{"id":11317,"date":"2015-09-16T07:25:08","date_gmt":"2015-09-16T07:25:08","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11317"},"modified":"2015-09-16T07:25:08","modified_gmt":"2015-09-16T07:25:08","slug":"zipriztinduta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/09\/zipriztinduta\/","title":{"rendered":"Zipriztinduta"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1955\/023\/001\/2015-09-16\/zipriztinduta.htm\">Elixabete Garmendia \/ <span class=\"data\">2015-09-16<\/span> \/ 472 hitz<\/a><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">B<\/span>egirik kendu gabe ikusi du zortzi urteko neskatoak 36ko gerrako oroitzapenak biltzen dituen dokumentala. Amamaren \u2014bere birramonaren\u2014 hitzei erreparatu die bereziki, eta buruan itsatsi zaio pasarte bat: \u00abDeskarga itxi itxi bat eta gero ta-ta-ta, horik los tiros de gracia\u00bb. Ohetik entzundako fusilamenduen deskripzioa.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\">1936ko urriaren 15etik 16rako gauerdian izan ziren fusilamendu horiek Ormaiztegin, hilerriko sarreran. Hilabete lehenago sartu ziren nazionalak herrian (etzi beteko dira 79 urte). Biharamunean argitaratu zuten albistea egunkariek; <em>Diario Vasco-<\/em>k honela zioen: \u00ab<em>&#8230; se tom\u00f3 Ormaiztegui, donde, por cierto, los rojos hab\u00edan volado el puente de hierro, aunque no en la proporci\u00f3n que ellos hubieran querido indudablemente<\/em>\u00bb. <em>La Voz de Espa\u00f1a-<\/em>k, antzeko tonuan, egiatik gertuago kontatzen du zubiarena: \u00ab<em>&#8230; los rojos, en su huida, destruyeron el viaducto<\/em>\u00bb.<\/p>\n<p>Izan ere, lehertu ez, moztu egin zuten trenbideko zubia Errepublikaren aldekoek. Hasieran bai, leherketa egitea pentsatu zuten agintariek, eta dinamitari asturiarrak bidali zituzten horretarako; baina herriko errepublikazaleek, zubiaren leherketak eragin zezakeen txikizioaren beldur, konbentzitu zituzten goikoak, horren ordez, zubia moztu zedin. Bergarako Labe Garaietatik etorritako langileek bi zati zerratu zizkioten zubiari, Madrilerako norabidean, sopleteak erabiliz; irailaren 15ean hasi, eta bi egun eman zituzten lantegi horretan; ozta-ozta bukatu zuten, Francoren tropak sartu zirenerako.<\/p>\n<p>Mola jenerala bera etorri omen zen sabotajeari neurria hartu eta hura konpontzeko burubideak martxan jartzera. Konpondu eta ordainarazi: hilabete baino lehen hiru gizon fusilatu zituzten, zubiaren eraisketan parte hartu izana leporatuta. Bata Guillermo Mart\u00ednez, 77 urte, <em>Jefe Xaharra<\/em> deitzen zioten O\u00f1atin, tren geltokiko buru izana zelako; herri hartako Centro Republicanoko presidentea ere bazen. Bigarrena, Antonio Galdos (O\u00f1ati, 1906), Uni\u00f3n Cerrajerako enplegatua zen, eta Bergarako Labe Garaietan lan egiten zuen; alaba postumo bat utzi zuen. Hirugarrena mutil gazte bat omen zen, Santanderrekoa edo, baina ez dago haren arrastorik Ormaiztegiko parrokiako dokumentuetan. Bai, aldiz, egun batzuk lehenago fusilatu zuten Felix Alzelai gazte hernaniarrarena. Honek zeramatzan bortzegiak falangista baten oinetan ikusi zituen lekuko batek biharamun eguerdian. Gorpuari ere lapurreta egin behar.<\/p>\n<p><em>El bot\u00edn<\/em> (Pamiela, 2015) argitaratu berri du Miguel S\u00e1nchez-Ostizek; <em>El escarmiento<\/em> (Pamiela, 2013) eta <em>La sombra del escarmiento-<\/em>ren (Pamiela, 2014) segidan dator. Eskarmentua hitza Mola jeneralari hartua dela aitortzen du idazle nafarrak; gerrako lehen uda hartan frankistek Nafarroan egindako hilketen eta ezarritako errepresio basatiaren narrazioa da. S\u00e1nchez-Ostizek esaten du lehen ere kontatua zegoela hori dena, baina berak, berridazketarekin, garai hartan biziko zen giroa islatu nahi izan zuela. Eta \u2014idazlearen maisutasuna hor\u2014 a zer nola lortzen duen helburua, hain berea duen idazkera gordin gihartsu hori mugaraino eramanez. <em>El bot\u00edn-<\/em>en gero irabazle gertatuko ziren altxatuek indarrean jarri zuten errepresio ekonomikoari heltzen dio: desjabetzeak, isunak, <em>dohaintza<\/em> behartuak eta asma litezkeen era guztietako lapurretak. Baita gertatutakoaren kontakizunarena ere.<\/p>\n<p>Ez dira irakurtzeko liburu erosoak: ezinegona sortzen dute, larritasuna, gainezka egiten du izugarrikeriak&#8230; egileak txertatu egiten dizu bera ere, idazterakoan, pairatzen ari den sufrimendua. Izan ere \u2014S\u00e1nchez-Ostizen hitzetan\u2014 \u00abjende askoren minarekin eta minaren gainean daude idatzita istorio negargarri haiek. Eta tinta horrekin, oso arraroa litzateke zipriztinduta ez bukatzea\u00bb.<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Elixabete Garmendia \/ 2015-09-16 \/ 472 hitz Begirik kendu gabe ikusi du zortzi urteko neskatoak 36ko gerrako oroitzapenak biltzen dituen dokumentala. Amamaren \u2014bere birramonaren\u2014 hitzei erreparatu die bereziki, eta buruan itsatsi zaio pasarte bat: \u00abDeskarga itxi itxi bat eta gero &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/09\/zipriztinduta\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,90,8,14],"tags":[4648,5242,5244,5243],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11317"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11317"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11317\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11318,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11317\/revisions\/11318"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11317"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11317"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11317"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}