{"id":11187,"date":"2015-09-08T07:43:22","date_gmt":"2015-09-08T07:43:22","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11187"},"modified":"2015-09-08T07:43:22","modified_gmt":"2015-09-08T07:43:22","slug":"ulises-azkenean-euskaraz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/09\/ulises-azkenean-euskaraz\/","title":{"rendered":"&#8216;Ulises&#8217;, azkenean euskaraz"},"content":{"rendered":"<div class=\"sinaData\">\n<p class=\"sinadura\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1757\/028\/001\/2015-09-08\/ulises_azkenean_euskaraz.htm\"><span class=\"data\">Ander Perez \/ 2015-09-08<\/span> \/ 768 hitz<\/a><\/p>\n<p class=\"sinadura\"><em>James Joyceren nobela laudatua euskaratu du Xabier Olarrak, hiru urteko lanaren ostean. Itzulpenean oinarrituta, antzerki lana emango du gaur Donostian Agerre Teatroak.<\/em><\/p>\n<p class=\"sinadura\">\n<\/div>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">E<\/span>uskaraz mintzo da, azkenean, James Joyceren <em>Ulises<\/em>. Orain hiru urte abiatutako lanari amaiera jarri dio Xabier Olarra itzultzaile eta editoreak, eta liburua salgai dago dagoeneko hala Igela argitaletxearen webgunean nola liburu dendetan, azal bigunean zein gogorrean. XX. mendeko liburu gorenetakoa eta ingelesez sekula idatzitako onena da, askoren ustez, Joycek 1922an <em>Ulysses<\/em> jatorrizko izenburuarekin argitaratu zuena.<\/p>\n<p>Joyceren eleberri mardula euskarara ekartzeko asmoa \u00abez da atzo goizekoa\u00bb, Olarrak azaldu duenez. Esaten dutenez \u2014baina baieztatu gabe dago\u2014, Gabriel Arestik ere egin zuen obraren itzulpen bat, baina guardia zibilek kendu zioten kontrol batean, eta galdutzat ematen da gaur egun. Ordutik, itzulpengintzari buruzko mahai inguruetan ohikoa izan da \u00abeta <em>Ulises<\/em>, noizko?\u00bb galdera, Olarraren arabera. \u00abMitoaren maila lortua duen liburuari heltzeko garaia heldua izan zitekeela pentsatzen hasi ginen batzuk orain dela hamabosten bat urte\u00bb, dio itzultzaileak. 2012ko ekainaren 16ra arte ez zion ekin, ordea, erronkari. Twitterren bota zuen asmoaren berri, \u00abbeste norbait lan horretan ari baldin bazen, edo itzuli eta tiraderaren batean gordeta baldin bazeukan, horrelako nekerik hartu beharrik ez izateko\u00bb. Inor ez zebilen lan horretan, antza, eta, hala, egitekoari eutsi zion Olarrak, \u00abXXI. mendeko euskal irakurle saiatuek agian estimatuko zutelakoan\u00bb.<\/p>\n<p>Hamar urteko epea ezarri zion itzultzaileak bere buruari, lana osatu ahal izateko. Epeak, dena den, dezente murriztu dira ordutik: \u00abKalkulu bat egin nuen, nire asmoa inolako presarik gabe hartzea zelako. Pentsatu nuen egunean 500 karaktere itzuliz gero, alegia, lau txiok ematen dutena, 2022rako prest edukiko nukeela, hau da, argitaratu zeneko mendeurrenean. Noski, horiek ez dira benetako kalkuluak. Halako obra bati heldu behar badiozu benetan heldu behar diozu, eta egunean zortzi edo hamar ordu eskaini\u00bb. Itzulpen egitasmoak, gainera, Europako Batasunak emandako diru laguntza bat jaso zuen, epeak azkartzearen truke. Ondorioz, aurreratu da argitaratze data.<\/p>\n<p>\u00abGustura\u00bb egin du lana Olarrak, testu konplexua izanagatik. Hizkuntza baliabide eta erregistro ezberdinak erabiliz idatzia da, puntuazio arau bereziak baliatuz. Akaso horregatik, itzultzeko libururik zailenetarikotzat jo izan da sarri. Korapilo askorekin topo egin du Olarrak ere, baina garaile irten da erronkatik: \u00abItzulpen honen barruko problema eta zailtasun batzuk egun batean konpontzekoak dira, eta beste batzuk ehun urtean ere ezin dira konpondu\u00bb. Nolanahi ere, \u00abondo informatzea\u00bb da korapilo horiek askatzeko bidea, Olarraren irudikoz. Don Gifforden <em>Ulysses Annotated<\/em> liburura jo du horretarako, \u00abez korapilo guztiak askatzeko, baina bai behintzat arazoak non dauden ikusteko\u00bb. Gainera, frantsesezko, alemanezko, gaztelerazko eta baita galegozko itzulpenetara ere jo du <em>Igelako<\/em> arduradunak, itzulpenerako baliabide bila.