{"id":10206,"date":"2015-06-09T15:42:20","date_gmt":"2015-06-09T15:42:20","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=10206"},"modified":"2015-06-09T15:42:20","modified_gmt":"2015-06-09T15:42:20","slug":"beste-kontakizuna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/06\/beste-kontakizuna\/","title":{"rendered":"Beste kontakizuna"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1917\/031\/001\/2015-06-05\/beste_kontakizuna.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2015-06-05 \/ 681 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>\u00abAutokonplazentziara oso emana dagoen Euskal Herri baten miseriak\u00bb erakutsi ditu Aritz Gorrotxategik &#8216;Koldar hutsa zara&#8217; nobela koralean.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more--><em>K<\/em><em>oldar hutsa zara<\/em> (Erein) nobelak izaera probokatzailea dauka, Aritz Gorrotxategi egilearen ustez (Donostia, 1975). \u00abBatzuei errea utziko die, eta besteei, aldiz, irria\u00bb. Azken 25 urteotako gure gizartearen miseriak islatzen ahalegindu da, \u00abnaturaltasunez\u00bb. Pentsatzen du Euskal Herria autokonplazentziara emana dagoela oso, eta \u00abmunduaren zilborra dela uste duen herriaren\u00bb kontraesanak azaleratzeko saiakera egin du. \u00abGure aitona-amonek erabaki zuten gerraz ez hitz egitea, isiltzea. Guk ere ez ote dugu beldur hori duela 15-20 urteko kontuez galdetzen digutenean, gu ere ez ote gara isilik geratuko, kontu horiek hor [ahanzturan] utzita&#8230;\u00bb. Horiek plazaratu nahi izan ditu, hain zuzen, \u00ab[Michel] Houellebecqek egiten duen moduan\u00bb gauzak kolokan jartzeko asmoarekin. \u00abHorrek behartzen gaitu pentsatzera, zergatiei buruz galdetzera\u00bb. Iruditzen zaio, gainera, Euskal Herrian badela kontakizunaren \u00abbertsio ofizial bat egiteko nahia\u00bb. Baina \u00abbeste gauza asko gertatzen zirela\u00bb uste duenez, horiek erakusteko intentzioarekin osatu du bere ibilbideko laugarren eleberria \u2014hiru poesia liburu, narrazio liburu bat eta kronika liburu bat ere badauzka argitaratuta\u2014.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Urte batzuk zeramatzan Gorrotxategik kontu horiei bueltak ematen, eta bururatu zitzaion bere ekoizpen literarioan \u00abildo berri\u00bb bat abiatzea eta lan \u00aberrealista bat\u00bb ontzea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Donostian dago girotuta, eta bi zati dauzka: aurrenekoa 1995-1996an garatzen da, eta bigarrena, 15-20 urte geroago, zehaztuta ez dagoen arren. Peru da protagonista, 18-20 urteko gazte bat. \u00abAlde batetik bizi du, bere ingurukoekin-eta batera, bizitza formaziozkoa, arrunta; eta beste aldetik, berriz, hor daude gatazkaren ertzak\u00bb. Peruk badauka, Gorrotxategiren esanetan, ukitu <em>houellebecqkiarra<\/em>. Izan ere, \u00abHouellebecqen pertsonaiei gertatu bezala\u00bb, Peruk ere badauzka \u00abgauza afektiboetara\u00bb lotzeko zailtasunak: \u00abGauza kolektiboetara, identitatera, batez ere artaldera lotzeko lanak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Familia tradizional abertzale bateko semea da, eta nazkatuta dago besteek beraz espero dezaketenaz. \u00abBerak ez du izan nahi besteek beraz espero dutena. Konturatzen da ingurukoak artaldean daudela; ideia asko jaso arren ez dituztela mamitzen, ontzat hartzen dituztela, eta besterik gabe artaldean daudela\u00bb. Peruk horrekin hautsi nahi du. Nobelaren bigarren zatian ikusten da, Gorrotxategiren hitzetan, oso zaila dela \u00abhorrekin\u00bb apurtzea, eta erakusten du Peruren asmoek izan duten bilakaera: \u00abGaztetako lilura eta ilusioen zapuzketaren eragina\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Korala da liburua. Pertsonaia gehienak, gazteak, Krapula tabernan elkartzen dira; bertara biltzen dira, era berean, esperientzia handiagoa daukatenak: troskista ohi bat, eta baita poeta zahar bat ere, esaterako. Lehen pertsonan idatzita dago <em>Koldar hutsa zara,<\/em> eta mintzo da, besteak beste, identitateaz, sexuaz, gatazkaz, sukaldaritzaz, giza harremanez, fanatismoaz, hezkuntza sistemaz, konpromisoaz eta iraultzaz.