{"id":11489,"date":"2015-10-05T07:29:04","date_gmt":"2015-10-05T07:29:04","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11489"},"modified":"2015-10-05T07:56:31","modified_gmt":"2015-10-05T07:56:31","slug":"euskarazko-advanced-egiaztagiria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/10\/euskarazko-advanced-egiaztagiria\/","title":{"rendered":"Euskarazko Advanced egiaztagiria"},"content":{"rendered":"<p><span class=\"data\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1883\/006\/001\/2015-10-04\/euskarazko_advanced_egiaztagiria.htm\">Garikoitz Goikoetxea \/ 2015-10-04 \/ 719 hitz<\/a><br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">I<\/span>datzi gabeko arau baten gisan zabaldu da. \u00abMitifikatu egin da, bai: &#8216;EGA daukanez, oso ondo daki euskaraz&#8217;. Baina euskal hiztuna izan zaitezke EGA eduki gabe ere\u00bb. EGA tituluarekin lotutako mitoak hautsi egin behar direla ohartarazi du Joseba Erkiziak, HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko zuzendariak. EGAk, C1 mailako titulua denez, euskararen \u00abezagutza aurreratua\u00bb edukitzea esan nahi du, Erkiziak nabarmendu duenez. \u00abHerritar arrunt estandar batek, edozein hizkuntzatan, ez du behar hori\u00bb. Euskaraz ere ez. \u00abEuskaldun izateko ez da EGA eduki behar. Bistan da\u00bb.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\">\n<p>Tituluaren jatorria aztertzeko, 1972. urtera jo behar da. D titulua sortu zuen Euskaltzaindiak. Besteak beste, irakasleen euskara maila frogatzeko agiria zen. Hamar urte geroago, Eusko Jaurlaritza martxan zela, EGA Euskararen Gaitasun Agiria sortu zuten, Pedro Miguel Etxenike Hezkuntza sailburu zen garaian. D tituluaren ildoari jarraitu zion EGAk. Maila handiko titulua zen, egoera soziolinguistikoak hala eskatuta, Erkiziak dioenez. \u00abEuskarak inguruko hizkuntzekin duen distantzia linguistikoagatik eskatu zen maila sendo hori edukitzea\u00bb.<\/p>\n<p>Nafarroan 1985ean jarri zuten abian EGA. Titulu berria da Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Euskaltzaindiak 2009an utzi zion D titulua eskaintzeari. EEP Euskararen Erakunde Publikoak hartu zion lekukoa, Paue eta Aturri aldeko Herrien Unibertsitatearekin eta Bordeleko Unibertsitatearekin (Frantzia) elkarlanean.<\/p>\n<p>Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitu zituzten tituluak 2010ean, eta C1 mailan jarri zuten EGA. Sei mailatik, bosgarrenean. Ingelesaren Advanced titulua du parean, adibidez. Maila jasoa da: \u00abjariotasunez eta bat-batean\u00bb mintzatzeko gauza izatea esan nahi du, \u00abmalgutasunez eta eraginkortasunez\u00bb erabiltzea hizkuntza, eta gai konplexuei buruzko testuak sortzeko gai izatea.<\/p>\n<p><strong>Ohiko bizimodurako ez<\/strong><\/p>\n<p>Hizkuntza giltzarri duten jardunetan-eta aritzeko da EGA berez, Erkiziaren ustez. \u00abOhiko bizimoduan herritarrek ez dute erreportajerik idazten, edo txosten teknikorik egiten, edo eskolarik ematen\u00bb. Alegia, herritarrek ez dutela behar izaten C1 mailak aitortzen duen adinako hizkuntza gaitasunik. \u00abGaztelaniaz edo frantsesez egiten duten hiztun arruntek ez dute izaten maila hori, baina beren bizitzarako erabat nahikoa zaie duten hizkuntza gaitasuna\u00bb.<\/p>\n<p>Baina, hala ere, euskararen kasuan, milaka herritarrek jotzen dute C1 mailako tituluaren bila. \u00abUrte luzeetan euskararen gaitasuna era ofizialean neurtzeko modu bakarra EGA eskuratzea izan da, eta horrek desitxuratu eta gaindimentsionatu egin du agiri horren balioa\u00bb. Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzaile nagusiak uste du, hala ere, sukarra ari dela apaltzen pixkanaka. \u00abIndarra galtzen ari da mitoa, bestelako titulu batzuk mahai gainean jarri direlako\u00bb. Matrikulazio datuek hori diote. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 15.700 lagun aurkeztu ziren EGA azterketara 2010ean; iaz, 11.300. %28ko beherakada da.