<\/p>\n<p>James Joycek egin bezala, euskarazko hizkuntza maila ezberdinak baliatu ditu Olarrak ere itzulpena egin eta \u00abparodiatzeko moduak\u00bb bilatzeko. Jatorrizko obrako <em>pasticheak<\/em> \u2014hainbat autore eta estilo konbinatzeko baliabidea\u2014, bestalde, Joyceren bidetik osatu ditu itzultzaileak ere. Alegia, jatorrizko egileak egin bezala, garaian garaiko autoreen estiloengana jo du Olarrak ere, kasu honetan, euskal literaturaren itsasoan bilatuz, \u00abhasi Etxeparerekin, segi Leizarragarekin eta gero Axularrekin jarraituz\u00bb.<\/p>\n<p>Eztabaidagarriak izan daitezkeen erabakiak hartu ditu Olarrak, hala nola <em>he<\/em> (<em>hura<\/em> edo <em>bera<\/em>, gizonezkoa denean) eta <em>she<\/em> (<em>hura<\/em> edo <em>bera<\/em> emakumezkoa denean) bereizketa egiteko emakumezkoen kasuan <em>hura<\/em> eta <em>bera<\/em> tildez markatuta ematea; edo emakumezkoa bere buruarekin hizketan noka jartzea, tradizioak emakumeak bere buruari toka egiten diola agindu arren.<\/p>\n<p>\u00abMuturrekoak\u00bb ere hartu ditu itzultzaileak, \u00abzerbait konpontzerik ez dagoenean, edo konponduta dagoela uste eta gero horrela ez denean\u00bb, baina, dioenez, \u00abaurretik jakin beharrekoa da hori\u00bb. \u00abOptimismo patologiko\u00bb bati esker eutsi dio Olarrak lanari, eta bide neketsua izanagatik, erronkak ez dio itzulpengintzan jarraitzeko gogorik kendu, barre artean dioenez. Orain, lana amaituta, argi du, \u00abitzulpen guztiek bezala, badagoela zer hobetua\u00bb. Baina lasai mintzo da itzultzailea, gogoz egindako lanaren ziurtasunarekin: \u00abIrakurleak esan beharko du lagundu ote diodan obra horrekin gozatzen. Nik ahalegin guztiak egin ditudala esan dezaket, eta baita nire aldetik jar nezakeen guztia jarri dudala ere\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Itzulpenetik, antzezlana<\/strong><\/p>\n<p>Olarrak egindako itzulpenean oinarrituta, Agerre Teatroa konpainiak, Maite Agirrek zuzenduta, <em>Molly Bloom, emakume baten aurpegiak<\/em> antzerki lana emango du gaur, 19:30ean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Molly Bloom pertsonaiak <em>Ulises<\/em> eleberriaren azken kapituluan egiten duen barne bakarrizketa jasotzen du antzerki lanak, bi hizkuntzatan emana: euskaraz eta ingelesez. Aurretik gazteleraz landua zuen Agirrek barne bakarrizketa hura, eta horregatik jo dute berarengana euskarazko testuaren gainean obra lantzeko.<\/p>\n<p>Testua hiru emakumezko aktoreren ahotik lantzea erabaki du zuzendariak. Molly Bloomek, hortaz, hiru aurpegi izango ditu. \u00abGogoan dut gazteleraz egin nuenean denbora dezente behar izan nuela bakarrizketa hura ikasteko\u00bb, azaldu du Maite Agirrek. \u00abOraingoan hilabete batzuk baino ez genituen, eta dena antzezle batek egitea gehiegi iruditzen zitzaidan. Horregatik pentsatu genuen hiru ahotsetara egitea. Horrek gainera, arintasun bat emango dio ikusleari\u00bb.<\/p>\n<p>Oihana Lekuona, Nia Acosta eta Maggi Wilce aktoreek jokatuko dute Molly Bloomen pertsonaia. Ingelesez egingo du azken horrek, euskaraz beste biek. Santi Ortegak, bestalde, Leopold Bloom <em>Ulises<\/em> eleberriko protagonistaren rola antzeztuko du.<\/p>\n<p>\u00abHitz jarioa, uholdea\u00bb da bakarrizketa, Agirreren ustez, \u00abJoyceren jenialtasuna\u00bb gordetzen duena. Horregatik, \u00abJoycerekin maitemindutako asko\u00bb espero ditu gaur, publiko artean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ander Perez \/ 2015-09-08 \/ 768 hitz James Joyceren nobela laudatua euskaratu du Xabier Olarrak, hiru urteko lanaren ostean. Itzulpenean oinarrituta, antzerki lana emango du gaur Donostian Agerre Teatroak.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,38,75,14,46,1],"tags":[3781,5167,5166,647],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11187"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11187"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11187\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11189,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11187\/revisions\/11189"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11187"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11187"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11187"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}