{"id":11471,"date":"2015-10-02T07:03:01","date_gmt":"2015-10-02T07:03:01","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11471"},"modified":"2015-10-02T07:03:01","modified_gmt":"2015-10-02T07:03:01","slug":"doktore-tesien-gorakada-ehun","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/10\/doktore-tesien-gorakada-ehun\/","title":{"rendered":"Doktore tesien gorakada EHUn"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1757\/009\/001\/2015-10-02\/doktore_tesien_gorakada_ehun.htm\">Ainhoa Sarasola \/ <span class=\"data\">2015-10-02<\/span> \/ 378 hitz<\/a><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">B<\/span>ere ikerketa jarduera ebaluatu du EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, eta, orain lau urte bere buruari jarritako helburuak bete ez ezik, gainditu ere egin ditu arlo gehienetan. 2011-2014ko Ikerketa Planaren emaitzak aurkeztu zituen atzo EHUko Gobernu Kontseiluan, eta ikerkuntza jarduera \u00abfinkatu\u00bb egin dela ondorioztatu du. Lau urteotan gora egin du defendatutako doktore tesien kopuruak, aurreikuspenak gaindituta gainera, eta igo egin dira Europatik jasotako finantzaketa, nazioarteko aldizkarietan argitaratutako lanen kalitatea eta enpresen sorrera ere. Euskaraz landutako tesi kopuruak ere gora egin du lau urtean: 25etik 43ra igo dira.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\">2011n 319 doktore tesi defendatu ziren EHUn, eta iazko urterako 400 azterlan jasotzeko xedea zehaztu zuen unibertsitateak. Helburua aise bete da, baita %20 gainditzea lortu ere, 479 lan aurkeztu baitziren iaz. Halaber, nazioarteko tesien kopuruak ere \u2014atzerriko unibertsitate edo erakunde batekin elkarlanean gauzatutako lanen kopuruak\u2014 gora egin du lau urteotan: 80 izan ziren 2011n, eta 175 iaz. Euskaraz sortutako ikerlanak gehitu behar zaizkio, halaber, gorakada orokorrari. \u00abBalorazioa oso positiboa da\u00bb, Fernando Plazaola EHUko Ikerkuntza arloko errektoreordearen hitzetan. \u00abJarritako kopuruak ez dira nahikoak izan; ekoizpen zientifikoa handia eta kalitatezkoa izan da\u00bb.<\/p>\n<p>Aldizkari zientifikoetan argitaratutako lanen emaitzak ere nabarmendu ditu Plazaolak. Iaz 2.000 artikulu argitaratzeko xedea zuen unibertsitateak, eta 2.615 izan ziren azkenean. Kopuruan ez ezik, lanen kalitatean ere aurrerapausoa izan da. Izan ere, jakintza arlo bakoitzaren kalitate handieneko aldizkarietan \u2014lehen kuartila edo Q1 deritzonetan\u2014 argitaratu dituzte artikulu horietatik 1.400. \u00abGure ikerketa taldeen lehiakortasuna agerian geratu da\u00bb, Plazaolaren esanetan. \u00abJakintza arlo guztietan egin dute gora bai tesiek bai artikuluek. Unibertsitatean egiten den ikerketa gero eta inpaktu handiagoa izaten ari da, eta, gainera, agerian dago ikerketaren kalitatea hobetu egin dela urteotan arlo guztietan\u00bb.<\/p>\n<p>Ikerketa proiektuetarako, urteotan 35 milioi euro lortu ditu EHUk Europako Batasunaren VII. Esparru Programatik. \u00abEuropan oso indartsu sartu gara. Aurreko programaren aldean, sei aldiz finantzatze handiagoa lortu dugu. Asko areagotu da gure nazioartekotasuna\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Enpresa berriak sortzea<\/strong><\/p>\n<p>Enpresa eta administrazioekin sinatutako kontratuek, ordea, behera egin dute lau urteotan, nahiz eta iaz gorakada txiki bat sumatu zuten. \u00abKrisi egoeran jardun gara, eta hainbat iturritatik finantzatzea gutxitu egin da, baina, hala ere, etekinak nahiko onak dira\u00bb, Plazaolaren ustez. 35 milioi euro fakturatu ditu EHUk 2011tik.<\/p>\n<p>Enpresa berrien sorkuntzan, berriz, hobera egin dute datuek, eta iazko aurreikuspenak bikoiztu egin dituzte: 49 enpresa sortu dira, eta bi herenetan ikasleen parte hartze zuzena izan da.<\/p><\/div>\n<div id=\"iruzkinak\">\n<div id=\"disqus_thread\"><\/div>\n<\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ainhoa Sarasola \/ 2015-10-02 \/ 378 hitz Bere ikerketa jarduera ebaluatu du EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, eta, orain lau urte bere buruari jarritako helburuak bete ez ezik, gainditu ere egin ditu arlo gehienetan. 2011-2014ko Ikerketa Planaren emaitzak aurkeztu zituen atzo &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/10\/doktore-tesien-gorakada-ehun\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,65,34],"tags":[2876,5402,1752,5403],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11471"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11471"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11471\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11472,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11471\/revisions\/11472"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11471"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11471"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11471"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}