Kontsulta zerbitzua

Zer da zerbitzua?

EIBZk irakasleei doan eskaintzen dien zerbitzua da.
Hizkuntzaren erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko asmoa du.
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan nahiz euskaltegietan sortzen diren zalantzei konponbide emateko zerbitzua, euskal testu egoki eta zuzenak egiteko garaian.

buleta Zerbitzu hau nola erabili

  • GALDETEGIA bete beharko da.
  • Eskaeraren arabera, dagokion EIBZko zerbitzuari helaraziko zaio eskaera.
  • Zuzen eta egoki erantzuten ahaleginduko gara, baina gure erantzunak ez dira eman ahal diren bakarrak izango, noski, batzuetan aukera bat baino gehiago izaten da-eta. Edonola ere, Euskaltzaindiak ezarritako arauak lehenetsiko ditugu, euskara batuari dagozkionak, alegia.
  • Ez da onartuko udal edo gobernu administrazioek, unibertsitateek edo gurasoen elkarteek helarazitako eskaerarik.

buleta Zerbitzuak:

Zuzenketa zerbitzua:

EIBZk zuzentzen dituenak honako hauek dira:

  • Bilera deiak, aktak, jarraibideak eta abar.
  • Euskarako itzulpenak :
    • Itzulpen arruntak, hau da, ikastetxeetako edozein ohiko testu.
    • Eguneroko testuen itzulpenak, hau da, ikastetxeko edozein testu erraz, errepikakor edota estandar.
    • Lan akademikoen itzulpenak, eskolako lanekin lotura dutenak.

Hizkuntza zerbitzua:

EIBZk honelako galderei erantzuten die:

Oro har hizkuntzarekin edota bereziki hezkuntza terminologiarekin zerikusia dutenak: ortografia, morfologia, sintaxia, estiloa, lexikoa, euskalkiak, kalkoak…

Baliabide didaktikoak:

EIBZk ondoko zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Alderdi didaktiko eta pedagogiko orokorrei buruzko aholkularitza, ikastetxeetan sor daitezkeen eskaera eta premiak bideratzeko.
  • Curriculum materialak bildu, aztertu eta aditzera ematea.
  • Curriculumaren garapen didaktikoaren eta hizkuntza-normalizazioaren arloei dagokienez, irakasleek egindako ekarpenen inguruan aholkuak ematea.
Kategoria Zerbitzua, etiketak , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.