{"id":11553,"date":"2015-10-15T07:14:24","date_gmt":"2015-10-15T07:14:24","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11553"},"modified":"2015-10-15T07:14:24","modified_gmt":"2015-10-15T07:14:24","slug":"gogortasuna-atzean-utzitako-itzulera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/10\/gogortasuna-atzean-utzitako-itzulera\/","title":{"rendered":"Gogortasuna atzean utzitako itzulera"},"content":{"rendered":"<p><span class=\"data\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1783\/033\/001\/2015-10-15\/gogortasuna_atzean_utzitako_itzulera.htm\">Mikel Lizarralde \/ 2015-10-15 \/ 291 hitz<\/a><br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">I<\/span>zenburuak horretarako parada ematen duenez, <strong>Inoiz egin dugun diskorik onena ote<\/strong> da Ze Esatek taldearen lanik biribilena? Galderari izkin eginez erantzun dio Jokin Gilisagasti taldeko bateria jotzaileak: \u00abJoseba Poncek egin du azaleko tximuaren argazkia, eta marrazki horrekin lotzen da izenburua. Gu, behintzat, tximuarekin identifikatzen gara\u00bb. Laugarren lan luzea du Donostia aldeko bederatzikoteak, baina Gilisagastirentzat aurrenekoa da. \u00abJokin iaz hasi zen gurekin, eta horrek zerikusia izango du!\u00bb, egin du \u00f1abardura Jabi Rodilek, abeslarietako batek. Diskoa Bonberenea<\/em> Ekintzak-ek eta Mirentxu Recordsek argitaratu dute, elkarlanean.<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Hamar kantu bildu dituzte diskoan, taldearen gaur egungo kolorea erakusten dutenak. \u00abAurreko diskoa irmoagoa, gogorragoa zen, eta estilo horretatik urrundu gara lan berrian\u00bb, azaldu du Gilisagastik. Hain zuzen ere, AEBetako ska-reggae eta punk-rock moldeak berreskuratu dituzte, eta haize tresnen presentzia indartu dute. Karlos Osinaga <em>Txap<\/em>-en laguntza izan dute \u00abestilo nahasketa\u00bb hori ontzeko, eta emaitza \u00abalaiagoa eta koloretsuagoa\u00bb dela uste dute. Ia bi hilabete eman zituzten Tolosako Bonberenean grabatzen, \u00absoinu baten bila\u00bb, abeslariak esan duenez: \u00abMaketa bat grabatua genuen lokalean, eta estudiora lan hori eginda joan ginen\u00bb. Izan ere, Osinagak diskoa grabatu eta nahastu badu ere, produktuaren ekoizpena taldekideek berek egin dute: \u00abLasai eta gustura gelditu gara emaitzarekin\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Kritika eta parranda<\/strong><\/p>\n<p>\u00abLehertu da; puztuegia ote? Biceps, triceps, ganbaran ezer ere ez, Jon ez zen inoiz asetzen, Jon-Ki-Rolaria zen\u00bb. <em>Jonky Rolari<\/em> kantuaren hitzetan, telebistak bultzatuta beste ezeren gainetik gorputza gurtzen dutenei buruz hitz egiten dute. <em>Working Class<\/em>-ek, berriz, klase kontzientziari erreparatzen dio. \u00abHitzek kritika sozial eta politikoa egiten dute, baina badira parrandari lotutakoak ere\u00bb, azaldu du bateria jotzaileak. Joseba Sarrionandiaren testu batekin ondu dute, bestetik, <em>Pianistaren heriotza<\/em>.<\/p>\n<p>Taldea osatzen duten bederatzi lagunei Garazi Esnaola pianista gehitu zaie kantu askotan \u2014 \u00abska-reggae estilo horretara oso ondo egokitzen da hammonda\u00bb-, eta Talco Italiako taldeko lagunek parte hartu dute <em>Ezin zaitut jasan<\/em> abestian.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Lizarralde \/ 2015-10-15 \/ 291 hitz Izenburuak horretarako parada ematen duenez, Inoiz egin dugun diskorik onena ote da Ze Esatek taldearen lanik biribilena? Galderari izkin eginez erantzun dio Jokin Gilisagasti taldeko bateria jotzaileak: \u00abJoseba Poncek egin du azaleko tximuaren &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/10\/gogortasuna-atzean-utzitako-itzulera\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[595,5501,5514,7,5505,5493,75,5168],"tags":[5533,5530,743,5532,5531,5529],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11553"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11553"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11553\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11554,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11553\/revisions\/11554"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11553"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11553"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11553"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}