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Izenburuari dagokionez, heroikotasuna eta koldarkeria \u00abneurri handi batean\u00bb lotuta daudela adierazi zuen egileak, atzo Donostian, liburuaren aurkezpenean. \u00abHeroia da gauza handiak egiten dituena; koldarra, aldiz, ez duena egiten: traidorea edo salatzailea\u00bb. Nobelak koldarkeria mota askoren berri ematen duela deritzo: \u00abIsilik geratzen direnena, eta, batez ere, beste aldera begiratzen dutenena\u00bb. Koherentziarik eza ere bihur daiteke koldarkeria mota bat, egilearen iritzian. \u00abPertsonaiei gertatzen zaie esaten, amesten eta, azkenean, egiten dutenaren arteko tartea handia dela; hasteko, Perutik bertatik\u00bb. Oso garbi zeukan egileak Peru ezin zela besteen gainetik egon, besteak kritikatu eta bera \u00abmaisu\u00bb gisa azalduz. \u00abPeru ere zikinduta geratzen da nobelan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Peru ere inkoherentea baita. Horren harira, Gorrotxategik aipatu zuen, atzo, Espainiako trantsizioaz hitz egitean esaten dela Franco hil eta gero mundu guztia, \u00abhalako batean\u00bb, demokrata zela. \u00abEuskal Herrian ere, ETAren jarduna pixka bat eten denean, denok gara, edo izan gara bakezaleak. Lizarra-Garaziko akordioaren garaian ere denok lagunak ginen, orain bezala, eta &#8216;hemen ez da ezer gertatu&#8217;\u00bb. Aurrera begiratzea komenigarriena delakoan dago Gorrotxategi, \u00abbaina gauzak naturaltasunez kontatu behar dira\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Pentsatzen du badagoela Euskal Herriaren historia kontatzeko modu \u00abmonolitiko bat\u00bb. Horrekin apurtu nahi du nobelan: \u00abEuskaldun izateko modu asko daudela erakutsi; prototipoa ez dagoela hain garbi\u00bb. Peru, adibidez, eskemetatik ateratzen da, eta esango luke \u00abdisidente moduko bat\u00bb dela. \u00abHor dago, hain zuzen, nobelaren grazia handienetako bat\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburu \u00abbizia\u00bb da Gorrotxategirentzat, nahiz eta 300 orrialde pasa eduki. \u00abGauza asko gertatzen dira\u00bb. Inazio Mujika Iraola editorearen aburuz, \u00abanti-heroien\u00bb nobela da: \u00abEta nabarmentzekoa da darion umorea\u00bb. Juan Ramon Makuso poetaren ustean, ausarta izan da egilea. \u00abNik ez dut hala bizi izan; ez zait iruditzen hau idazteagatik ausarta izan naizenik. Batzuentzat mingarria izango da, baina beste batzuentzat, pozgarria. Bizitza da, finean\u00bb, zehaztu zuen \u00abAutokonplazentziara oso emana dagoen Euskal Herri baten miseriak\u00bb erakutsi ditu Aritz Gorrotxategik &#8216;Koldar hutsa zara&#8217; nobela koralean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2015-06-05 \/ 681 hitz \u00abAutokonplazentziara oso emana dagoen Euskal Herri baten miseriak\u00bb erakutsi ditu Aritz Gorrotxategik &#8216;Koldar hutsa zara&#8217; nobela koralean.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[3731,1168,3,580,112,1478,2562,4680,5073],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10206"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10206"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10206\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":10208,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10206\/revisions\/10208"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10206"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10206"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10206"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}