{"id":11403,"date":"2015-09-23T07:19:04","date_gmt":"2015-09-23T07:19:04","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11403"},"modified":"2015-09-23T07:19:04","modified_gmt":"2015-09-23T07:19:04","slug":"fokuetatik-urrun","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/09\/fokuetatik-urrun\/","title":{"rendered":"Fokuetatik urrun"},"content":{"rendered":"<p><span class=\"data\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1812\/038\/001\/2015-09-23\/fokuetatik_urrun.htm\">Ainara Arratibel\/ 2015-09-23 \/ 1.490 hitz<\/a><br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><em>Aktoreen eta zuzendarien oihartzunetik harago, asko dira bederatzi egun hauetan Donostiako Zinemaldiaren inguruan dabiltzan pertsonak. Batzuk lan eginez eta besteak gozatuz, Zinemaldiak Gipuzkoako hiriburuari egiten dion ekarpena nabarmendu dute guztiek.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\"><span class=\"lehena\">K<\/span>ursaal jauregiko eta Viktoria Eugeniako inguruak jendez gainezka daude. Ez dute aktoreen eta zuzendarien sonarik, baina haiek ere ezinbestekoak dira Donostiako Zinemaldiak duen oihartzuna izan dezan. Aktoreei jaten emanez, filmak ikusiz, bisitariei informazioa emanez, albisteak idatziz&#8230; Denek egiten dute beren ekarpentxoa. Filmak ikusteko aukera izan dutenek aurtengo Zinemaldiaren maila nabarmendu dute; ikusi ezin dutenek, berriz, beren modura gozatzen ari dira Zinemaldiaz. Hori bai, fokuetatik eta alfonbra gorritik urrun.<\/p>\n<h1>1. MARTA GARCIA<\/h1>\n<p><em>Okendo tabernaren jabea <\/em><\/p>\n<h1>\u00abGero eta gehiago kostatzen da aktoreak tabernara ekartzea\u00bb<\/h1>\n<p>Urteko egunik garrantzitsuenak. Halakoxeak dira Zinemaldiak irauten duen bederatzi egunak Okendo tabernarentzat. Maria Cristina hotela eta Viktoria Eugenia antzokiaren parean, taberna Zinemaldiaren ikurretako bat da. 1924an zabaldu zuten, eta ordutik hiru jabe izan ditu. Marta Garcia da gaur egun arduraduna. \u00abHasiera batean hirian egiten ziren ospakizunetako eta jaietako kartelak jartzen genituen tabernan: Zinemaldia, Jazzaldia, Kontxako Estropadak&#8230; Hori zen berezitasuna. Baina nire aitari zinema eta argazkilaritza gustatzen zaizkio. Hala, Zinemaldiarekin harremanetan jarri, kreditatu eta argazkiak ateratzen hasi zen. Orain, Zinemaldiko argazki horiek betetzen dituzte gure paretak\u00bb, azaldu du Garciak.<\/p>\n<p>Bi motatako argazkiak dira: tabernatik pasatutako aktore eta zuzendarienak eta prentsaurrekoetan ateratakoak. \u00abEgunero atera, eta argazki dendan inprimatu ostean, paretan jartzen ditugu, baita bezeroentzat erabiltzen ditugun mahai zapietan ere\u00bb. Zinemaldian lan handia izanda, hori egitea \u00abzoramena\u00bb dela aitortu du: \u00abBaina nortasun bat ematen dio tabernari, eta guretzat oso inportantea da hori. Taberna hartu genuenean, gainbeheran zegoen, eta batez ere Zinemaldiarekin duen loturagatik egin da ezagun\u00bb.<\/p>\n<p>Duela hamasei urte hasi ziren hori egiten, eta harrezkero aktore eta zuzendari ugari pasatu dira tabernatik. \u00abBatzuk aipatzearren, Sean Pean, Hector Elizondo eta Ernest Bornay aipatuko nituzke\u00bb. Aurten etorri direnen artean, Ricardo Darin nabarmendu du. \u00abSekulako zalaparta sortu zen, eta jendea txalotzen hasi zen. Paco Leon eta Javier Camara aktoreekin batera bazkaldu zuen\u00bb. Ilusio berezia egin zion Garciari Darin ikusteak. \u00abOso aktore ona da, eta ikaragarri atsegina eta umila da. Hasieratik esan zigun jartzen geniona gustura jango zuela\u00bb. Dena den, nabarmendu du gero eta zailagoa dela aktoreak tabernara ekartzea. \u00abSean Pean, adibidez, duela urte batzuk etorri zen. Orain, oso zaila izango litzateke hori lortzea. Aktore gehienak oso ordu gutxi etortzen dira, eta agenda oso estuarekin. Gainera, denek dute segurtasuna. Oso gutxi irteten dira protokolotik, beste mota batekoak dira, batez ere Ameriketako Estatu Batuetakoak\u00bb.