{"id":11294,"date":"2015-09-15T07:10:32","date_gmt":"2015-09-15T07:10:32","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11294"},"modified":"2015-09-15T07:10:32","modified_gmt":"2015-09-15T07:10:32","slug":"alegatu-bat-eleberri-eginda","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/09\/alegatu-bat-eleberri-eginda\/","title":{"rendered":"Alegatu bat eleberri eginda"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1753\/030\/001\/2015-09-15\/alegatu_bat_eleberri_eginda.htm\">Ander Perez \/ <span class=\"data\">2015-09-15<\/span> \/ 782 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>&#8216;Hiri hondakin solidoak&#8217; lana aurkeztu du Jon Alonsok. Beste kritika batzuen artean, euskararen gehiegizko arautzearen inguruko gogoeta jaso du. &#8216;Lanbas&#8217; pertsonaia da, berriz ere, protagonista.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">L<\/span>iteraturaren orrietara itzuli da Enekoitz Ramirez <em>Lanbas<\/em> etakide ohi, preso ohi, arte salerosle ohi eta lapur ohia. Atzo aurkeztu zuen Jon Alonsok <em>Hiri hondakin solidoak<\/em> azken eleberria, Txalapartarekin argitaratua, eta <em>Lanbas<\/em> protagonistatzat duen hirugarrena. Eta bildutako kazetari eta lagunen aurrean, \u00abalegatu txiki\u00bb baten berri emateko baliatu zuen idazleak Iru\u00f1eko Karrikiri dendako aurkezpena. Euskal kultur sistemaren eta, bereziki, euskararen gehiegizko arautze eta formalismoaren aurkako kritika plazaratu zuen, eta, trukean, proposamen bat egin: \u00abArriskatzeko garaia iritsi da\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abSortzaileak biziki mespretxatzen dituen gizarte batean bizi gara\u00bb, hasi zen idazle iruindarra. \u00abMespretxu sakona\u00bb da hori, \u00absalbu eta Madrilek kalitate labela ematen badizu. Orduan bai, hori lortzen duen sortzailea beste kategoria batera pasatuko da\u00bb.<\/p>\n<p>Ez da kasua, eta, horregatik, \u00abizkiriatzaile euskaldunak munduan indarrean den eskema horretatik aparte ez\u00bb daudela uste du Alonsok: \u00abLiteratura subalterno baten partaide gara, benetan balio duen kalitate labela nori eman ez duelako gure literaturak erabakitzen, kanpokoak baizik\u00bb. Eta, halere, euskarazko sorkuntzak \u00abezaugarri bereziak\u00bb dituela uste du idazleak. \u00abAdibidez, liburu bat aurkeztu eta hurrengo egunean hedabideek egiten dizuten sekulako jarraipena. Ni bihar [gaur] mendira joango naiz, ez dudalako nahi izango nire argazkiak eta kazetariek idatzitakoak ikusi, lotsatzen naizelako. Hori espezifikoa da. Zergatik gertatzen da hori? Bada orain arte hemen behar handia izan dugulako existitzen garela eta hemen gaudela esateko\u00bb. Bide beretik jarraitu zuen idazleak: \u00abNik, bihar ez bada etzi, nire auzokoari esplikatu beharko diot bigarren bizitza ezkutua dudala eta liburuak egiten ditudala. Gainera, batzuetan erretxinduko dira halako bigarren bizitza bat edukita ez diedalako horren berririk eman. Tira, bukatuko da aurkezpenaren istorio hau, eta gure egiazko dimentsiora itzuliko gara berriz ere\u00bb.<\/p>\n<p>Egiazko dimentsio horretan, Alonsoren esanetan, \u00abeuskarazko sortzaileak euskal gizarteko azkeneko pariak\u00bb dira. Edonola, ez dabil liburu bat edo bestea irakurri nahi ez duenaren kontra, argi dioenez. \u00abNik ulertzen dut norbaitek esaten badit nire liburua ez duela irakurri nahi eta ez duela inongo interesik. Hori oso logikoa eta onargarria da. Horren logiko eta onargarria iruditzen ez zaidana da, gaur egun, ehunka idazle, proposamen eta estilo daudenean, hainbat jendek ez topatzea bere gustukoa izan daitekeenik\u00bb.<\/p>\n<p>Erabili ohi den hizkuntzaren nolakotasuna dago, Alonsoren ustez, arazoaren oinarrian. Eta horretaz mintzatzeko, Joseba Sarrionaindiak <em>Moroak gara behelaino artean?<\/em> liburuan idatzitako pasartea gogoratu zuen atzo: \u00abOrtografia, gramatika eta jakinaren gainekoak amaitzen diren puntuan hasten da hizkuntzaren literaturtasuna\u00bb. Horregatik, abiapuntu horri helduta, euskararen gehiegizko arautze eta formalitatea, hots, garbizaletasuna, bukatzeko deia egin zuen Alonsok; \u00abarriskatzeko\u00bb deia egin zuen, azken batean: \u00abAraua beharrezkoa zen, eta, Sarrionaindiak dioen bezala, bada funtzionario eta itzultzaile gorte oso bat araua gordetzeaz eta betearazteaz arduratzen dena\u00bb. Baina, horren aurrean, \u00abarauari eta formari begira hainbeste ez egoteko ordua heldu\u00bb dela uste du Alonsok.