{"id":11275,"date":"2015-09-11T08:23:17","date_gmt":"2015-09-11T08:23:17","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11275"},"modified":"2015-09-11T08:23:17","modified_gmt":"2015-09-11T08:23:17","slug":"homo-generoko-izar-berriena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/09\/homo-generoko-izar-berriena\/","title":{"rendered":"&#8216;Homo&#8217; generoko izar berriena"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1774\/007\/001\/2015-09-11\/homo_generoko_izar_berriena.htm\">Arantxa Iraola \/ <span class=\"data\">2015-09-11<\/span> \/ 457 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Orain arte ezagutzen ez zen giza espezie baten aztarnak aurkitu dituzte Hegoafrikan. Inoiz aurkituriko espezie zaharrena izan daitekeen susmoa dute. &#8216;Homo naledi&#8217; izena jarri diote.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">I<\/span>kusi nuen zerbait nire lan ibilbidean inoiz ikusiko ez nuela pentsatzen nuena\u00bb. Era arranditsuan mintzatu zen atzo Lee Berger ikertzailea hedabideen aurrean. \u00abPaleontropologo gisara 25 urte egin arren, ez nengoen horretarako prest\u00bb. Hegoafrikako leize batean \u2014<em>Rising Star<\/em> izena du, Johannesburgotik 50 kilometrora dago\u2014 aurkitutako giza fosilez mintzatu zen era horretan. Izan ere, <em>Elife<\/em> aldizkarian Bergerrek beste hainbat aditurekin batera argitaratu duen ikerlanaren arabera, orain arte ezagutzen ez zen giza espezie batenak dira: <em>homo naledi<\/em> izenarekin aurkeztu duten espeziearenak, hain justu.<\/p>\n<p>Ikertzaileek azaldu dute Hegoafrikan hitz egiten den hizkuntza batean \u2014<em>sotho<\/em> deitua\u2014 <em>naledi<\/em> hitzak <em>izarra<\/em> esan nahi duela, eta, atzo behintzat, hedabideetako izarra izan zen espezie berria: oihartzun handia izan zuen albisteak, eta hainbat adituk nabarmendu zuten aurkikuntzaren garrantzi apartekoa. Izan ere, espeziea australopitekoaren eta lehen <em>homo<\/em> espeziearen \u2014<em>homo habilis,<\/em> orain dela 2,5 milioi urte inguru bizi izandakoa\u2014 arteko espezie bat dela iradoki dute aurkikuntza egin duten ikertzaileek: baieztatuko balitz, inoiz aurkitutako giza espezie zaharrena litzateke.<\/p>\n<p><strong>Dataziorik gabe<\/strong><\/p>\n<p>Alvaro Arrizabalaga arkeologoa (O\u00f1ati, Gipuzkoa, 1965) Aranzadi elkarteko kidea da, historiaurreko aditu esanguratsua: Lezetxikiko (Arrasate, Gipuzkoa) indusketetan haren gidaritzapean egin diren lanek egin dute, batez ere, ezagun. Arreta handiz erreparatu dio ikerketari. Bat dator mundu zabaleko beste hainbat zientzialarirekin: benetan kontuan hartzeko moduko ikerketa bat da. Aurkitutako fosil kopuruagatik, batez ere. Hamabost gizakiren hezurrak aurkitu dituzte aztarnategian \u2014helduenak zein haurrenak\u2014, eta argi du oso informazio garrantzitsua lortuko dela horiek ikertuta. \u00abFroga\u00bb gehiago behar ditu, ordea, aurkeztu duten espeziea austrolopitekoaren eta <em>homo habilis<\/em> espeziearen arteko \u00abzubia\u00bb dela ontzat emateko: \u00abZalantzak ditut kronologiari dagokionez, baina aurkikuntza oso garrantzitsua da\u00bb.<\/p>\n<p>Arrizabalagaren zalantzek motibo nagusi bat dute: aurkeztu dituzten hezurren datazioa egiteko dago. Aurkitutako hezurren irizpide \u00abmorfologikoetan\u00bb oinarrituta dago ikerketa, eta horiekin bakarrik nekez egin daiteke atzera historiaurrearen barrunbe lausoetan barna. Ohartarazi du, gainera, usu zailak eta luzeak izaten direla datazioak egiteko prozesuak. \u00abGutxienez urtebete-edo beharko da datazioren bat izateko\u00bb, azaldu du. Esplikatu du fosiletan egindako neurketak usu ez direla \u00abfidagarriak\u00bb izaten, eta saihestu egiten direla, gainera, askotan; materiala \u00abtxikitu\u00bb egin behar izaten da datazioetan, eta eragozpen handia da hori.<\/p>\n<p>Hain justu, azaldu du datazioa aurkikuntza egin duten leizeko sedimentuekin eta faunarekin egingo dela: \u00abMetodo ezberdinak badira horretarako\u00bb. Eta ondorioak ikerketa horien emaitzei erreparatuta atera beharko dira: ez lehenago. Izan ere, ohartarazi du eboluzioaren alorreko ikerketetan izaten direla hainbat ezuste, usu iragartzen zailak. \u00abEboluzioan ez dago bide edo ildo bakar bat; badira, esaterako, bidezidorrak, eta inora ez doazen bideak\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Pentsamendu sinbolikoa<\/strong><\/p>\n<p>Hezur guztiak leize batean pilatuta aurkitu zituztenez, aurkikuntza egin duten adituek iradoki dute giza espezie horren \u00abpentsamendu sinbolikorako gaitasunaren\u00bb erakusgarri izan daitekeela hori; hain justu, gizaki haien hobi bat izan daitekeela pentsatzen dute. Oso garrantzitsua litzateke aurkikuntza hori, baina, horren aurrean, are uzkurragoa da Arrizabalaga: \u00abArtikulua behin eta berriz irakurri dut; ez dut daturik aurkitu hori frogatzeko. Horretarako bide luzea geratzen da\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Arantxa Iraola \/ 2015-09-11 \/ 457 hitz Orain arte ezagutzen ez zen giza espezie baten aztarnak aurkitu dituzte Hegoafrikan. Inoiz aurkituriko espezie zaharrena izan daitekeen susmoa dute. &#8216;Homo naledi&#8217; izena jarri diote.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,65,90,70],"tags":[2586,2710,4799,5218,5217],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11275"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11275"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11275\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11277,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11275\/revisions\/11277"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11275"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11275"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11275"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}