{"id":10186,"date":"2015-06-09T14:47:00","date_gmt":"2015-06-09T14:47:00","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=10186"},"modified":"2015-06-09T15:47:06","modified_gmt":"2015-06-09T15:47:06","slug":"astolasterrak-astazakilik-gabe","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/06\/astolasterrak-astazakilik-gabe\/","title":{"rendered":"Astolasterrak, astazakilik gabe?&#8230;"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1740\/032\/001\/2015-06-03\/astolasterrak_astazakilik_gabe.htm\" target=\"_blank\">Patziku Perurena \/ 2015-06-03 \/ 1.006 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Gurean <em>astolaster<\/em> deitu fartsari buruz nik baino lehenago eta dotoreago hitzegin duenik bada, eta besteak beste, Euskaltzaindiak sarean daukan <em>Literatura Terminoen Hiztegia<\/em> ikustea aski. Honatx bi pasarte, deusik ez badakizu, pittin bat girotze aldera:<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abAstolaster deitu fartsa herriko pertsona jakin batzuen jokabidearen aurkako satira gogorra zen, eta, hori zela eta, agintariek debekatu egiten zuten. Zintzarrotsak asto-lasterrak baino lehenago egiteko ohitura izaten zen, abisu modura, zintzarrotsetako bertsoetan esaten baitzen, haien biktimek zintzarrotsei amore ematen ez bazieten eta gazteriari ordaintzen ez bazioten, asto-lasterrak egingo zizkietela.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00bbZintzarrotsak alargunei egiten zitzaizkien ezkontzen zirenean eta ezohiko adin ezberdintasuna zegoenean bikotearen artean, edo ezkontideetako bat hainbat bider ezkondua bazen aitzinetik&#8230;: edo alargun batek ohaidea zeukanean. Asto-lasterretan, aldiz, gaiak bestelakoak izan zitezkeen: isekaren jomuga senar edo emazte adarduna, emazte senar jipoi emaile edo zaflatzailea, mozkorra, haurgaltze egilea, apez neskazalea, senar-emazte borrokalariak eta abar izan zitezkeen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta teoria orokor hori bere ugaritasun zinezkoan nolatsukoa izan zen ikusi nahi izatera, hor dituzu <em>Armiarma<\/em> sarean Patri Urkizuk bildu XVIII mendeko hamazazpi testu eder, eta haietako lau inoiz argitara gabeak gainera. Honatx testu zahar horietako puxka batzuk, herri hizkera bixi bixian:<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Bubane eta Xiloberde<\/em>: \u00abGizon gaztiak harek, ni beno maitiago t\u00fc \/ haiek egiten beteie nik beno haboro zerb\u00fctx\u00fc\u00bb (&#8230;) [hil ondoan]: \u00abLehenik ezariren dirot emaztiari b\u00fcrian \/ adarren egitia dela merit\u00fc handibat l\u00fcrrian \/\/ Gizona irus datiala adarren \u00fckheitiaz, \/ ezt\u00fckiala behar d\u00fcdarik zelialat juaitiaz\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Kabalzar eta bere familia<\/em>: (&#8230;) \u00abSinuek erakuxi deitade lehen artik\u00fclian, \/ zaharrak amurus direla bixisto den urthian. \/\/ Ordian amurus hau dira laur urtherentako, \/ hartakoz dira emaztiak bethi amurus oro. \/\/ Ben\u00fcs izarra beita ustiraleko sinua, \/ ordian sorth\u00fcrik dirade araus \/ plaza huntako emazte g\u00fcziak\u00bb. \/\/ Eta partik\u00fclarki dendari bilho zuritiak, \/ hurak dirade, hurak, amurus erhatiak. \/\/ Haietarik inprimat\u00fc d\u00fct eg\u00fcnko sollaza. \/ ikhusiren t\u00fczie urthia gabe <em>astuak<\/em> laur hazka\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Azalpen horiek eginik, eta gure herri antzerkiko izen ugaritasun aberats bezain nahasgarrian galdu gabe: <em>xaribari<\/em>, <em>maskarada<\/em>, <em>tobera<\/em>, <em>galarrots<\/em>, <em>karruxa<\/em>, <em>santibate<\/em>, <em>astolaster<\/em>&#8230; natorren nere gaurko galderaren errora. Zergatik <em>astolaster<\/em>? Edo zergatik <em>astoak<\/em>?