@EducaTIC_eus-ek Youtubeko EducaTIC EUS kanala ireki du. Bertara, hezkuntzan erabilgarriak diren IKTei buruzko euskarazko bideo-tutorialak igotzen ari dira.
Eka 12
Azterketak sortu Google inprimakiak erabilita
Azterketa garaian gaudela eta, hauek prestatzeko eta zuzentzeko Google-k ematen dizkigun aukerak erakutsi nahi ditugu. Drive-n inprimakiak edo galdetegiak sor ditzakegu oso modu errazean eta modu askotara erabili: auto-ebaluaziorako test modukoak , azterketa gisakoak, inkestak, kontaktu formulario modukoak webgune eta blogetan txertatzeko…
Ondoko lehen bideo-tutorialean ikus dezakezue nola sortu ahal dugun inprimaki bat, zer galdera mota ditugun aukeran, eta nola antolatu. Bigarrenean, berriz, ezarpen aukerak aztertuko ditugu, eta bereziki nola bihurtu inprimakia azterketa, modu automatikoan zuzen daitekeena.
Mai 08
Google Sites nola erabili
Ikasturte honen hasieran esan genuenez, Google Sites berria erabiltzen erraz-erraza da orain. Honen bidez, edonork sor dezake webgune bat. Diotenez, Sites klasikoan sorturiko guneak berrira migratu beharko dira eta horretarako tresnaren bat jarriko omen dute eskura, lana errazte aldera. Honetaz gain, seguruenik laster berrikuntza bat edo beste egingo dute aplikazioan; izan ere, Sites klasikoaren aldean, oraindik nahiko mugatua da.
Edozein kasutan, Sites-en bertsio berriaren funtzionamendua eta antolamendua ezagutzea interesgarria da, horretarako, hemen dauzkazue eskura bi bideo-tutorial.
Mar 30
Blogeko kanpoko esteka guztiak beste leiho batean irekitzeko agindu
Blogetan kanpora doazen estekak beste leiho batean irekitzeko agintzea funtsezkoa da irakurleek gure blogaren arrastoa ez galtzeko, eta hori oso erraz egin dezakegu mezua bera idazten dugunean. Hala ere, Blogger-en gadget bat jartzen dugunean, edo orrien gadget-ean beste orri bat gehitzen dugunean kanpoko baliabide batera joateko, ez dugu aukerarik esteka beste leiho batean irekiarazteko. Bideoan azaldutako urratsei jarraituz, blogean kanpoko esteka guztiak beti beste leiho batean irekitzea lortuko dugu, modu automatikoan, mezuetakoak nahiz gadgetetakoak. Blog barruko beste atal batera doazenak, berriz, leiho berean irekiko dira. Continue reading
Mar 14
Nola itxi gure Google kontua urrutitik
Zeinek ez du inoiz utzi oharkabean Google-ren saioa irekita beste batzuek erabiltzen duten ordenagailu batean? Uste baino gehiagotan gertatzen da hau, zoritxarrez, eta kontu handiz ibili behar da. Saioa hasita topatzen duenak, kasurik onenean, itxi egingo du, baina edozer gerta liteke: gure izenean mezuak bidali, gure dokumentuak edo guneak ezabatu… Saioa nonbait irekita utzi dugula ohartzen bagara, konponbide erraza du, etxeko ordenagailutik bertatik itxi ahal dugu eta. Nola? Bada, Gmail-en sartu eta behean ikusiko dugu ekipo batean saioa irekita dugulako ohartarazpena:
Orain, xehetasunetan klik egin eta ondoko pantailan gure kontuko jarduerak ikusi ahalko ditugu: Continue reading
Ots 23
Fast Stone-rekin irudiak editatzen
FastStone Viewer-ekin irudiak edita ditzakegula esan genuen aurrekoan: testua gehitu, azpimarratu, nabarmendu, markoak gehitu, formatu anitzetan gorde, tamainak aldatu, moztu… Horretaz gain, multzokako eragiketak egin ditzakegu, alegia, irudi multzo bati tamaina eta formatuak aldatu, berrizendatu… baita irudiekin diapositiba aurkezpenak sortu. Ondoko bideoan ikus dezakezue nola egin hauek guztiak:
Bideoko irudiak Unsplash irudi bankutik hartu ditugu.
Ots 20
Fast Stone irudi ikustailea eta editorea
Asko dira irudiak ikusteko eta editatzeko eskura ditugun doako aplikazioak, haietako batuk on line erabiltzeko gainera, ordenagailuan ezer instalatu beharrik izan gabe. Alabaina, bere erabilgarritasunagatik eta funtzionalitateengatik Fast Stone Viewer aplikazioa instalatzea eta erabiltzea gomendatzen dizuet, batez ere irudiekin maiz lan egiten baduzue, horrela, irudiak ezin hobeki bistaratu ezezik, editatu ere egin ahalko dituzue, formatuak eta tamainak aldatu, testuak gehitu, mozketak egin… Ondoko bideoan erakusten dizuet aplikazioa nola instalatu eta nola erabili.
