{"id":10183,"date":"2015-06-09T14:46:33","date_gmt":"2015-06-09T14:46:33","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=10183"},"modified":"2015-06-09T15:46:41","modified_gmt":"2015-06-09T15:46:41","slug":"oroimenari-pisu-doia-emanez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/06\/oroimenari-pisu-doia-emanez\/","title":{"rendered":"Oroimenari pisu doia emanez"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1758\/028\/001\/2015-06-03\/oroimenari_pisu_doia_emanez.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2015-06-03 \/hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Geratzen zaiona baino denbora gehiagoz bizi izan denez, Gerardo Markuleta haurtzaroaz, nerabezaroaz eta iragan kolektiboaz mintzo da &#8216;Denbora bere lekura&#8217; poesia liburuan.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Luisa Villalta poeta eta musikari galiziarra zenak zera esan zion behin Gerardo Markuletari (O\u00f1ati, Gipuzkoa, 1963): \u00abBere iragana ahazten duena putakume bat da\u00bb. Markuletak pentsatzen du Villaltak, agian, arrazoi zuela. Dena den, <em>Denbora bere lekura<\/em> (Erein) poesia liburuaren asmoa ez da gogorapenak ezabatzea, ezkutatzea, ezta lurperatzea ere, egilearen esanetan. \u00abEz naiz ahazteaz ari, edo bizi izandakoa bazter batean uzteaz\u00bb. Ez. Markuletak bere pisu doia eman nahi izan dio gogoratutako horri. Izan ere, iragana, denboraren joana, traba astunegia gertatu zaio urte askoan eguneroko bizitzan. \u00abNire nahia izan da bizi izandakoari bizitzeko traba izaten ez uztea, eta iragandako denbora bere lekuan jartzea, horixe. Uste baitut iraganak, batzuetan, gehiegizko pisua hartzen duela gure bizitzan, gure denbora presentean\u00bb. Hori bai, gomutez mintzo arren, helburua ez da nostalgia, \u00abzenbatzea\u00bb baizik.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta zenbaketa horretan, bere bosgarren poesia liburuan, haurtzaroaz mintzo da, nerabezaro \u00abgatazkatsuaz\u00bb, gaztaro \u00abgorabeheretsuaz\u00bb, iragan kolektiboaz eta amodioaz, besteak beste. Azkeneko hamar urteotan izkiriatutako 50 poema bildu ditu, \u00abtankera, itxura eta luzera ezberdinekoak\u00bb. Eta ez da kasualitatea 50 izatea. \u00abMende erdi bete duzuenean, garbi ikusten duzu aurrean geratzen zaizuna baino denbora gehiago utzi duzula atzean\u00bb, nabarmendu zuen atzo, Donostian, liburuaren aurkezpenean. Haren asmoa zen 50 urte betetzerakoan kaleratzea, hau da, orain bi urte, baina, hainbat kontu dela eta, orain arte atzeratu da argitalpena.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Lau ataletan banatu du liburua, baina iruditzen zaio poema guztiak doinu bakar batek, asmo jakin batek eta, \u00abbatez ere\u00bb, testuak tolesteko molde pertsonal batek batzen dituela.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Lehendabizikoan, O\u00f1atin pasatutako haurtzaro eta nerabezaroa ditu hizpide \u2014aspalditik bizi da Gasteizen\u2014. <em>Neskak mojetara<\/em>, <em>Kuartel ederra<\/em>, <em>Irrati gau magikoak<\/em> eta <em>Aitaren keak<\/em> dira horko poemetako batzuen izenak. <em>Pinudia<\/em> izenekoak zabaltzen du liburua. Markuletaren iritziz, gainera, lehen aleak argibide batzuk ematen ditu, liburua nola irakurri behar den, \u00abgozamen handia hartzeko nola irakur daitekeen\u00bb azaltzen dutenak. \u00abUmetako pasaia bat deskribatzen dut, baina, deskribapenarekin batera, susmoa sortzen da poeta, gainera, beste zerbaiti buruz ari dela\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Beste lehenaldi bat kontatzen du bigarrengoan, <em>Ezkutuko tiradera<\/em> izenekoan; iragan kolektiboarena, alegia. \u00abIraganak euskaldun guztioi bizkarrean ezarri digun beste zama bat\u00bb. Markuletaren hitzetan, soziologoek \u00ab<em>bortxa identitarioa<\/em>\u00bb deitzen diote, kazetariek \u00ab<em>gatazka<\/em>\u00bb, eta \u00abgure Iban Zaldua maiteak: <em>La Cosa\u00bb.