{"id":11104,"date":"2015-09-02T19:41:29","date_gmt":"2015-09-02T19:41:29","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11104"},"modified":"2015-09-15T11:00:13","modified_gmt":"2015-09-15T11:00:13","slug":"euskaraz-hasi-dute-ikasturtea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/09\/euskaraz-hasi-dute-ikasturtea\/","title":{"rendered":"Euskaraz hasi dute ikasturtea"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1736\/007\/001\/2015-09-02\/euskaraz_hasi_dute_ikasturtea.htm\"> Maddi Ane Txoperena Iribarren \/ 2015-09-02 \/ 756 hitz<\/a><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\">\n<p><em><span class=\"lehena\">G<\/span>urasoen eskutik helduta, pauso bizian doaz umeak errepide bazterreko espaloitik. Zaku eta oinetako koloretsu berriak, lagunak ikusteko irrika, azkeneko galdera urduriak&#8230; Oraindik goizeko bederatziak ere ez direla, irri eta malko nahasketa bat da Basusarriko (Lapurdi) erdigunea. Frantsesez ari dira heldu zein ume gehienak, eta ez dirudi ikastolarako biderik hartuko duenik inork. Irudipen hutsa da, ordea: eskola publikotik hurbil dagoen ikastola berrira abiatu baitira horietako batzuk. Bederatzi haur dira guztira, gehienak Arrangoitzeko (Lapurdi) eta Basusarriko familia frantsesetakoak. Baina eraikin txikian euskarazko ingurune batean murgilduko dira laster, Seaskak ireki berri duen ikastola txikiari esker.<\/em><\/p>\n<\/div>\n<p><!--more-->\u00abGuk dena egiten diegu euskaraz, eta ez dute aurpegi txarrik jartzen\u00bb. Itziar Zunzunegiren hitzak dira, Basusarriko ikastola berriko irakaslearenak. Laguntzaile batekin batera, hura izanen da hemendik aitzina bertan izena eman duten bederatzi haurrez arduratuko dena, eta \u00abpozik\u00bb dagoela aitortu du, begiradan ere nabari zaionez: \u00abOraindik azken konponketak falta dira, baita material pixka bat ere&#8230; Baina gurasoak oso animatuta daude, eta laguntzeko prest\u00bb. Herenegun egin zuten aurre-sartzean, adibidez, guraso guziek parte hartu zutela azaldu du. Eta atzo ere, lehen egun ofizialean, gustura ziren aita-amak, urduritasuna tarteko. Cecile Etxebestek alaba bikiak ditu, eta proiektuak bultzatuta eraman ditu ikastolara: \u00abNik ez nuen euskaraz ikasteko hauturik izan, eta nahi dut haiek jakin dezaten\u00bb. Aitak ere badakiela euskaraz, eta agian berak ere ikasteko aitzakia izanen duela, alabei esker. Ez da kezkatzen haiengatik: \u00abPixka bat mintzatzen dira etxean, eta gainera, ikaskide gehienek ez dakite oraindik ezer. Denek batera ikasiko dute\u00bb.<\/p>\n<p>Ikasturteko lehenbiziko eguna euskaraz egiteko aukera izan dute, beraz, Basusarriko ume batzuek. Biriatun (Lapurdi) eta Azkaraten (Baxenabarre) ere ireki dituzte ikastola berriak. Ondoko herrietara joateko beharrik ez dute izanen, beraz, euskaraz ikasi nahi duten gero eta haur gehiagok. Ihintza Arrieta Basusarriko gurasoarentzat aldaketa handia da hori: alaba gazteena herriko ikastolara eraman ahal izan du aurten, aitzineko bi haurrak ez bezala. \u00abBi zaharrenak Miarritzen dira: ez dute aukera hori izan\u00bb. Herriko ikastolako bultzatzaileetako bat izan da Arrieta, gainera, eta ilusio handiz ekin dio ikasturteari: \u00abSorpresa handiz herriko etxeak ongi erantzun zion gure galdeari, eta Denen Etxea eraikinean bi gela, kanpoko zelai bat eta kantina utzi dizkigu\u00bb. Moldaketa zenbait ere egin ditu udalak: komun txikiak, siestarako gela&#8230; Ikastola handituko balitz, bestalde, lan gehiago egitera engaiatu da auzapeza. Esperantza horixe du Arrietak: \u00abEpe laburrean bederatzi haur baldin badira, dudarik ez dut poliki-poliki garatuko dela\u00bb.