<\/p>\n<p>Izan ere, \u00abbeharrezkoa zen araua, eskerrik asko bene-benetan, baina txipa aldatzeko garaia heldu da. Hondarrean kasik <em>h<\/em> guztiak bere tokian ipintzen ditugu, ezta?\u00bb Hala, \u00abbeste gauza batzuei begiratzeko eta adieraziaren eta adierazlearen arteko desorekarekin jolasteko\u00bb ordua dela uste du Alonsok. Badu gehiago Iru\u00f1eko idazleak ere: \u00abEuskaraz arautua dago Anatoliako toponimia edo zirilikoaren transkripzioa nola idatzi. Nik ez dut esaten hori beharrezkoa ez denik, baina, geure buruari begiratuz, hori al da gehien behar duguna? Gure lehentasuna ez da hori, baina hartara doaz ahalegin ekonomiko eta intelektualak, eta beste aldetik meriendaren truke etortzen garen inuzenteak gaude\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abZergatik hau guztia?\u00bb, galdetu zuen Alonsok bere alegatua behin irakurrita. Eta bere buruari erantzun zion: \u00abLiburuan kontatzen den anekdotaren parte batek horrekin duelako zerikusia\u00bb. Anekdota batetik harago, liburuko kontakizun nagusiaren sakonean ageri den kritika da atzo azaldutakoa. Alegatua, beraz, eleberrira eraman du idazleak.<\/p>\n<p><strong>Ongi \u00abberatutako\u00bb liburua<\/strong><\/p>\n<p>Euskal Herrian eta Bartzelonan girotua dago <em>Hiri hondakin solidoak<\/em> eleberria. Lehen zatian, Euskaltzaindian jasotako mehatxuak ikertzen jarri du idazleak <em>Lanbas<\/em> protagonista. Bigarrenean, euskaltzain osoa izango denaren gorpu biluzia agertuko da Bartzelonako edukiontzi batean, eta gertakari horrek egituratuko du eleberriaren ildoa. Horren baitan jaso dira Alonsoren hausnarketak ere.<\/p>\n<p>Hizkuntza eta kulturarena ez da, edonola, Alonsoren liburuak tramaren sakonean jaso duen kritika bakarra. Mikel Soto Txalapartako editoreak lagunduta aurkeztu zuen atzo idazleak eleberria, eta, Sotok esan zuenez, \u00abnobela beltz klasikoa\u00bb da <em>Hiri hondakin solidoak<\/em>, eta, beraz, \u00abgizartearekiko ikuspegi kritikoa\u00bbjasotzen du bere barruan. Hala, <em>Lanbas-<\/em>i \u00abbehin eta berriro agertzen zaio ikuspegi kritikoa\u00bb.<\/p>\n<p>Ongi \u00abberatutako\u00bb liburua da Alonsorena, Sotok dioenez: \u00abLiburu hau beratzen uzteko aukera izan dugu, hainbat irakurketa egin ditugu, eta buelta asko eman dizkiogu zer jarri eta zer kendu pentsatzeko\u00bb. Hori gutxi balitz bezala, eta azken mekanismo gisara, Koldo Almandoz zinema zuzendariari \u2014\u00abEnekoitz Ramirez <em>Lanbas-<\/em>en zalea denari\u00bb\u2014 bidali zioten lanaren kopia bat, iritzia eman zezan. Finean, \u00abeditore bat irakurle kabroi bat besterik ez da\u00bb, Sotoren ustez, eta \u00abeditore kabroi bat izateko aukera eman\u00bb diote Almandozi ere.<\/p>\n<p>Gustura geratu da editorea Alonsoren lanarekin. Bereziki, \u00abhasiera ikusgarria\u00bb duela uste du Sotok. Eta \u00abmarketin formula\u00bb dirudiela badakien arren, argi mintzo da: \u00abUste dut Alonsoren aurreko obrarekin gozatu zuenak are gehiago gozatuko duela orain. Jendeak gozatua hartuko du lan honekin\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ander Perez \/ 2015-09-15 \/ 782 hitz &#8216;Hiri hondakin solidoak&#8217; lana aurkeztu du Jon Alonsok. Beste kritika batzuen artean, euskararen gehiegizko arautzearen inguruko gogoeta jaso du. &#8216;Lanbas&#8217; pertsonaia da, berriz ere, protagonista.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,38,75,14,46],"tags":[3781,5228,793,198],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11294"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11294"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11294\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11295,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11294\/revisions\/11295"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11294"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11294"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11294"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}