{"id":11571,"date":"2015-10-19T07:24:59","date_gmt":"2015-10-19T07:24:59","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11571"},"modified":"2015-10-19T07:24:59","modified_gmt":"2015-10-19T07:24:59","slug":"bihotz-kolpe-elektrikoz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/10\/bihotz-kolpe-elektrikoz\/","title":{"rendered":"Bihotz kolpe elektrikoz"},"content":{"rendered":"<p><span class=\"data\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1959\/046\/001\/2015-10-17\/bihotz_kolpe_elektrikoz.htm\">Edu Lartzanguren \/ 2015-10-17 \/ 1.100 hitz<\/a><br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">I<\/span>kurrinez apainduriko bizikleta bat ikusi da nazioarteko prentsan azken egunotan. Miarritzen (Lapurdi) \u00abmunduko lehen hidrogeno bizikleta elektrikoa\u00bb aurkeztu dutela esan zuten ingelesezko izenburuek. Errealitatea apur bat apalagoa da: badira beste hidrogeno bizikleta batzuk munduan, baina prototipoak dira. Miarritzeko Pragma enpresak Alpha izendatu duen bizikletaren berezitasun nagusia, berriz, \u00abindustrialki ekoizteko\u00bb diseinatu dutela da, Christophe Bruniau merkataritza garapenaren arduradunak esan duenez. Hidrogeno edo litiozko bateriak erabili, bizikleta elektrikoaren bolada da. Herbehereetan, dagoeneko, saldutako bizikleten laurdenak elektrikoak dira.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\"><em>Alpha<\/em>-k hidrogeno gasarekin funtzionatzen du. Ez du gasa erretzen, baizik eta hura aireko oxigenoarekin nahastu eta elektrizitatea sortzen du, motorra elikatzeko. Bizikleta hidrogenoz kargatzeko, bost minutu baino gutxiago behar dira. Eta kargatze bakar batekin ehun kilometro egin ditzake. Airera lurruna eta beroa botatzen ditu, besterik ez.<\/p>\n<p>Miarritzeko aireportuaren ondoan dago lantegia. Hamar bat langile ditu. Hidrogenozko pilak garatzen hasi zen enpresa duela hamaika urte. Bizikleta egitasmoa joan zen urteko abendutik hasi ziren zinez gauzatzen, Euskal Kosta Aturri hiri elkargoaren berrikuntza lehiaketa irabazi ondoren (25.000 euro). Ez dira oraindik Alpha saltegietara eramatekotan. Oraingoz, profesionalei edo erakunde publikoei saltzea dute xede nagusia.<\/p>\n<p>Urtea amaitu baino lehen, Mugerreko (Lapurdi) Postarekin partaidetza bat lotzekoa dute. Hamar bat bizikleta erostekoa zaie. Bigarren urratsa da Pragma etxekoentzat: \u00abOraintxe, proba fase batean gaude. Gure ekoizpena antolatu nahi dugu\u00bb, azaldu du Bruniauk. Bizikletarekin batera, kargaguneak ere behar dituzte esperimentatu. Postak, hain zuzen, kargagunea ere erostekoa dio.<\/p>\n<p>Bizikleta Miarritzen pentsatua eta garatua da, baina ez dute han fabrikatzen. Lehengai nagusia aluminioa dute. Elementuak, batez ere Txinako fabriketan dituzte ekoitzarazten: \u00abKopuru handietan fabrikatzen hasteko, nehork ez du fabrikarazten Txinatik kanpo\u00bb. Epe laburrera Frantziako merkaturako 200 bizikleta fabrikatzea aurreikusten dute. Zehaztu dutenez, Hego Euskal Herrian ez daukate harremanik.<\/p>\n<p>Mementoko, ez dute publiko zabala berehalako helburu. Horretara iristeko hiru urte beharko dituztela aurreikusten dute. Eta, salgai jartzekotan, bizikleta bakoitza 4.000 euroan saltzea pentsatzen dute. Orain arteko bizikleta elektrikoei begira, goi mailako bizikleta elektrikoen kategoriakoen prezioa litzateke hori.<\/p>\n<p><strong>Taupada markagailua<\/strong><\/p>\n<p>Ez du hidrogenoa erabiltzen, baizik eta litiozko bateria arrunta, baina bere bizikleta elektrikoarekin oso pozik dago Pake Garcia. 