{"id":10557,"date":"2015-06-17T09:13:37","date_gmt":"2015-06-17T09:13:37","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=10557"},"modified":"2015-06-17T09:13:37","modified_gmt":"2015-06-17T09:13:37","slug":"istorioen-matrioxka-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/06\/istorioen-matrioxka-bat\/","title":{"rendered":"Istorioen matrioxka bat"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1953\/033\/001\/2015-06-16\/istorioen_matrioxka_bat.htm\" target=\"_blank\">Saioa Alkaiza \/ 2015-06-16 \/ 383 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>&#8216;Bihotzero&#8217; lehenengo eleberria kaleratu du Maider Agirrek, autoekoitzita. Idoia Beratarbidek ilustratu ditu hainbat pasarte.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Egun bat, bai eta egun hori bizitzen duen pertsonaren sentimenduak eta bizipenak. Horixe da Maider Agirre idazleak Bihotzero lehen eleberrian kontatu duena. Baina hori baino gehiago ere bada, \u00abarkitektura berezia\u00bb baitauka obrak. Trama nagusiaz gain, hainbat istorio biltzen dituen \u00abmatrioxka bat\u00bb da. Hala, eleberriak badu poesiarik, badu saiakerarik, badu ipuinik&#8230; Azken finean, \u00abohiko nobela batetik ezberdintzen dituen elementuak dauzka\u00bb. Egileak berak autoekoitzi du, eta Joxerra Gartziaren babesa izan du prozesu guztia aurrera eramateko. Era berean, Idoia Beratarbide sortzaileak ilustratu du: batetik, liburua bera atondu du irudiz; bestetik, hari nagusiaz aparte dauden hogei testutxoak marraztu ditu, postaltxoetan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abEleberriei buruz hitz egitea abentura zapuztea iruditzen zait\u00bb, esan du irmo Agirrek. Eta, horregatik, zertzelada batzuk baino ez ditu eman nahi izan edukiaren inguruan. Oinarrizkoena baino ez. Lehenik eta behin, Euskal Herrian kokatuta dagoela. Bigarrenik, giroa. Hari mutur batzuk, alegia. Ideia orokor bat ere harilkatu du, dena den: emakume baten egun bat da azaldu duena, jaikitzen denetik gauean lo hartzen duen arte. Nolabait ere, bi mundu uztartu ditu: protagonistari gertatzen zaiona, eta bizitzen eta pentsatzen duena. \u00abAnabasa\u00bb batean bezala nahastu du dena, gainera.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Familia. Horra elementu estrukturatzailea. Izebari bisitan doa emakumea, eta hark kontatutakoek sortzen dute narrazioa. Agertutako batzuk pasadizo ezagunak izango dira pertsonaia nagusiarentzat; beste batzuk, ordea, ezagutzen ez dituen sekretuak. Ez da sorpresarik faltako, halaber: \u00abIraganetik datorren oparitxo bat\u00bb emango dio-eta izebak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Poesiei, idazki laburrei eta besteei dagokienez, \u00abdenetarik\u00bb lantzen dute: gai poetikoak, filosofikoak, \u00abharagizkoak eta larruzkoak\u00bb, adibidez. Esaterako, Donutsa da baten izenburua; Hitzak beste batena; eta Paris beste batena. \u00abNarrazioaren eta poesiaren artean daude. Oso errez sartzen diren kontakizunak direla iruditzen zait\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Testutxoak eta kontakizun nagusia ustez aparte badoaz ere, zentzua hartuko dute bukaera partean, eta argi eta garbi geratuko da elkar elikatzen duten osagarriak direla.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Autoekoitzi, aske izateko<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aspaldi idatzi zuen liburua Agirrek, 2009an, eta baietz esan zion orduan argitaletxe batek, baina itxi egin zuten. Geroztik, argitalpen prozesu \u00abluzea eta gogorra\u00bb jasan behar izan du. Konponbidea: kaleratzea bere esku egotea. \u00abDuintasun kontu batengatik\u00bb erabaki zuen hala egitea: \u00abMusika jar dezatela, baina nik nire erara dantzatuko dut, inori konpasa jarraitu gabe. Autoedizioak hori sinbolizatzen du\u00bb. Horrek eman zion Beratarbide ezagutzeko aukera. \u00abHaren lanarekin nire nobelak beste dimentsio bat hartu du\u00bb. Mikelazulon (Errenteria) eta Garoan (Donostia) daude ikusgai orain marraztutako irudiak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Saioa Alkaiza \/ 2015-06-16 \/ 383 hitz &#8216;Bihotzero&#8217; lehenengo eleberria kaleratu du Maider Agirrek, autoekoitzita. Idoia Beratarbidek ilustratu ditu hainbat pasarte.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[3731,3,4884,3044,4883,5073,245],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10557"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10557"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10557\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":10562,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10557\/revisions\/10562"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10557"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10557"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10557"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}