{"id":11465,"date":"2015-10-01T07:56:54","date_gmt":"2015-10-01T07:56:54","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11465"},"modified":"2015-10-01T07:56:54","modified_gmt":"2015-10-01T07:56:54","slug":"oraingoan-entxufe-eta-guzti","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/10\/oraingoan-entxufe-eta-guzti\/","title":{"rendered":"Oraingoan entxufe eta guzti"},"content":{"rendered":"<p><span class=\"data\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2033\/038\/001\/2015-10-01\/oraingoan_entxufe_eta_guzti.htm\">Iker Tubia \/ 2015-10-01 \/ 631 hitz<\/a><br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">O<\/span>rain arte erresistentzia ospatu du Euskalerria Irratiak. Orain arte, aldarrikatzeko, zegokion lizentzia eskatzeko antolatu ditu ekitaldiak Iru\u00f1erriko euskarazko irrati bakarrak. Entxuferik gabe izaten zen lema. Baina atzo bestarako moldea aldatu zen. Ez zegoen aldarrikapenik, ez zegoen erresistentziarik, helburua ez zen injustiziak salatzea. Atzokoa benetako besta izan zen, ospatzekoa. Euskalerria irratiak kolaboratzaile eta entzuleak bildu zituen Iru\u00f1eko Zentral kafe antzokian, \u00abguzien garaipena\u00bb ospatzeko. Orain, entxufe eta guzti<\/em>.<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\">Edo gutxienik, bidean da. Izan ere, Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendariak gogorarazi zuen oraindik ez dutela emititzeko baimenik. Oraingoz, notifikazio bat dute, baimena eskuratzeko aukera dutela dioen oharra. Orain bide \u00abluzea\u00bb geratzen da, eta esan zuenez, ez da erraza izanen. Tresneria guzia homologatu beharko dute, besteak beste. Baina, noski, kontent zegoen Bujanda, eta irribarretsu igo zen oholtzara. \u00abZuek pozik zaudetela sentitzeak elikatzen du gure poza\u00bb, esan zien bertaratutakoei.<\/p>\n<p>Lepo bete zen Zentral, eta antzematen zen Iru\u00f1erriko euskaldunek bazutela zer ospatu. Normalean tramite administratibo huts dena oztopoz beteriko bidea izan baita Euskalerria Irratiarentzat. Baita euskal entzuleentzat ere. Baina listo, bota dute pareta. \u00abBehintzat gainetik pasatzeko unean gaude\u00bb, adierazi zuen Bujandak. \u00abBeste aldean legeztapena dago, eta horrek segurtasun juridikoa emango digu, gure eskubideen jabe izatea\u00bb. Are, haien eskaintza eta lanari dagokionez, gehiago emanen zutela agindu zuen oholtza gainetik, eta agian orain arte pentsaezinak ziren ametsak betetzeko aukerak izanen direla.<\/p>\n<p>Baimena dagoeneko betetako ametsa da. Hala ere, irratian oinak lurrean dituzte. \u00abAmeslariak baina oinarri sendoarekin. Eta oinarri sendoa izateko Iru\u00f1eko euskaldunengan bilatu behar dugu elkarlana. Irratia indartsuagoa izango da euskaldungoa zenbat eta indartsuagoa izan\u00bb, borobildu zuen. Hemendik aurrera, lehenbiziko erronka Iru\u00f1erriko etxe guzietara kalitatez ailegatzea izanen da, oraindik egon badelako FMko 91.4 frekuentzia etxean aditzerik ez duenik. Noski, frekuentzia hori ere atzean geratuko da baimenarekin.<\/p>\n<p>Horrekin batera, orain arteko harremanei eusteko beharra aipatu zuen, eta harreman berriak egiteko prestu azaldu zen irratiko zuzendaria. Orain arte alboan izan direnen babesa beharko baitute baimena lortu ondorengo \u00abbide luzean\u00bb ere.