolako dudarik idazle hoberenak ez direla horretan erori, eta hasieratik beren eredua segitu bazuten, horrek ez zien inolako kontraesanik sortu: azken batean, haien hitzak, haien esapideak, haien esamoldeak ziren euskara batu soziologiko horren mugak markatzen zituztenak.<\/span><\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px;text-align: justify\"><span style=\"color: #333399\">Ez baita gero erraza gaur gaztelaniaz edo frantsesez egunero eta orduero erabiltzen ditugun esamoldeak, kontzeptuak eta informazio zabalak besterik gabe, bat-batean, euskaraz ematea (&#8230;).<\/span><\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px;text-align: right\"><em>Euskararen etxea<\/em>, Pello Salaburu, Alberdania, 2002<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px\"><span style=\"color: #333399\"><em><strong>Euskal esamoldeak erabiltzeko behar gorria<\/strong><\/em><\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;padding-left: 30px\"><span style=\"color: #333399\">(\u2026) Zein hobets euskara batuan, formula edo esamolde finkook euskalkietan forma desberdinak dituztelarik? Nola esan, irakats, itzul, erabil euskaraz gure gizarte hiritartuan funtzio pragmatikodun formulak (agurrak, telefono-hizketakoak, aireportu edo hegaldikoak, etab.), gure kultura ondarea kontuan hartuta, hitzez hitz ezin baitira itzuli? Gaitz erdi badaezpadako euskaran behintzat esango bagenitu, erdaratik hitzez hitz hartuta ere. Tamalez egun lokuzio, esaera, formula, esaldi hasierako makulu eta abarretan erdarazkoak esaten eta entzuten ditugu, euskaraz ari garela: <em>(Dar) Una de cal y otra de arena<\/em>, <em>A caballo<\/em>, <em>Hori izango litzake la guinda<\/em>, <em>Al enemigo ni el agua<\/em>, <em>Animo!<\/em>, <em>Benga!<\/em> (elkarrizketa bukatzerakoan edota solaskideak esandakoa onesten dela adieraziz), <em>Alo!<\/em>, <em>BuaLa!<\/em> (fr. <em>voil\u00e0<\/em>), <em>Es que<\/em> &#8230; , <em>Lo que pasa es que<\/em> &#8230; (<em>k<\/em>-z idatzi behar ote ditugu?). Lotsaz batzuetan, \u00aberderaz esaten dana\u00bb edo holakoren bat besalagun hartuta.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;padding-left: 30px\"><span style=\"color: #333399\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Egia da gu baino zaharragoen ahotan ere entzuten genituela, ditugula, horietako batzuk: <em>Ondo ibili!<\/em> esaleari <em>Igualmente<\/em> erantzuten, edo <em>Muy bien<\/em> (onespen, elkarrizketaren amaiera edo ez eteteko seinale gisa), edo <em>Arrea!<\/em>, <em>Kuida(do) gero!<\/em> etab. Guk haur denboran <em>Como hay Dios!<\/em> ezagutu dugu (zerbait egia dela zin egiteko juramentu bortitza, berba txartzat hartua), zaharren ahotan <em>Jaungoikorako<\/em> entzun zitekeen artean. Ordea, euskara nagusi zen gizartean erdaratikoek betetzen zuten funtzioa eta egun, erdara gehiago baina euskara kaxkarragoa darabilgun garaiotakoa (barra-barra baitabiltza politikari, kirolari ospetsu, kazetari nahiz unibertsitateko irakasleen ahotan, euskaraz ikasitako gazteenetan ez aipatzearren) ez da konparatzekoa. Hain nabarmena da arlo honetan auzo erdaren aberastasuna eta gure errumeskeria; gure tradiziokoak ez ezagutzeagatik maiz (&#8230;).<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: right\"><em>Hizketa formula ohikoak<\/em>, Xabier Altzibar,\u00a0<a href=\"http:\/\/www.ehu.es\/ojs\/index.php\/asju\" target=\"_blank\">ASJU Geh 44<\/a>, 2002, 53-71 orr.<\/p>\n<h4 style=\"text-align: left\"><span style=\"color: #0000ff\">Esamoldeen ezaugarriak<\/span><\/h4>\n<p>Ikuspegi gramatikalaren arabera:<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px\">&#8211; Ez dute aldaketa gramatikalik izan hitzen ordenari dagokionez.<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px\">&#8211; Ezin dute ez osagairik gehitu ez kendu.<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px\">&#8211; Ez dute eratorpenik onartzen.<\/p>\n<p>Ikuspegi lexikoaren arabera:<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px\">&#8211; Ezin da hitzik ordezkatu beste sinonimo batez.<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px\">&#8211; Ezin dira beren izenondoak graduatu.<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px\">&#8211; Batzuetan osagaietako bat trukagarria izan daiteke (<em>barrez ito<\/em>\/ <em>lehertu<\/em> \/ <em>eztanda <\/em>egin = <em>barre handiak<\/em> egin).<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><span style=\"color: #0000ff\"><strong>Iturriak<\/strong><\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: left;padding-left: 30px\">Iratxe Goikoetxea Langarika, <em>Zidor semantikoak hizkera kolokialean <a href=\"http:\/\/www.erabili.eus\/zer_berri\/muinetik\/1096284906\" target=\"_blank\">I<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.erabili.eus\/zer_berri\/muinetik\/1100262943\" target=\"_blank\">II<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.erabili.eus\/zer_berri\/muinetik\/1118824554\" target=\"_blank\">III<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.erabili.eus\/gu\" target=\"_blank\">erabili.com<\/a>, <\/em>2004.<em><br \/>\n<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: left;padding-left: 30px\">Alicia de la Pe\u00f1a Portero, <a href=\"http:\/\/www.mecd.gob.es\/redele\/Biblioteca-Virtual\/2005\/memoriaMaster\/1-Semestre\/DE-LA-PENA.html\">\u201cPropuesta metodol\u00f3gica para ense\u00f1ar expresiones idiom\u00e1ticas\u201d<\/a>, RedELE, BIBLIOTECA 2005, N\u00daMERO 3. PRIMER SEMESTRE 2005.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Erregistro ez-formalerako ezinbestekoak ditugu esamoldeak, hizkuntzari bizitasuna emango badiogu; eta metaforak, konparazioak, ironia, hiperbolea&#8230; erabiltzen dira horiek sortzeko. Inguruko hizkuntzen eragina handia denez, askotan erdal esamoldeek euskarazkoak ordezkatzen dituzte , gazteen artean bereziki, adierazkorragoak direla iritzita: (&#8230;) Gure hizkera euskaran arrotzak izan diren egiturez betetzen ari gara, zuzenean hartzen baititugu hitzak, esamoldeak eta egitura osoak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":21,"featured_media":0,"parent":0,"menu_order":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","template":"","meta":[],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/esamoldeak\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/14"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/esamoldeak\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/esamoldeak\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/esamoldeak\/wp-json\/wp\/v2\/users\/21"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/esamoldeak\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14"}],"version-history":[{"count":14,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/esamoldeak\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/14\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":486,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/esamoldeak\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/14\/revisions\/486"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/esamoldeak\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}