<\/p>\n<p>Zinemaldiak izandako aldaketarik handiena Kursaalera zabaldu izana dela iruditzen zaio: \u00abOso ona da Zinemaldia beste auzo eta gune batzuetara zabaltzea. Baina xarma pixka bat ere galdu du horregatik. Aktoreek, kasu askotan, autoz egiten dute Kursaalera arteko bidea, baina lehen beti oinez. Horregatik, gutxiago pasatzen dira tabernatik\u00bb.<\/p>\n<p>Dena den, oso eskertuta daude Zinemaldiarekin. \u00abUrte osoan bisitari asko etortzen dira Zinemaldiko argazkiak dauden taberna garen galdetuz, eta konturatzen zara leku batean baino gehiagotan gomendatu dutela taberna. Eskertzekoa da hori. Zinemaldiak asko ematen digu\u00bb. Egun hauetan ere bisitari ugari daude. \u00abZerbait hartzera etortzen dira, aktoreren bat ikusteko itxaropenez. Badira Zinemaldian lan egiten ari direnak ere\u00bb. Lan handiko egunak dira haientzat ere. \u00abZerbitzuak oso luzeak eta azkarrak dira, jende gehiena presaka etortzen baita. Aurrez erabakitako menu bat dugu. Azkar egiten da, eta hemengo platerak ditu: adibidez, txipiroiak. Asko gozatzen dugu, baina nekagarria ere bada\u00bb.<\/p>\n<p>Dena den, ahaleginak merezi duela dio. \u00abPena da ni ezin naizela joan filmak ikustera, aita bezala oso zinemazalea bainaiz. Baina bederatzi egun hauetan hamar ordu egiten ditut lan, eta, beraz, ezinezkoa da. <em>Truman<\/em> filmaz oso ondo hitz egin didate, eta espero dut gero ikustea\u00bb.<\/p>\n<h1>2. JUAN CARLOS RENTERO<\/h1>\n<p><em>Kazetaria<\/em><\/p>\n<h1>\u00abAurtengo filmen kalitatea aurreko urteetakoa baino hobea da\u00bb<\/h1>\n<p>Juan Carlos Rentero kazetariak 31 urte daramatza Donostiako Zinemaldira etortzen. 1984. urtean izan zen estreinakoz, eta 1988tik ez du huts egin. Hasiera batean <em>El Imparcial<\/em> egunkariarentzat egiten zuen lan; gero, <em>Dirigido Por<\/em> eta <em>Casablanca<\/em> aldizkarientzat. Orain, berriz, zinemari buruzko liburuen argitaletxe bat du: Ediciones JC Clementin. \u00abJendeak, ikusi ez ezik, zinemaz ere irakurtzen du. Pena da gero eta liburu gutxiago irakurtzen duela eta sektorea ez dagoela oso ondo\u00bb.<\/p>\n<p>Zinemari buruzko urtekari bat dute argitaletxean, eta hor sartzen dituzte Zinemaldiko filmei buruzko kritikak. Urtekaria izanda, lasaiago ibili eta zinemaldiaz gehiago gozatzeko aukera ematen dio. \u00abAskoz gehiago aztertzen ditut filmak. Egunean egunekoa idaztea zoramena zen, oso nekagarria. Orain gehiago gozatzen dut, hemen oharrak bakarrik hartzen baititut. Madrilera itzultzean idazten dut\u00bb.<\/p>\n<p>Hiru bat film ikusten ditu egunero batez beste. \u00abGoizean ez dut pelikularik ikusten. Euria egin arren hondartzara joaten naiz, bainu bat hartu eta osteratxoa egitera. Zoragarria da. Hori ere bada orain dudan abantailetako bat. Hiriaz ere goza dezaket&#8230; Lana eta oporrak uztartzen ditut egun hauetan. Salbuespena bihar [atzo] izango da, Woody Allenen filma ikustera joango naiz, goizez\u00bb.