<\/p>\n<p><strong>Besta handia<\/strong><\/p>\n<p>Ez zen soilik hitzetarako tarterik egon. Are, kafe antzokian egonda, musika ez zen faltan izan. The Broken Brothers Brass Band taldeak abiatu zuen besta, dantzatokitik, eta ohi duten bezala: New Orleansetik ekarritako doinuekin. Han izan ziren ere Demode Quartet taldeko abeslariak, euskal kantuen bertsio berriak eskaintzeko gogoz. Iru\u00f1ean ezagunak izanagatik ere, ikusleak ahozabalik utzi zituzten. Eta bukatzeko, Esne Beltzako Xabi Solana eta Piniren doinuekin borobildu zuten besta.<\/p>\n<p>Baina atzoko protagonistak Euskalerria Irratiaren inguruan direnak izan ziren. Hala esan zuen Juankruz Lakasta irratiko esatariak, langile guziak oholtzara igo zirenean: \u00abBerez oholtzara hemen zaudeten guztiok igo beharko zenukete, lizentziaren garaipena guztiona da-eta\u00bb. Komunitate \u00abhandi\u00bb, \u00abahaltsu\u00bb eta \u00abeskuzabala\u00bb dutela argi geratu dela azaldu zuen. Datuak ere eman zituen, horren erakusle: \u00ab8.000 entzule dauzkagu, 1.000 bazkide, ehunka iragarle eta gure programazioan musu truk aritzen diren 200 kolaboratzaile\u00bb.<\/p>\n<p>Atzo entzuleak ikusle bihurtu ziren. Ez zen jende gehiagorik sartzen Zentral kafe antzokian. Adin guzietakoak: irratiaren lehenbiziko uhinak etxean jaso zituztenak, eta <em>Xingulu mangulu<\/em> saioarekin hazitakoak. Batzuk aitortu zuten ez zutela etxean irratia aditzerik. Baina han ziren, aurki adituko dutelakoan.<\/p>\n<p>Denak gogotsu, eta bestarako gogoz. Izan ere, urte asko dira merezitako baimena behin eta berriro ukatuz. Bertaratutako askok horixe nabarmendu zuten: \u00abHau ospatu beharra dago\u00bb. Eta ospatu zuten. Batzuk izerdi patxetan bukatu zuten. Dantza egiteko toki askorik ez zuten, baina argien eta ingurukoen beroarekin aski zen.<\/p>\n<p>Herritar multzoaren artean, hainbat politikari ikus zitezkeen. Ezohiko irudia. Nafarroako Gobernuko eta Iru\u00f1eko Udaleko ordezkariak han ziren, irratia zoriondu eta haren lana eskertzeko. Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramailea eta Joseba Asiron hiriburuko alkatea kafe antzokian izan ziren. Han ziren ere EHBildu, Geroa Bai, Aranzadi, Ahal Dugu eta Ezkerrako kideak. Iru\u00f1erriko beste udaletako alkateak ere presente. Hori gutxi ez, eta Eusko Jaurlaritza bertara hurbildu zen, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikako buruaren bitartez.<\/p>\n<p>Euskalgintzako eta kulturako aurpegi ezagunak ikus zitezkeen garagardo edo ardo kopen artean, tarteka politikariekin solasean, bestela inguruko lagunekin hitz eta pitz. Haiek ere plaza baitute Euskalerria Irratia.<\/p><\/div>\n<div id=\"iruzkinak\">\n<div id=\"disqus_thread\"><\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iker Tubia \/ 2015-10-01 \/ 631 hitz Orain arte erresistentzia ospatu du Euskalerria Irratiak. Orain arte, aldarrikatzeko, zegokion lizentzia eskatzeko antolatu ditu ekitaldiak Iru\u00f1erriko euskarazko irrati bakarrak. Entxuferik gabe izaten zen lema. Baina atzo bestarako moldea aldatu zen. Ez zegoen &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/10\/oraingoan-entxufe-eta-guzti\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,210,75],"tags":[5392,1555,2511,5393,5394],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11465"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11465"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11465\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11466,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11465\/revisions\/11466"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11465"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11465"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11465"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}