<\/em> Bada, adibidez, poema \u00abgogor samar bat\u00bb, <em>Esan ezetz<\/em>, 2004ko martxoaren 11n Madrilen gertaturiko atentatuari buruzkoa, egileak \u00absendagarria izateko esperantzarekin\u00bb idatzitakoa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Altzari japoniarra<\/em> izeneko hirugarren atalean, labur jokatzeko ahalegina egin du; zalea da, gainera. \u00abBerba gutxi dauzkazunez, elkarren ondoan jartzerakoan erabateko doitasunez aukeratu behar dituzu\u00bb. Labur aritzea erabakiz gero, luzeran ezin denez, \u00absakontasunean eta oihartzunetan\u00bb zabaldu behar dira hitzak. Markuletaren aburuz. Atal horretako ale gehienak \u00abhaiku mendebaldarren tankerakoak\u00bb direla pentsatzen du. \u00abIzan ere, ez gara gauza japoniarren mailako haikuak idazteko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Amodiozkoekin harrituta<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Biok egur, biok su<\/em> azken atalekoak \u00abamodiozko poemak\u00bb dira. \u00abEdota kontzeptuarekin antz gehien izan dezaketen testuak, behintzat\u00bb. Horiek bildu zituenean, harrituta geratu zen. \u00abAmodiozko anti-poema asko idatzitakoa naiz; hau da, amodiozko poema topiko-tipikoen kontrakoak, eredu erromantiko nazkagarri samar horri aurre egiten diotenak\u00bb, azaldu zuen Markuletak, atzo, umorez. Ezustean harrapatu dute testu horiek, \u00abia-ia ezkontz-poemak\u00bb direlako. \u00abBaina horiek osatzerakoan ez dut umore puntua galdu\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Egileak atzo gogorarazi zuenez, I\u00f1aki Aldekoa Ereineko editoreak adierazi izan dio \u00abpoema estrofiko eta neurtuetan\u00bb ematen duela bere onena. Markuletarentzat, baina, euskal poeta modernoek bertsolaritzatik aldentzeko arazoak dauzkate poema neurtu eta errimatuak ontzerakoan. \u00abEdo oso errima berezi, landu eta finak erabiltzen dituzu, edo oso bertso itxurakoa izango da bestela\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">D<em>enbora bere lekura<\/em> bosgarren poesia liburua du, <em>Larrosak noizean behin<\/em> (Erein, 1990), <em>Sagarraren hausterre<\/em>a (Erein, 1994), <em>Batak ez du bestea kentzen<\/em> (Alberdania, 2003) eta <em>Ezjakintasunak<\/em> obren (Alberdania, 2006) ondotik. Poesia itzuli du gaztelaniara, eta euskarara ekarri ditu Julio Cortazar, Jean Echenoz, Samuel Beckett eta Fran\u00e7oise Saganen lan batzuk, besteak beste.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2015-06-03 \/hitz Geratzen zaiona baino denbora gehiagoz bizi izan denez, Gerardo Markuleta haurtzaroaz, nerabezaroaz eta iragan kolektiboaz mintzo da &#8216;Denbora bere lekura&#8217; poesia liburuan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[3731,3,4650,580,142,483,112,2195,5073,4651],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10183"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10183"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10183\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":10185,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10183\/revisions\/10185"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10183"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10183"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10183"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}