Google inprimakietan fitxategiak igotzeko aukera zabalik

PNTEn iragarri berri dutenaren arabera, dagoeneko irakasleok beste galdera mota bat dugu eskura Google inprimakietan: Kargatu fitxategia.
fitxategia-igo-0 Eguneraketa honi esker, gure galdetegietan fitxategiak igotzeko aukera eman diezaiekegu ikasleei. Gehienezko tamaina eta igo daitekeen fitxategi mota hautatu ahal ditugu. fitxategia-igo-1-bis Inprimakia sortzearekin batera, erantzunak jasotzeko karpeta sortzen da Drive-n, eta horren barruan izango dugu igotako fitxategiak bilduko dituen beste karpeta bat, galderaren izenburua duena. Inprimakitik bertatik, erantzunen atalean izango dugu zuzenean karpeta horretara jotzeko bidea, baita banakako fitxategiak ikusteko ere.

fitxategia-igo-2

Eguneraketa honek ikasleekin lan egiteko aukera berriak zabaltzen ditu, beraz, oso albiste ona da.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.