Sites berria denon eskura

Duela gutxi Sites berriaren argi-ilunak azaldu genituen hemen. Bada, dagoeneko Sites berria denon eskura dago, ez dago mugatuta Hezkuntzako kontuetara, Gmail kontua duen orok erabil dezake plataforma berritua. Sartzeko aski dugu helbide honetara jotzea: https://sites.google.com/new. Gune berri bat sortu nahi badugu, Drive-n bertan topatuko dugu bidea, ohiko Berria botoia sakatuz eta Gehiago atalean Google Sites hautatuta.

sites-berria

Hemendik aurera, guneak Google-ren edozein konturekin parteka ditzakegu, gure domeinukoa izan ala ez. Albiste ona da, inondik ere, ea laster argitzen diren gainerako ilunak!

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.