<\/p>\n<p>Zein film ikusi aukeratzeko orduan senari jarraitzen dio. \u00abSinopsiak gutxi irakurtzen ditut. Begiratzekotan, zuzendaria eta titulua begiratzen ditut, eta horren arabera joaten naiz ikustera. Harritzea gustatzen zait\u00bb. Horrek bere alde onak eta txarrak dituela aitortu du. \u00abAdibidez, <em>Truman<\/em> oso film ona da, baina jakin izan banu ez nintzen ikustera joango. Minbizia du protagonistak, eta oso gogorra egin zitzaidan\u00bb.<\/p>\n<p>Aurtengo filmen kalitatea goraipatu du. \u00abLau bat film ikusi ditut sari bat irabazteko moduan. Denen artean <em>Truman<\/em> nabarmenduko nuke. <em>Isla Bonita<\/em>, <em>Sicario<\/em> eta <em>Mi Gran Noche<\/em> ere asko gustatu zaizkit. Uste dut batez besteko maila aurreko urteetakoa baino hobea izaten ari dela\u00bb. Azken urteetan Donostiako Zinemaldia asko hazi dela uste du. \u00abLan handia egiten ari dira Zinemaldia atzerrian ezagunago egiteko, eta bere fruituak ematen ari da. Oso zuzendaritza serioa eta ona dauka\u00bb. Aurten inoiz baino jende gehiago dagoela uste du. \u00abIkaragarria da. Filmak hasi baino ordubete lehenago ilara luzeak daude\u00bb.<\/p>\n<h1>3. NEREA ARREGI<\/h1>\n<h1>ETA MARINA ARRIETA<\/h1>\n<p><em>Zinemaldiko harrera guneko langileak<\/em><\/p>\n<h1>\u00abZinemaldiak duen dimentsioaz jabetzen zara lanean zaudenean\u00bb<\/h1>\n<p>Informaziorako hainbat toki ditu Zinemaldiak, eta horietako batean ari dira lanean Nerea Arregi eta Marina Arrieta. Aitortu dute ez direla oso zinemazaleak, baina ilusio handia egiten die Zinemaldian lan egitea. Arregik bigarren urtea du bertan lanean, eta Arrietak, lehendabizikoa. \u00abNi lehenago egonda nengoen boluntario moduan, baina orain langile gisa ari naiz\u00bb, azaldu du Arrietak. Turismo ikasketak egiten ditu, eta uste du aukera handia dela Zinemaldian lan egiteak. \u00abAtzerriko jende asko dator, eta aukera ematen dizu, adibidez, hizkuntzak praktikatzeko\u00bb. Arregiren kasuan, jendaurrean lan egitea atsegin du. \u00abJendearekin tratua ikaragarri aberasgarria da. Lehen aldiz aritu nintzenean, asko gozatu nuen, eta horregatik erabaki dut errepikatzea\u00bb.<\/p>\n<p>Kreditazioak banatzea, zinemaldiaren programazio liburua saltzea, hiriari buruzko mapak ematea&#8230; Denetik egiten dute. \u00abKritikari lana egitea ere egokitzen zaigu. Baten bat beti etortzen zaigu gomendioa eskatuz. Guk beti erantzuten diegu ez ditugula filmak ikusi. Harritu egiten dira, baina hala da. Gainera, gu ez gara adituak. Pentsa zer gertatuko litzatekeen baten bati gustuko ez duen film bat gomendatuz gero&#8230;\u00bb, dio irribarrez Arregik. Lanean arituz, filmak ikusten denbora gutxi dute. \u00abGogoa izaten dugu, egunero banatzen baitugu hemen Zinemaldiko aldizkaria, eta beti botatzen diezu begiratu bat sinopsiei. Baina nekatuta bukatzen dugu laneguna\u00bb, azaldu du Arrietak. Oso lan dinamikoa dela argitu dute. \u00abEgia esan, jendea sartu eta atera ari da denbora guztian. Aspertzeko denbora gutxi daukagu. Pozgarria da hiria horrela ikustea, hainbeste bisitarirekin\u00bb.<\/p>\n<p>Lanak aukera eman die jabetzeko zein lan egiten den Zinemaldiaren atzean. \u00abGarai batean ikusle moduan joaten ginen, baina oso bestelakoa da ikuspegia. Lanean konturatzen zara zein dimentsio duen Zinemaldiak. Ikaragarri da, baina ez da ikusten\u00bb .