{"id":11453,"date":"2015-09-30T09:32:47","date_gmt":"2015-09-30T09:32:47","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11453"},"modified":"2015-09-30T09:32:47","modified_gmt":"2015-09-30T09:32:47","slug":"beste-bi-pauso-falta-zaizkio","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/09\/beste-bi-pauso-falta-zaizkio\/","title":{"rendered":"Beste bi pauso falta zaizkio"},"content":{"rendered":"<p><span class=\"data\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2043\/031\/002\/2015-09-30\/beste_bi_pauso_falta_zaizkio.htm\">Igor Susaeta \/ 2015-09-30 \/ 513 hitz<\/a><br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><em>Oscar sarietan ingelesez besteko filmen atalean Espainia ordezkatuko du &#8216;Loreak&#8217;-ek. 90 lanen artean bederatzi hautatuko dituzte abenduan, eta bost finalistak urtarrilaren 14an.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">L<\/span>uzea eta zaila da bidea, baina <em>Loreak<\/em> filmak lehen bi pausoak eman ditu, behintzat. Hasteko, 2016ko Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko hautagai aukeratu zuen Espainiako Zinema Akademiak beste bi pelikularekin batera, joan den irailaren 8an. Eta atzo, Jose Mari Goenaga eta Jon Gara\u00f1ok ondutako ekoizpena sari entzutetsuenetarako ingelesez besteko filmen ataleko ordezkaria izango dela adostu zuen akademiak \u00abaho batez\u00bb, <em>Magical Girl<\/em> (Carlos Vermut) eta <em>Felices 140<\/em> (Gracia Querejeta) lanen, beste bi hautagaien, aurretik aukeratuz. \u00abKristoren poza sentitzen dugu; beste animo goraldi bat da hau. Bagenuen itxaropen txiki bat, baina ez genuen espero. Horrek poza eta sorpresa areagotzen ditu\u00bb. Gara\u00f1oren hitzak dira. Beste bi pauso falta zaizkio <em>Loreak<\/em>-i orain, Oscar sarietarako hautagaia izateko eta, otsailaren 28an, Los Angelesko Dolby antzokiko galan parte hartzeko.<\/p>\n<p>Aurren-aurrenik, abendua erdialdean, Hollywoodeko Akademiaren batzorde batek bederatzi ekoizpen aukeratuko ditu 90 herrialdetako hautagaien artean \u201470ek jakinarazi dute jada nork ordezkatuko dituen\u2014, eta bost film finalisten izenak urtarrilaren 14an iragarriko dituzte. 70 bat horien artean daude, besteak beste, Txileko <em>El Club<\/em> (Pablo Larrain), Argentinako <em>El Clan<\/em> (Pablo Trapero), Hungariako <em>Son of Saul<\/em> (Laszlo Nemes), Taiwango <em>The Assassin<\/em> (Hou Hsiao-Hsien) eta Georgiako <em>Moira<\/em> (Levan Tutberidze); guztiak ere nazioarteko festibal garrantzitsuenetan saritutakoak, eta guztiak ere aurtengo Donostiako Zinemaldian proiektatutakoak.<\/p>\n<p><strong>\u00abIkus dezatela behintzat\u00bb<\/strong><\/p>\n<p>Gisa horretako lehiakideak izanda, Gara\u00f1ok badaki lanean jarraitzea dagokiela. Beraz, AEBetarantz joan beharko dute laster, edo bestela ordezkari bat bidali haien ordez. \u00abHollywoodeko Akademiako kideek ikus dezatela filma, hainbeste lanen artean ez dadila oharkabean pasatu\u00bb. Inbertsio bat egitera behartuta daude, beraz \u2014\u00abez dakigu zenbatekoa izango den\u00bb\u2014, eta Irusoin ekoiztetxearekin, filmaren ekoizlearekin, plan bat prestatuko dute. \u00abIrusoinekoek badaukate bat, baina gu, Moriartikoak, filmaren ekoizleak ere bagarenez, haiekin eseriko gara eztabaidatzeko. Argi daukagu zerbait egin beharra daukagula; ezin gara besoak gurutzatuta geratu\u00bb.<\/p>\n<p>Bederatziko <em>short list<\/em> deitutakoan egotea oso garrantzitsua litzateke merkatuari dagokionez. \u00abLehia oso gogorra izaten dela esan digute\u00bb. Eta zer esanik ez bost finalisten artean egotea. \u00abMundu osoan toki guztietan ikusiko litzateke pelikula. Asko dago jokoan\u00bb.<\/p>\n<p>Gara\u00f1ok pentsatzen du Euskal Herriko aretoetan ez dutela berriro programatuko, baina \u00ablitekeena da\u00bb Espainiako zenbait lekutan berriro ematea. \u00abKontua da pelikula duela ia urtebete estreinatu zela jada, eta ETBn zein Canal +en eman dutela. DVDan eta Blu-ray formatuan ere kaleratu dugu&#8230; Beraz, zaila da berriro jartzea\u00bb. Filmaren zuzendarietako bati inportantea iruditzen zaio, gainera, nazioartean interesa piztuko duela nabarmentzea.<\/p>\n<p>Hiru emakumezkori buruzko drama intimista 2013ko udaberrian filmatu zuten, eta iazko Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen, kritika onak jasoz. Urriaren 31n estreinatu zuten zinema aretoetan, eta 50.000 bat ikuslek ikusi dute orduz geroztik. Donostiako aretoetan bi hilabete pasa egin zituen, eta Madrilen ere \u00ablauzpabost aste\u00bb pasatu zituen. \u00abGero, pelikula onenaren Goya sarirako hautagaia izan zenean, berriro estreinatu zuten Espainiako zenbait tokitan\u00bb.<\/p>\n<p>Nazioarteko 50 zinemaldi baino gehiagotan lehiatu da \u2014 \u00abZinemaldia, Zurich (Suitza), Tokio, Londres, Palm Springs, Seattle eta Miami (AEB)&#8230;\u00bb\u2014, eta horietan hogei sari bereganatu. \u00abOso ondo mugitu da\u00bb. Gainera, Serbian, Kroazian, Israelen eta, besteak beste, Dominikar Errepublikan ere estreinatu dute pelikula. \u00abHerrialde horietako datuak ez dira oso onak; tira, Israelgoak hobexeagoak dira\u00bb.<\/p>\n<p>Azken aldiz 2005ean izan zen Espainiako ordezkari bat ingelesez besteko film onenaren saria irabazteko hautagaia, eta orduan irabazi egin zuen Alejandro Amenabarren <em>Mar adentro<\/em>-k.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2015-09-30 \/ 513 hitz Oscar sarietan ingelesez besteko filmen atalean Espainia ordezkatuko du &#8216;Loreak&#8217;-ek. 90 lanen artean bederatzi hautatuko dituzte abenduan, eta bost finalistak urtarrilaren 14an.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,75,5272],"tags":[5376,5373,112,5375,5374,5372],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11453"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11453"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11453\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11454,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11453\/revisions\/11454"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11453"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11453"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11453"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}