{"id":11463,"date":"2015-10-01T07:47:59","date_gmt":"2015-10-01T07:47:59","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11463"},"modified":"2015-10-01T07:47:59","modified_gmt":"2015-10-01T07:47:59","slug":"izenen-falta-ez-da-aitzakia-izango","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/10\/izenen-falta-ez-da-aitzakia-izango\/","title":{"rendered":"Izenen falta ez da aitzakia izango"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1854\/028\/001\/2015-10-01\/izenen_falta_ez_da_aitzakia_izango.htm\">Juan Luis Zabala \/ <span class=\"data\">2015-10-01<\/span> \/ 775 hitz<\/a><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">J<\/span>on Alonso, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Karmele Jaio, Tere Irastortza, Anjel Lertxundi, Xabier Montoia, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionandia&#8230; Horra hor aurten Durangoko Azokan liburu berria izango duten idazle nagusietako batzuk. Bernardo Atxagak eta Mariasun Landak ere izango dute liburu berririk, haur eta gazte literaturakoak. Lehendik ere bazuen motiborik literaturazaleak abendu hasierako azokara joateko, baina izen horiek indartu egingo dute urteroko hitzordu ezinbestekoa.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Jon Alonso izan da guztien artean goiztiarrena, irail hasierarako kalean eta aurkeztua baitzuen <em>Hiri hondakin solidoak<\/em>, Eneko Ramirez <em>Lanbas<\/em> detektibea \u2014irakurleak aurretik <em>Camembert helburu<\/em> eta <em>Zintzoen saldoan<\/em> nobeletan ezagututakoa\u2014 Euskaltzaindiarekin zerikusia duten afera uher batzuk nola ikertzen dituen erakusten duen nobela bizi eta umoretsua.<\/p>\n<p>Ramon Saizarbitoriaren <em>Lili eta biok<\/em> da, hala ere, nobelen artean ikusmin handiena piztu duena. Hiru urte dira Saizarbitoriak <em>Martutene<\/em> argitaratu zuenetik, kritikaren eta irakurleen oniritzia eta sari garrantzitsuak jasotako nobela, Euskadi saria horien artean, eta irakurle asko izango da dagoeneko Saizarbitoriaren lan berria eskuen artean hartzeko irrikan.<\/p>\n<p>Honakoa da <em>Lili eta biok<\/em>-en argumentua, Erein argitaletxeak jakinarazi duenez: \u00abPsikologo lagun baten bidez Lili ezagutu du Faustino Iturbe idazle adinean sartuak. Hamabost urteko neska azkarra da Lili, eskolan pattal dabilena, aspertu egiten delako. Lilik bere aitonak emandako Luis Cernudaren <em>La realidad y el deseo<\/em> liburuaren alea erakusten dio idazleari, Juan Aramendia falangista nafarraren sinadurarekin. Zortzi urte zituela eman zion falangista hark liburua Liliren aitonari, 36ko gerra betean. Frontean zegoen garai hartan Aramendia falangista, Otzetan, eta Liliren aitona inguru hartan bizi zen zortzi urteko mutil koxkorra zen\u00bb.<\/p>\n<p>Hortik abiatutako traman, 36ko gerrarekin lotura duten kontu asko agertzen dira. Gerra hori eta haren ondorioak oso presente daude Saizarbitoriaren obra osoan, <em>Gorde nazazu lurpean<\/em> nobelan bereziki.<\/p>\n<p><strong>Amaia Ezpeldoi ikerlanean<\/strong><\/p>\n<p>Itxaro Bordak nobela beltza izango du Durangon, <em>Ultimes d\u00e9chets<\/em> (Azken hondakinak), Maiatz argitaletxearen erakusmahaian. Izenburu frantsesduna izanagatik ere, euskaraz idatzia da, eta argitalpenean bi hizkuntzetan emana: euskaraz eskuineko orrialdean, frantsesez ezkerrekoan. \u00abMikronobela bat\u00bb dela aurreratu du egileak. \u00abAmaia Ezpeldoiren inkesta bat da, zaborren aurka eta aldeko batailak oinarri, Hazketa 2010 elkarteko kideei zuzendua\u00bb.<\/p>\n<p>Nobela berrien artean Patxi Zubizarretarena ere izango da plazan, <em>Laranja bat zaborretan<\/em>, desberdintasun sozialen inguruko gogoetarako bidea ematen duen istorio harrigarri bat kontatzen duen obra, Elkar argitaletxeak iragarri duenez. Baina beste egile askoren eleberriak ere izango dira udazkeneko uztan: Alain Agirre, Jon Arretxe, Gotzon Barandiaran, Karlos Gorrindo, Fernando Morillo, Jasone Osoro, I\u00f1aki Petxarroman eta Bea Salaberri.<\/p>\n<p>Narrazio liburuei dagokienez, Harkaitz Canorena da, <em>a priori<\/em> bederen, aipagarrienetako bat. Hamar urte dira orain hurrengo narrazio bilduma argitaratu zuenetik, <em>Neguko zirkua<\/em>, harrera kritiko oso aldekoa izan zuen liburua. Hamar urteko tarte horretan argitaratu duen lanik garrantzitsuena <em>Twist<\/em> eleberria izan da, 2011koa.