<\/p>\n<p>Erkiziak azaldu du hizkuntza gaitasunari buruzko tituluak bateratuta daudela Europako markoaren arabera, eta gaur egun ez dela EGA aukera bakarra. HABEk berak, adibidez, hizkuntza gaitasunei buruzko probak egiten ditu. Hirugarren maila da EGAren parekoa, eta urtero 5.000 lagun inguru joaten dira. EGAkoaren gisakoa da gaindituen tasa: %25.<\/p>\n<p>Parekotasunak ezarriak daude zerrenda horretan. EGAren mailan, adibidez, hauek: HABEko hirugarren maila, administrazioko hirugarren hizkuntza eskakizuna, hezkuntzako eta Ertzaintzako bigarren eskakizuna, hizkuntza eskolako bosgarren maila&#8230; Erkiziak uste du eskala ezagun egitea falta dela. EGA soilik ez ezagutzea.<\/p>\n<p><strong>Deialdi publiko gehiago?<\/strong><\/p>\n<p>Pausoak ematen ari dira azken hilabeteetan. Orain arte, B1 maila izan da baxuena euskararen kasuan \u2014administrazioko lehen hizkuntza eskakizunaren parekoa\u2014. Europako markoko bi maila apalenak falta ziren, hortaz: A1 eta A2. Horiek ere sortu dituzte. Curriculuma abian dago, eta ziurtagiriak emango dizkiete proba gainditzen dutenei \u2014Eusko Jaurlaritzak diru laguntza ere emango die ikasleei azterketa igarotzean\u2014.<\/p>\n<p>EGAren aldean, badute muga bat beste tituluek: matrikula librerik ez. EGAren aurreko titulua lortzeko \u2014B2\u2014 bi aukera daudela azaldu du Erkiziak: hizkuntza eskolan edo euskaltegian matrikula egitea, edo administrazioko probaren bat gainditzea \u2014lanpostuetarako probak, esate baterako\u2014.<\/p>\n<p>Hori aldatzea aztertzen ari direla aurreratu du HABEko zuzendariak: EGArenaren gisako deialdiak egitea hizkuntza gaitasuna egiaztatzeko. \u00abEboluzionatzen jarraitu behar dugu, eta ona izango litzateke herritarrek edozein hizkuntz gaitasun egiaztatzeko aukera librea izatea\u00bb. Bereziki B1 mailatik gorako tituluetan egingo dituzte deialdi publikoak, \u00abhoriek direlako lan esparruan-eta ofizialki baloratzen eta eskatzen direnak\u00bb. Eperik ez du zehaztu nahi izan Erkiziak, \u00abpausoka-pausoka\u00bb jardun behar delakoan.<\/p>\n<p>Tituluek garrantzia dutela uste du Mugikak, baina neurrian jarri behar direla: \u00abEz gehiago, ez gutxiago\u00bb. Xedea zein den, hor jarri du begia: \u00abHerri honek hiztunak behar ditu, euskara maila onargarrian jakin eta erabiltzen duten herritarrak\u00bb. Tituluekiko gehiegizko miraz ohartarazi du: \u00abGakoa ez da agiri bat izatea, baizik euskaraz bizitzea ahalbidetuko duen gaitasuna edukitzea\u00bb. Haren ustez, ikastea eta erabiltzea da gakoa, eta tituluak horri lotuta joan beharko du. Horregatik, \u00abzalantzak\u00bb ditu deialdi libreekin, titulua lortze hutsa izan litekeelako. \u00abHara: ni C2 egiten ari naiz, lanerako lagungarri izateko. Titulua lortzen badut, oso ondo. Baina ikasketa prozesua zait baliagarri\u00bb.<\/p>\n<\/div>\n<div id=\"iruzkinak\"><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Garikoitz Goikoetxea \/ 2015-10-04 \/ 719 hitz Idatzi gabeko arau baten gisan zabaldu da. \u00abMitifikatu egin da, bai: &#8216;EGA daukanez, oso ondo daki euskaraz&#8217;. Baina euskal hiztuna izan zaitezke EGA eduki gabe ere\u00bb. EGA tituluarekin lotutako mitoak hautsi egin behar &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/10\/euskarazko-advanced-egiaztagiria\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,65,34,38],"tags":[5428,5423,5431,5429,5430,5111],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11489"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11489"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11489\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11495,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11489\/revisions\/11495"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11489"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11489"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11489"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}