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Metaforak eta sinboloak pittin bat eguneratze aldera, honatx Antton Lukuri Ezterenzubin esana: \u00abAstolasterka erran nahi duzu? Hau ezkondu gabe haurra ukaiten zuten nexkeer egiten zen. Buztanari so ezartzen zuten asto baten gainean eta zozokeriak erraiten zazkoten\u00bb (30. or.). Nola ez, <em>Libertitzeaz<\/em> liburukoa duzu pasartea. Atsegin haundiz leitu dudan liburua, eta nire ustez antzerki sari on bat merezi lukeena. Hara zer dioen honetaz Marti Gaztenagak, Larramendi koblariaren iloba ttipiak: \u00abGure etxen dena bekatu zen. Haurrek nahi ginuen ikusi eta amamak begiak tapatzen zauzkigun erranez: bekatua da hor plazan ari\u00bb (258. or.). Edo Lukuk berak dioskuna: \u00abTobera gai kasik guziak <em>sexuari lotuak<\/em> dira guti edo aski\u00bb (49. or.) \u00abDudarik ez lehengo funtzioek sekulako inarrosaldia biltzen dutela. Zer egin <em>astoaren sinbolikaz<\/em> egungo gizartean? Lehengo trufa tresna oraingo <em>haurren kuttuna<\/em> bada?\u00bb (59 or.).<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baina gaur <em>astoa<\/em> haurren kuttun izaitea, ez baita inondik ere haur kontua, gure gizarte erabat haurtu (astotu?, gizajotu?) honena baizik, Lukuk berak behin eta berriz dioen bezala. Kontuak horrela, esan dezadan behingoz, nontsutik letorkeen gure teatro zaharreko <em>asto<\/em> santu honen sinbologia literario unibertsal bide luzekoa:<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Horazio eta aurreko moralista haundien ondotik Ovidiok halako askatasun aire populatxeroa ekarri zuen, batez ere amodio kontutan, askotan exhibizionismo huts bihurtzeraino. Hagitz ezagunak dira <em>Amodiorako Artea<\/em>, <em>Metamorfosiak.<\/em>.. Eta gauza jakina da eragin izugarria izan zutela Erdi Aroan eta Berpizkunde Garaian ere. Eta <em>Fasti<\/em> izeneko lanean, <em>Erromako egutegiko herrijaiak<\/em> azaltzen ditu hilabetez hilabete, sei liburukitan, eta haietako batean, maiatzekoan hain juxtu, garbi ageri da Silenoren gorazarreko banketean <em>Loti<\/em> izeneko ninfa nola erori den mozkorturik lo seko. (Oroit gure amodio baladetan behin eta berriz nola ageri den <em>loa<\/em>, <em>lo belar<\/em> (<em>amore belar<\/em>), eta abar, Loti hartantxe baitizu erroa). Eta hain juxtu, <em>Loti<\/em> egoera hartan dela, <em>Priapo<\/em> bortxatu nahian hasi, eta <em>Silenoren astoek sekulako arrantzak eta zalapartak<\/em> hasten dituzte, jende guziari adieraziz zertan ari den Priapo isatsaundia. Beste leienda batek dio, berriz: nork zakil haundiago, apustu egin eta, Priapok irabazi ziola astoari. Erro bera duen <em>priapismo<\/em> gaitza ere ezaguna da: buztana tentetu eta ezin apalduarena, alegia. Eta abar eta adar&#8230; (Ikus Interneten <em>Priapo<\/em>, nola testu hala irudi).