63 urte ditu, eta hamalau bat hilabete daramatza ibilgailua erabiltzen. Aspaldi dabil bizikletaz, baina, taupada markagailua jarri ziotenetik, utzia zuen: \u00abEzin izaten nion-eta erritmoari jarraitu\u00bb. Ebakuntzaren aurretik, txango asko eginak zituen Europan. Duela bost urte, Euskal Herriari bira eman zion, egunero 100 kilometro eginda. Belgikan astebeteko martxa egitekoa zuen, baina, ebakuntzaren ondoren, ezingo zuela egin esan zioten sendagileek. \u00abOrduan, elektrikoa erosi nuen, eta oso ondo\u00bb.<\/p>\n<p>Hiriko bizikleta da Garciarena, \u00abHerbehereetako horietakoa\u00bb. Pasieran ibiltzeko erabili duela dio, baina Garciaren txangoak 50 bat kilometrokoak ere izan daitezke. \u00abLasai egin daitezke elektrikoarekin, egun-pasa joanez gero\u00bb.<\/p>\n<p>Aldapetan laguntzen dio motorrak Garciari. \u00abBazterreko jendeak harrituta esaten du: begira nola doan!\u00bb. Zelaian, ordea, bizikleta arruntak baino pedalkada indartsuagoak behar ditu elektrikoak, astunagoa delako. \u00abBaina igotzen hasten denean, asko laguntzen dizu\u00bb.<\/p>\n<p>Alemanian eta Belgikan 50 urtetik gorako jende ugari ikusi du Garciak halako bizikletekin. \u00abEragozpenen bat daukan pertsona batentzat izugarri mesedegarriak dira bizikleta hauek, baina hemen jendeari lotsa ematen dio\u00bb. Kalerako ere, mendiko bizikletak erosten dituzte hemen gizonezkoek, azaldu duenez, hirikoak \u00abmaritxukeria\u00bb direlakoan. Aurrekoan Oriotik Usurbilera joan zen, ikastolen Kilometroak jaira, eta gogoratzen du jendeak \u00abhori tranpa da\u00bb esaten ziola. \u00abNik ez dut lotsarik, eta argi daukat: hurrengo ibilaldi luzean bizikleta hau eramango dut\u00bb.<\/p>\n<p>Bizikleta elektrikoaren \u00aburterik garrantzitsuena\u00bb izan da aurtengoa Mallabiko (Bizkaia) Orbea enpresarentzat. Aurten merkaturatu du bizikleta elektrikoen lehen bilduma propioa, Jokin Diez eledunak azaldu duenez. Hirikoak zein mendikoak egiten dituzte. Mallabian diseinatzen dituzte, muntatzen, margotzen eta merkaturatzen, baina Shimano eta Bosch etxeetako osagaiekin hornitzen dituzte.<\/p>\n<p>\u00abBizikleta elektrikoekin erabiltzaile berri bat sortzen ari dela ikusten ari gara\u00bb, azaldu du Diezek. Hau da, duela urte batzuk bizikleta erabiltzen zutenak, baina azken boladan utzia dutenak, adinarengatik edo horren sasoitsu ez daudelako. \u00abMotorrari esker, orain berriz egin dezakete txirrindulari horiek garai batean egiten zutena\u00bb.<\/p>\n<p>Diezek esan duenez, erosleak eskatzen du bizikletok erabiltzeko errazak izatea eta handiegiak edo astunegiak ez izatea. \u00abTeknologia asko hobetu da: autonomia handitu da, eta gailuen mantentzea erraztu\u00bb.<\/p>\n<p>Bizikleta elektrikoak arazo bat du, ordea: pisua. Orbeak egiten dituenak 14-15 kilo ingurukoak izaten dira. Bateria eta motor arinagoen bila dabiltza. \u00abHorrek beharko luke hurrengo urratsa\u00bb.<\/p>\n<p>Hidrogeno bizikleta ez du oso argi ikusten Diezek. Haren arabera, teknologia bera bezain garrantzitsua da zein erantzun ematen zaion bizikleta saldu ondoren etorkizunean izan ditzakeen arazoei. Asmakizun berriek oraindik jorratu gabe dute alor hori, Diazen aburuz.<\/p>\n<p>Mendiko bizikleta elektriko bat erabiltzen du Jesus Kintana <em>Peri<\/em>-k baserritik lanera joateko, Zallan (Bizkaia). Ia egunero 30 bat kilometro egin ditu azken urtean horrekin. Probatu, eta gustatu egin zitzaion bizikleta elektrikoa. \u00abDirua aurreztu eta kirola egiteko aukera ematen dit\u00bb, esan du. Oso sasoitsu ez dagoen jendearentzat oso egokia dela uste du. \u00abBatzuek uste dute alferrentzako bizikleta dela. Ez dute ulertzen honekin bestearekin adina kirol egin dezakezula, nahi izanez gero, baina azkarrago joanda\u00bb. Hiru laguntza maila ematen ditu motorrak. Kintanak erdikoa edo baxuena erabiltzen du, gutxitan altuena. \u00abOso bultzada ona ematen dizu motorrak, baina pedalei ere eragin behar diezu, noski\u00bb. Bateria bete ondoren, 100 kilometro inguru egiten ditu. Bizpahiru egunetik behin kargatzen du, eta hiru bat ordu behar ditu betetzeko. Kontanak 2.100 euro ordaindu zuen bizikletarengatik, baina Energiaren Euskal Erakundeak 300 eman dizkio laguntza gisa. Dendan bertan eman zizkioten paperak laguntza eskatzeko: \u00abErraza izan zen\u00bb.