<\/p>\n<p><b>Eskaintza ere zabaltzen<\/b><\/p>\n<p>Atzokoa ez zen soilik haur txikienentzako lehen eguna izan, nolanahi ere. Ezta euskaldunentzakoa bakarrik ere. Hain justu, Zuberoa, Lapurdi eta Baxenabarre osoan hasi zituzten eskolak adin eta eredu guzietako ikasleek. Eskola berriak ez izanagatik, bertzelako berrikuntza batek markatu ditu aurten eskola frantses eta elebidunak: ama eskolako programen erreformak. Edukietan baino gehiago, moduan izanen da ezberdina. Najat Vallaud Belkacem Hezkuntza ministroak azaldu duenez, hain zuzen, umeak erdigunean ezarriko dituen hezkuntza nahi dute 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat. Horretarako, edukiak ikastean bainoago, ulertzean ezarriko dute arreta, eta sorkuntza zein ariketa fisikoari ere garrantzi handiagoa emanen diote.<\/p>\n<p>Frantzian eztabaida sortu du erreformak, baina ez muinagatik, epeengatik baizik. Izan ere, udaberrian argitaratu zuten programa berria, eta irakasle anitzi ez die denbora askirik eman nahi bezala prestatzeko. Ikastoletan, funtsean, aurten ez dute ezarriko, Jean Mixel Etxegarai Seaskako Pedagogia arduradunak azaldu duenez: \u00abUdan atera dira programa berriari loturiko materialak, eta orain hasiko gara lantzen\u00bb. Heldu den sartzean ezarriko lukete praktikan.<\/p>\n<p>Bertze aldaketa batzuk iragarri ditu Etxegaraik, nolanahi ere. Batetik, Baionako Bernat Etxepare lizeoan sail teknologiko bat ireki dute aurten. Orain arte Letrak (L), Zientziak (Z) ala Ekonomia eta Soziala (ES) sailak hauta zitezkeen, hots, adar orokorrak. STMG deituriko sail teknologikoa gehituko zaie hemendik landa. Etxegaraik azaldu duenez, enpresen antolaketa eta kudeaketara bideratuta egonen da saila, eta, horretarako, ekonomia, zuzenbidea, komunikazioa, kontularitza eta horrelako gaiak landuko dituzte. Oraingoz, bortz ikasle hasiko dira, baina lehen hiruhilekoa aitzinatu ahala gehiago izan daitezkeela dio. 2017rako irekiko duten lizeo profesionalera begira bertze urrats bat izanen da.<\/p>\n<p>Kolegioetan, berriz, \u00abahalmen urritasuna\u00bb dutenei zabalduko die eskaintza Seaskak, Ziburuko (Lapurdi) Piarres Larzabal kolegioan \u00abinklusiorako egitura pedagogikoko\u00bb gela bat irekita. Orain arte Kanboko (Lapurdi) Xalbador kolegioan bakarrik zegoen: \u00abIrakasle berezitu bat dute, eta gela arruntaren eta bertzearen artean ibiltzen dira, bakoitzaren beharren eta ahalmenen arabera\u00bb. Kanbokoan hamar ikasle daude, eta Ziburukoak bortz hartuko ditu aurten. \u00abOrain arte beti izan ditugu halako kasuak, baina eskaintzen genuen bakarra Kanboraino joatea zen. Batzuentzat urrunegi zenez, frantses egituretara joan izan dira\u00bb. Ziburun izanen dute aukera orain.<\/p>\n<p>Herri bereko lehen mailako ikastola berria, Kaskarotenea, ortzegunean irekiko dute azkenean. Joan den ikasturteko gatazkaren ondotik, lurra erosi eta prefabrikatua ezarri dute bertan. Lanak atzeratu egin dira, ordea, eta bi egun berantago hasiko dira. Arazo politikorik gabe, halere.<\/p>\n<div id=\"iruzkinak\"><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Maddi Ane Txoperena Iribarren \/ 2015-09-02 \/ 756 hitz Gurasoen eskutik helduta, pauso bizian doaz umeak errepide bazterreko espaloitik. Zaku eta oinetako koloretsu berriak, lagunak ikusteko irrika, azkeneko galdera urduriak&#8230; Oraindik goizeko bederatziak ere ez direla, irri eta malko nahasketa &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/09\/euskaraz-hasi-dute-ikasturtea\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,34,38],"tags":[3731,5105,5108,5107,3337,5106],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11104"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11104"}],"version-history":[{"count":10,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11104\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11305,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11104\/revisions\/11305"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11104"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11104"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11104"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}