Oharra: bideoan azaltzen idren argazkiak Unsplash web-etik hartu ditut.
Ots 09
Aurkezpenetan Drive-ko bideoak txertatu
Google-n etengabe ari dira beren produktuak eguneratzen. Orain, Google Drive-ko aurkezpenen txanda izan da. Hemendik aurrera, aurkezpenetan Drive-n ditugun bideoak ere txerta daitezke; orain arte bakarrik You Tube-koak txerta zitezkeen. Ondoko bideoan ikus dezakezue zein erraz jarri diguten. Bakarrik falta da audio soilak txertatu ahal izatea.
Urt 13
Google Classroom-en banakako zereginak bidaltzea
Orain arte, Google Classroom-en argitaratzen genuen oro ikastalde osoarentzat argitaratzen zen. Azken eguneraketari esker, ordea, hauta dezakegu ikastalde osorako den ala ikasle jakin batzuendako soilik. Horrela, ikasleen araberako lanak jar ditzakegu Classroom-en; esaterako, aurreratuago dabiltzanentzat gaian sakontzeko jarduerak, eta atzeratuago daudenentzat, berriz, errefortzukoak.
Zereginak gehitzen ditugunean, berez, talde osoa hautatuta agertzen da, baina ikasle guztiak desmarkatu eta nahi ditugunak hauta ditzakegu. Horrela eginez gero, zeregin hori hautatutako ikasleei bakarrik esleituko zaie.
Abe 21
Drive instalatu eta sinkronizatu
Google Drive ordenagailuan instalatu eta sinkronizatu
Gero eta irakasle gehiagok erabiltzen dugu Google Drive eguneroko lanean, baina askok ez dute aplikazioa ordenagailuan instalaturik. Drive instalatzen badugu, hodeian ditugun dokumentuen kopia izango dugu gure ekipoan, uneoro sinkronizatuta, eta, nahi badugu, konexiorik gabe ere lan egin ahalko dugu. Sinkronizazioan, Drive-ko karpeta guztiak edo bakarrik nahi ditugunak hauta ditzakegu. Gainera, Chrome nabigatzailea erabiltzen badugu, Google dokumentuak ez diren fitxategiak ireki eta editatu ahalko ditugu ordenagailuan instalatuta ditugun aplikazioekin. Hau guztia erakusten dizuegu ondoko bideo-tutorialean: Continue reading
Abe 12
Drive-n letra-tipoak gehitu
Google dokumentuetan letra-tipoa aldatu nahi badugu, kontua euskaraz konfiguratuta dugunok gainerako erabiltzaileek baino askoz aukera gutxiago daukagu. Euskara erabiltzeagatik oraindik ere zigortuta ibili behar dugu? Zer egin dezakegu? Euskara baztertu eta gaztelaniara pasa, aukera guztiak izateko? Ez horixe! Artikulu honetan azalduko dizugu nola konpondu arazoa euskarari eutsita. Continue reading
Abe 02
RSS Feed Reader
Egun, sare sozialak oso zabalduta daude eta horregatik jario irakurleak ez dira hainbeste erabiltzen, hala ere, erabilgarriak izaten jarraitzen dute. Chrome-ren RSS Feed Reader gehigarria instalatzen badugu, gure intereseko guneen berri izango dugu eta mezu berriak argitaratzen direnean, jakinaren gainean egonen gara uneoro; gehigarriaren ikonoko zenbaki batek adieraziko digu zenbat mezu dugun irakurri gabe, eta, egokien iruditzen zaigunean, irakurri egingo ditugu. Bestalde, jarioak gaika antolatu ahalko ditugu, karpetetan sailkatuz. Hau guztia hobeki azaltzeko hemen duzue bideo-tutorial labur bat.
Aza 28
Google Keep
Interneten ari garenean, askotan topatzen ditugu artikulu eta dokumentu interesgarriak, baina ez dakigu nola gorde eta nola antolatu. Maiz, estekak kopiatu egiten ditugu eta dokumentu batean txertatzen ditugu, gero ikusteko edo aztertzeo asmoarekin, baina litekeena da dokumentu hori ere galtzea edo ez jakitea non dagoen. Bada, Chrome-ren Keep gehigarria erabil dezakegu, eta klik bakar batez intereseko esteka horiek ohar gisa bildu eta antolatu. Era berean, gure oharrak sortzeko eta partekatzeko baliatu ahal dugu, zereginen zerrendak egin eta abar. Hori gutxi balitz, edozein gailutan, dela mugikor, tablet edo ordenagailuan sinkroniza ditzakegu oharrak, baita Drive-ra igo dokumentu gisa.
Hemen duzue bideo-tutorial bat nola dabilen ikusteko. Continue reading