{"id":10551,"date":"2015-06-17T09:12:53","date_gmt":"2015-06-17T09:12:53","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=10551"},"modified":"2015-06-17T09:12:53","modified_gmt":"2015-06-17T09:12:53","slug":"eki-dbhrako-ikasmaterial-digitalak-aurkeztu-dituzte","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/06\/eki-dbhrako-ikasmaterial-digitalak-aurkeztu-dituzte\/","title":{"rendered":"EKI DBHrako ikasmaterial digitalak aurkeztu dituzte"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1777\/010\/001\/2015-06-16\/eki_dbhrako_ikasmaterial_digitalak_aurkeztu_dituzte.htm\" target=\"_blank\">Nagore Ares Amaya \/ 2015-06-16 \/ 309 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Eduki digitaletan soilik oinarritutako metodologia probatu dute Euskal Herriko bost ikastolatan. Ikaselkar argitaletxeak garatu du proiektu. <\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Azken urte bietan, DBHko lehen zikloko ikasleek ez dute eskola libururik erabili Elgoibarko eta Oiartzungo ikastoletan (Gipuzkoa): eduki digitalen bidez eman dituzte eskolak. Hain zuzen ere, Ikaselkar argitaletxeak sortutako EKI pedagogia proiektuaren bertsio digitala probatu dute. \u00abHasierako kezkak\u00bb alde batera utzita, \u00aboso balorazio ona\u00bb egin dute Elgoibarko ikastolako zuzendari Jabier Larra\u00f1agak eta Oiartzungo ikastolako irakasle Josu Arotzenak. Beste hiru ikastolarekin batera, haien ikastetxeak izan dira proiektua probatzen lehenak. Hurrengo ikasturtetik aurrera, ikastetxe orok eskuratu ahalko ditu materialak. Etorkizunean, lehen hezkuntzako materialak ere izango dira eskuragai.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bigarren hezkuntzako euskal curriculuma lantzen du EKIk, eta IKT informazio eta komunikazio teknologiak \u00abhezkuntzaren mesedetan jartzeko xedea dauka\u00bb, Ikaselkarko arduradun Dani Maizak azaldu duenez. \u00abHorren onura pedagogikoak indartu nahi ditu\u00bb. Hiru oinarri dauzka proiektuak: euskara, konpetentziak eta integrazioa. Mikel Arrizabalaga argitaletxeko arduradunak jakinarazi duenez, EKIk euskaraz eta euskal kulturatik abiatuta lantzen du euskal currriculma. Ikasleek \u00abbeharrezko konpetentzia digitalak\u00bb lortzea du helburu, eta gazteak \u00abbizitzako edozein egoeratan\u00bb konpetente izatea. Pedagogia integratzailea erabiltzen du horretarako: \u00abIkasleek ezagutza baliabideak bilatzen, aurkitzen eta erabiltzen ikasi behar dute irtenbideak aurkitzeko\u00bb, nabarmendu Maizak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eredu digitalean guztiz murgiltzeak aldaketa \u00abnabarmenak\u00bb ekarri dizkie ikastolei: metodologiak \u00aberabat\u00bb moldatu behar izan dituzte, eta ikasleen eta irakasleen rolak berriz definitu. Arotzenaren ustez, \u00abirakasleek protagonismoa galdu dute, eta bideratzaile bihurtu dira\u00bb. Bat dator Larra\u00f1aga; ikasleen autonomia handitu dela azaldu du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hasieran hainbat zailtasun izan zituzten arren, ikasmaterial digitalak erabiltzeak \u00abonura asko\u00bb ekarri dizkie. Elgoibarko ikastetxearen kasuan, ikasgai guztiak eredu digitalaren bidez eman dituzte, eta hala egiten jarraituko dute etorkizunean. Oiartzunen, berriz, bi ikasgaitan erabili dute, baina datorren ikasturtetik aurrera guztietan aplikatzea erabaki dute. Azaldu dutenez, beste ikastetxeetako eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunen deiak eta bisitak jaso dituzte, metodologian interesa zutelako.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ikastolen Elkartearen eta Elkar argitaletxearen elkarlanetik sortu zen Ikaselkar argitaletxea, 2011n, euskal curriculuma jorratzeko \u00abkalitatezko\u00bb materialak euskaraz sortzeko helburuarekin.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nagore Ares Amaya \/ 2015-06-16 \/ 309 hitz Eduki digitaletan soilik oinarritutako metodologia probatu dute Euskal Herriko bost ikastolatan. Ikaselkar argitaletxeak garatu du proiektu.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,34],"tags":[3731,3,4882,188,5078,4881,4879,4880,82,372],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10551"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10551"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10551\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":10561,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10551\/revisions\/10561"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10551"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10551"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10551"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}