<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kontua da, <em>astolasterrak<\/em> azaltzerakoan inori ez diodala tutik aditu, euskal eminentzia guzien artean, herri sinbologia ovidiar honen aipamenik. Ez eta Patri Urkizu adiskideari ere, bereziki astolasterron ETORKIAZ ari den atalean. Eta bien bitartean, horra euskararen semantikak menderik mende jaso duen edertasun hiperboliko ugari guzia salatari: <em>astazakil<\/em>, <em>astapito<\/em>, <em>astakirten<\/em>, <em>pellokirten<\/em>, <em>kirtena<\/em>, <em>zakilaundi<\/em>, <em>zakila<\/em>, <em>zakiles<\/em>&#8230; Horra potentzial sexuala eta burugabekeria, lasaikeria, astakeria&#8230; elkarren orpoz orpo, euskal usarioan. Eta zergatik ez <em>zaldizakil<\/em> edo <em>mandozakil<\/em>? Galdezka ari naiz, ez baiezka. Baina, lehen esan dizut ez dela alferrik iritxia izanen gureganaino Priaporen leienda ovidiar hura. Ez ote du lexiko horrek deus ikustekorik gure <em>astolaster<\/em> haiekin? Ni baiezko seguruan nago.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta sexuaz aldatuz, ez al da gure artean hedatuago, neska eder potentzialki sexualago eta tuntuntzar amorratuago delakoa? Bai, baina itxura denez, askoz lehenagotik zegoen errotua, gizon sexualki potentzial oro funtsean <em>astazakila<\/em> zelakoa, bere mila aldaeretan, baina, astoaren <em>kirten<\/em> priapoar hura sinbologian <em>ardatz<\/em> zuela beti ere. Priaporen leienda zahar gurean ederki errotua lekuko. Errotua bezain ixildua, esan beharko. Astolaster ikerle xuri guziek erabat estalirik utzi baitigute.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Jakina, egungo fintasun hiritar hipokritan arrunt zakar dirudite asto metafora hiperboliko horiek, baina, zinez zer gertatzen ari da urbe finki hezi horietan? Begira Interneten, edo gizarte itsu zeharo sexualizatuan. Bai, zoofilia imaginario natural eta zuzeneko pittin batek on eginen liokeela uste dut nik egungo gizarteari. Orain, mundu guzia bakar eta lagun gabe gelditu denean, inoiz baino emaztekien (lehen gizonen) lagunago egin dela ikusten baitut, esate bateko, zakurra, leitzar hiritar finen artean bertan. Eta etorri zait, garai bateko astazakil haien ordezko botika are lohiagoa ez ote den gaurko zakur finezia moderno hau.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bukatzeko esan, guk erdarazko eskola birjinetan <em>\u00abcon flores a Mar\u00eda\u00bb<\/em> kantatzen genuela maiatzean, aingeru jantzian, koplari zaharrak aspaldi erakutsitako finezia eder hura erabat atzendu, arbuiatu eta zakartzat bazterturik: \u00abKatuak otsaila, <em>astoak maiatza<\/em>! (bis) \/ Maitia noiz emanen didazu baietza?\/ Ai ei oi ai, emanen baietza?\u00bb. Handik urtetara, halatsu aditu izandu nuen, oso oker ez banaiz, Bingen Zupiria delako trikitilari hernaniar gazte baten ahotik. Nola aldatzen garen!&#8230; Horrexegatik egin nahi izan diot astoari, nire lagun bakarrari, gorazarre, maiatza bukatu berritan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Patziku Perurena \/ 2015-06-03 \/ 1.006 hitz<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,65,8,46],"tags":[3731,2265,3,4653,5083,5071,5082,4654,2352,4652],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10186"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10186"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10186\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":10188,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10186\/revisions\/10188"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10186"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10186"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10186"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}