<\/p>\n<p><em>Beti oporretan<\/em> izango du izenburu Canoren liburuak, Xabier Montoiak duela hogei urte kaleratu zuen diskoak bezala, eta Montoia da, hain zuzen ere, Canorekin batera, aurtengo udazkenean narrazio bilduma bat kaleratuko duten idazle bakanetako bat. Montoiaren <em>Hondamendia<\/em>-k era askotako ezbehar, deskalabru eta hondamendi kontatzen ditu; historiako pasarte ezagun eta ez hain ezagunetan oinarrituak batzuk, gaur egungoak edo etorkizun hurbilekoak besteak.<\/p>\n<p>Horrez gain, aspaldian poema libururik argitaratu gabeko egile ezagunen itzulera ekarriko du udazkenak, ia urtero bezala: Jean-Louis Davant, Juan Kruz Igerabide, Tere Irastortza, Jose Angel Irigarai eta Xabier Soubelet. Aintzane Galardik, berriz, hirugarren poema liburua kaleratuko du, eta Goizalde Landabasok bigarrena. Karmele Jaioren kasuan, lehen poema liburua du <em>Orain hilak ditugu<\/em>, eleberriek eta narrazio liburuek egin baitute orain artean ezagun. Jaioren poema liburua, Alonsoren nobela bezala, irail hasieraz geroztik da dendetan.<\/p>\n<p><strong>Nobela moduan irakurgarri<\/strong><\/p>\n<p>Saiakeratzat jotzeko moduko edo saiakeratik gertu dauden lan literarioen atalean, Anjel Lertxundiren <em>Zu<\/em> da nabarmentzekoa. Nobela izan gabe ere, nobela gisa irakur daitekeen liburua da, Erein argitaletxeak iragarri duenez. \u00abIzenburuko \u2014eta testuko\u2014 <em>zu<\/em> hori narratzailearen emaztea da, eta minbizia du. <em>Zu<\/em>-ri eta berari gaitzaren inguruan bizitzea egokitu zaizkien gorabeherak kontatzen ditu narratzaileak, bizi-ohituren aldatzeak eta egunerokotasuna\u00bb.<\/p>\n<p>Pamielak aurkeztuko duen Joseba Sarrionandiaren liburu berriak egilearen hitzaldi bat du oinarri: Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko Euskal kulturgintzaren transmisioa ikastaroan emandakoa. Hitzaldiaren edukiarekin batera, han jasotako beste hainbat ekarpen ere jasotzen ditu.<\/p>\n<p>Haur eta gazte literaturari dagokionez, aipagarria da Bernardo Atxagak Xola txakurra berreskuratu duela <em>Xola eta lapurra<\/em> liburua idazteko. Mariasun Landak, berriz, <em>Oreina bihurtu zen neska<\/em> kaleratuko du, \u00aborein bihurtutako neskaren ipuinaren gainean sortutako bariazio eta gaurkotze saioa\u00bb, Pamiela argitaletxearen esanetan, \u00abhango ondorioak balada zaharretik gaur eguneraino ekarriz taxutua\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Itzulpenen jario etengabea<\/strong><\/p>\n<p>Literatur itzulpenen jarioa ez da etengo aurtengo udazkenean ere. Munduko Poesia Kaieretako hiru liburu berriez gain \u2014Ingeborg Bachmannena, Eugenio Montalerena eta Jorge de Senarena\u2014, Sergei Doblatov, Clarice Lispector, Sjon eta Paul Austerren liburu berri bana dago dagoeneko, euskaratuta, liburu dendetan, eta baita James Joyceren <em>Ulises<\/em> ere, oso oihartzun handia izan duen itzulpen lana.<\/p>\n<p>Aurki beste egile askoren lan euskaratuak iritsiko dira plazara: Eduardo Blanco-Amor, Bill Douglas, Annie Ernaux, David Foster Wallace, Michel Houellebecq, Patrick Modiano, Laurence Stern, Sureau, Jules Verne, Virginia Woolf&#8230;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2015-10-01 \/ 775 hitz Jon Alonso, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Karmele Jaio, Tere Irastortza, Anjel Lertxundi, Xabier Montoia, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionandia&#8230; Horra hor aurten Durangoko Azokan liburu berria izango duten idazle nagusietako batzuk. Bernardo Atxagak &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/10\/izenen-falta-ez-da-aitzakia-izango\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14,46],"tags":[5389,5390,5391,58],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11463"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11463"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11463\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11464,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11463\/revisions\/11464"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11463"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11463"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11463"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}