<\/p>\n<h1>4. MILAGROS HUIZI<\/h1>\n<p><em>Zinemazalea<\/em><\/p>\n<h1>\u00abHemengo ikusleek, agian, errazegi egiten diete txalo filmei\u00bb<\/h1>\n<p>Lekunberrikoa (Nafarroa) da, baina Valladoliden (Espainia) bizi da Milagros Huizi. Duela hogei urte hasi zen etortzen Donostiako Zinemaldira, eta ordutik ez du huts egin. \u00abErretiroa hartu aurretik asteburuetan bakarrik etortzen nintzen, baina orain aste osoa pasatzen dut zinema ikusten\u00bb. Programazioa aurkeztu, eta berehala hasi zen filmei buruz sarean arakatzen. \u00abGehienetan, sinopsia begiratu, eta horren arabera aukeratzen dut. Baina gustatzen zait baten bat zertaz doan jakin gabe ikustea\u00bb. Donostian dituen lagunei eskerrak eman nahi izan dizkie. \u00abHaiek dira, nire partez ilara luzea egin, eta sarrerak hartzen dizkidatenak. Haiek gabe ezinezkoa izango zen\u00bb. Egunero batez beste hiruzpalau film ikusten ari da. \u00abEgunen batean sei ikusi ditut. Egokiena, dena den, hiruzpalau dira. Bestela, gehiegi nekatzen zara, eta hori ez da kontua. Gozatzera etortzen naiz. Gainera, hemen ditudan senideekin egoteko ere aprobetxatzen dut\u00bb.<\/p>\n<p>Zinema \u00abdena\u00bb da Huizirentzat. \u00abNerabea nintzenetik oso zalea izan naiz. Astialdirako, egunerokotik ihes egiteko eta imajinaziorako modu bakarra zen orduan\u00bb. Zinemaldiko sailen artean, Perlak eta Horizontes Latinos ditu kuttunen. \u00abLatinoamerikako zinema izugarri gustatzen zait, eta azken urteetan uste dut munduko onenen artean dagoela. Gainera, nire bizitzarekin eta kezkekin zerikusi gehiago du, Ameriketako Estatu Batuetakoak baino\u00bb. Sail Ofizialeko baten bat ere ikusten du, baita zuzendari berrien ataleko baten bat ere. \u00abBeti ekartzen dute ideia berritzaileren bat\u00bb. Autoreko pelikulak dira harentzat onenak. \u00abGauza sakonak planteatzen dituztenak baina ez konplexuak. Batez ere gizarte gaiak lantzen dituzten filmak gustatzen zaizkit. Zinemak aldarrikapenerako eta salaketarako tresna bat izan behar du, errealitatea erakutsi. Ez bakarrik entretenitu\u00bb.<\/p>\n<p>Hain zuzen ere, Donostiako Zinemaldiko filmek duten kalitatea nabarmendu du. \u00abUste dut hautatzaileak nahiko fin aritzen direla\u00bb. Ikusleei egin die kritika txikia. \u00abUste dut errazegi egiten zaiela txalo filmei\u00bb. Dena den, hirian dagoen giroa nabarmendu du. \u00abHiri osoan dago zinema giroa, eta hori oso inportantea da. Zinemaldia Kursaalera zabaltzeak beste dimentsio bat eman dio\u00bb.<\/p>\n<p>Hurrengo zinemaldia Valladolidekoa izango du. \u00abUrriko azken astean egingo da. Baina han gehienez bi film ikusten ditut eguneko. Hango zinema giroa serioagoa da\u00bb.<\/p><\/div>\n<div id=\"iruzkinak\">\n<div id=\"disqus_thread\"><\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ainara Arratibel\/ 2015-09-23 \/ 1.490 hitz Aktoreen eta zuzendarien oihartzunetik harago, asko dira bederatzi egun hauetan Donostiako Zinemaldiaren inguruan dabiltzan pertsonak. Batzuk lan eginez eta besteak gozatuz, Zinemaldiak Gipuzkoako hiriburuari egiten dion ekarpena nabarmendu dute guztiek.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,75,5272],"tags":[1795,5140],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11403"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11403"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11403\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11404,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11403\/revisions\/11404"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11403"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11403"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11403"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}