<\/p>\n<p>Oraindik erabiltzen du motorrik gabeko bizikleta, lagunekin mendira doanean. \u00abElektrikoarekin ezin naute jarraitu\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Autoa uzteko itxaropena<\/strong><\/p>\n<p>Europako legearen arabera, bizikleta elektrikoak ezin du 250 wattetik gorako potentziarik izan. Hortik gora, ziklomotortzat hartu behar da, eta erabiltzaileak ezingo du bidegorrietan ibili, kaskoa jantzi beharko du hirian ere, eta asegurua izan beharko du. \u00abHemengo enpresa batzuk, ordea, bizikleta gisa ari dira saltzen potentzia handikoak\u00bb, ohartarazi du Edorta Bergua Gipuzkoako Foru Aldundiko bizikleta bideen planifikazio teknikariak.<\/p>\n<p>Edonola ere, etorkizun handia ikusten die Berguak bizikleta elektrikoei. \u00abNekea eta gure maldak dira jendeak bizikleta ez erabiltzeko dituen arrazoi nagusiak\u00bb. Populazioa gero eta zaharragoa da, eta horrek ere bultzatuko du salmenta. \u00abEtorkizunean, gero eta gehiago ikusiko ditugu, zorionez\u00bb.<\/p>\n<p>Berguaren arabera, hoberenak motorra pedalen azpian dutenak dira, orekari dagokionez. Motorraren pisua aurreko gurpilaren gainean jartzen duten diseinuetan, berriz, latzagoa da hirietako koskak gainditzea. Halaber, merkatuan dauden merkeenak ez erosteko aholkatu du, eta, erostekotan, saldu osteko zerbitzu ona emango duten dendetan erosteko.<\/p>\n<p>Miarritzeko hidrogeno bizikletarena \u00absofistikazio handiegia\u00bb iruditzen zaio teknikariari. Bizikletak, ahal den neurrian, \u00absinplea\u00bb izan behar duela uste du. Ezin da esan bizikleta elektriko batek ez duela kutsatzen. Izan ere, kontuan hartu behar da erabiltzen duen elektrizitatea nola sortu den. Edonola ere, auto baten aldean bizikleta elektrikoak kontsumitzen duena \u00abhuskeria da\u00bb, Berguaren aburuz. \u00abHorregatik naiz horien aldekoa\u00bb.<\/p>\n<p>Bizikleta elektrikoaren loraldiak aukera handia ekar dezake hirietan mugitzeko moduak aldatzeko; izan ere, aldapetako izerdia kentzeaz gain, bidaia luzeagoak egiteko aukera ematen du. \u00abBizikleta elektrikoa tresna garrantzitsua izango da gaur auto edo motor gidari direnak txirrindulari bihurtzeko\u00bb.<\/p><\/div>\n<div id=\"iruzkinak\">\n<div id=\"disqus_thread\"><\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Edu Lartzanguren \/ 2015-10-17 \/ 1.100 hitz Ikurrinez apainduriko bizikleta bat ikusi da nazioarteko prentsan azken egunotan. Miarritzen (Lapurdi) \u00abmunduko lehen hidrogeno bizikleta elektrikoa\u00bb aurkeztu dutela esan zuten ingelesezko izenburuek. Errealitatea apur bat apalagoa da: badira beste hidrogeno bizikleta batzuk &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/10\/bihotz-kolpe-elektrikoz\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[398,5514,7,5505,5493,5498,12],"tags":[5560,5337,5561,5559],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11571"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11571"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11571\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11572,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11571\/revisions\/11572"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11571"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11571"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11571"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}