{"id":11556,"date":"2015-10-16T06:55:22","date_gmt":"2015-10-16T06:55:22","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11556"},"modified":"2016-06-29T07:36:20","modified_gmt":"2016-06-29T07:36:20","slug":"euskararen-diru-ekarpena-eaen-56-000-lanpostu-eta-bpgaren-42","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/10\/euskararen-diru-ekarpena-eaen-56-000-lanpostu-eta-bpgaren-42\/","title":{"rendered":"Euskararen diru ekarpena EAEn: 56.000 lanpostu eta BPGaren %4,2"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1857\/011\/001\/2015-10-16\/euskararen_diru_ekarpena_eaen_56000_lanpostu_eta_bpgaren_42.htm\">G.Goikoetxea \/ <span class=\"data\">2015-10-16<\/span> \/ 383 hitz<\/a><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">J<\/span>omugan maiz jartzen dute gaia. \u00abAdierazpenak entzuten ditugu tarteka: dirua xahutzea dela, luxua, egoera ekonomiko honetan nola jartzen den horrenbeste diru hizkuntza politikan&#8230;\u00bb. Euskara sustatzeko politiken kontrako jarrera horiek aurreiritzietan oinarrituak direla ohartarazi du Patxi Baztarrikak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Ikerketa bat egin dute, aurreiritzi horiek \u00abgainditzeko\u00bb. Euskarak ekonomiari ekarpen \u00abadierazgarria\u00bb egiten diola azalarazi dute. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPG barne produktu gordinaren %4,2 dagokio euskarari, eta lanpostuen %6,3 ere bai. 56.000 behargin euskararen jiran.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\">\n<p>Hizkuntzen eta ekonomiaren arteko harremanaz mintegi bat egin zuten atzo Donostian, Jaurlaritzak antolatuta. Hainbat eragile izan ziren parte hartzaile; tartean NPLD Europako Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarreko zuzendari exekutiboa, Meirion Prys Jones. Jaurlaritzaren txostena aitzindaria dela azaldu du, baina ohartarazi du Europa ez dela ari norabide berean. Inbertsioak aipatu ditu, adibidez: \u00abMonolinguismorako joera ageri da\u00bb.<\/p>\n<p>Bide beretik jo du Baztarrikak ere, esanez hizkuntzen artean bereizketa egiten dela: batzuk hizkuntza \u00aberaginkortzat\u00bb hartzen direla, edonorako hizkuntzatzat; beste batzuk, berriz, kultur ondare soil gisa, etxerako balira bezala. Bigarren taldean jartzen dute euskara, sailburuordeak ohartarazi duenez. Horri aurre egitera dator ikerketa, euskararen balioa agerian jartzera. \u00abBesteek ere badute balio ekonomikoa, estatu hizkuntza ez izanda ere\u00bb. Ohar batekin, hala ere: \u00abLeiho ekonomikotik begiratu beharrik ez dago hizkuntzen balioa justifikatzeko\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Hezkuntzaren garrantzia<\/strong><\/p>\n<p>Siadeco enpresak egin du ikerketa, eta ondorioztatu du pisu adierazgarria duela euskarak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomian. Lau sektoretatik aztertu dute egoera: hizkuntzaren industria \u2014euskaltegiak, itzultzaileak&#8230;\u2014; kultura eta hedabideen industria \u2014liburu eta musikagintza, komunikabideak, euskara elkarteak&#8230;\u2014; hezkuntza \u2014haur hezkuntzatik unibertsitatera\u2014; eta administrazioa \u2014euskara arloko baliabideak eta kulturakoak\u2014. Horietan guztietan, euskarazko jarduna soilik hartu dute kontuan \u2014eskolan, esate baterako, euskaraz jarduten diren orduak soilik\u2014.<\/p>\n<p>Hezkuntza da, hain zuzen ere, pisurik handiena daukana euskararen ekarpen ekonomikoan, eta \u00abalde handiarekin\u00bb. Enpleguari erreparatuta, esaterako, 34.000 postu dira hezkuntzan: euskarari lotutako zuzeneko lanpostuen %80. Zuzeneko postuak 42.700 baino gehiago dira. Horiei gehitu behar zaizkie zeharka eta induzituta sortuak: beste 13.000 postu.<\/p>\n<p>Pisu ekonomikoari dagokionez, BPGari 2.800 milioi euroren ekarpena egiten diote euskararekin lotutako arloek. Interesgarria da zerga arloari ere erreparatzea: BEZ balio erantsiaren zergarekin 157 milioi euro lortzen ditu ogasunak sektore horietatik, emandako diru laguntzak baino gehiago \u201449 milioi gutxiago laguntzetan\u2014.<\/p>\n<p>BPGaren %4,2 dira euskararekin lotutako arloenak. Alderaketarako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parke teknologikoek BPGaren %5 sortzen dute. Euskarak baino 0,8 puntu gehiago dira.<\/p>\n<\/div>\n<div id=\"iruzkinak\"><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>G.Goikoetxea \/ 2015-10-16 \/ 383 hitz Jomugan maiz jartzen dute gaia. \u00abAdierazpenak entzuten ditugu tarteka: dirua xahutzea dela, luxua, egoera ekonomiko honetan nola jartzen den horrenbeste diru hizkuntza politikan&#8230;\u00bb. Euskara sustatzeko politiken kontrako jarrera horiek aurreiritzietan oinarrituak direla ohartarazi du &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/10\/euskararen-diru-ekarpena-eaen-56-000-lanpostu-eta-bpgaren-42\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,5505,5495,5493,5492,65],"tags":[5534,1188,5535,3617],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11556"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11556"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11556\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11558,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11556\/revisions\/11558"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11556"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11556"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11556"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}