{"id":11616,"date":"2015-10-27T09:23:43","date_gmt":"2015-10-27T09:23:43","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11616"},"modified":"2015-11-02T10:05:15","modified_gmt":"2015-11-02T10:05:15","slug":"azkenean-etb-irunerrian-ltd-bidez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/10\/azkenean-etb-irunerrian-ltd-bidez\/","title":{"rendered":"Azkenean, ETB Iru\u00f1errian LTD bidez"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2142\/044\/002\/2015-10-27\/azkenean_etb_iruerrian_ltd_bidez.htm\">Urtzi Urkizu \/ <span class=\"data\">2015-10-27<\/span> \/ 373 hitz<\/a><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">D<\/span>ena zen oztopo, dena zen zailtasun, dena zen garesti UPNren Nafarroako Gobernuarentzat zein PPren Espainiako Gobernuarentzat. Ezin zela. Aitzakiak makina bat ziren ETBko kateak Nafarroan digitalki ez eskaintzeko. Aldatu da, ordea, Nafarroako Gobernua, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBrekin loturiko akordioari esker, Iru\u00f1errian ETBko lau kateak lurreko telebista digitalaren bidez ikus daitezke dagoeneko. Geroa Baiko eledun Koldo Martinezen arabera, ETBren seinalea digitalki zabaltzeak ez dakarkio kosturik Nafarroako Gobernuari. Horrek \u00abagerian\u00bb uzten du UPNk orain arte \u00abarrazoi ideologikoengatik\u00bb jarri dituela trabak, Martinezen irudikoz.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\">\n<p>Igande gauean egin zuen EITBk iragarpena. Erreniega eta Ezkaba mendietako hedagailuek digitalean emitituko dute, eta Iru\u00f1errian ETBko lau kateak ikusi ahal izango dira, 27. eta 41. kanalen bitartez. Lehen ETB2 analogikoan hartzen zen kanala beltzean da jada; ETB1ek oraindik analogikoan emititzen jarraituko du bolada batez, 25. eta 43. kanaletan.<\/p>\n<p>Nabarmentzeko modukoa da aurrenekoz ETB3 Iru\u00f1errian ikusi ahalko dela \u2014eskualdeko neska-mutikoek ez zuten euskarazko haurrentzako katerik ikusteko modurik\u2014. Halaber, EITBko irrati guztiak digitalean zabalduko dira \u2014lehen baino askoz kalitate hobearekin\u2014.<\/p>\n<p>Nafarroako antenisten elkarteko presidente Asier Lasak Euskalerria Irratian esan duenez, hainbat eraikinetan anplifikadore bereziak instalatu beharko dituzte ETBko lau kateak jaso ahal izateko.<\/p>\n<p><strong>Barkos, \u00aboso pozik\u00bb<\/strong><\/p>\n<p>2009ko abenduan gauzatu zen itzalaldi analogikoa Nafarroan. Ordutik, ez dira gutxi izan ETB LTD bidez zabaltzeko eskaerak eta saialdiak. 2011ko urrian, negoziazioak egiteko bidea errazteko eskatu zion Nafarroako Parlamentuak UPNren gobernuari. Parlamentuak hainbat testu eta mozio onartu ditu urteotan, bide berean. 2012ko urtarrilean, EAko militanteek jarritako diruarekin \u201411.776 euro\u2014, hedagailu bat jarri zuten Erreniegan. Martxoaren 7an, Guardia Zibilak Erreniegako hedagailua deskonektatu eta zigilatu egin zuen; 2013ko urtarrilean 45.000 euroko isuna jarri zion Espainiako Industria, Energia eta Turismo Ministerioak EAri. 2013ko abenduan, EITBko zuzendaritzak seinalea digitalizatzea erabaki zuen, baina UPNren gobernuarekin presioen ostean, Jaurlaritzak atzera egin zuen. Iaz lantalde bat jarri zuten martxan Nafarroako Gobernuko eta Jaurlaritzako ordezkariekin.<\/p>\n<p>Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakari dela iritsi da behin betiko akordioa, eta atzo, \u00aboso pozik\u00bb azaldu zen ETB Iru\u00f1errian ikus daitekeelako, \u00abgizartearen eskaera\u00bb bete delako. \u00abHilabeteetako lana izan da, eta jarraipena izango du lan horrek\u00bb. Kontuan hartu behar da Nafarroako herritarren %30 inguruk ezin duela oraindik ETB LTD bidez ikusi. \u00abGaurkoa [atzokoa] lehen pauso bat da\u00bb, esan zuen Barkosek. Irailaren 25ean bilera egin zuten Iru\u00f1ean Barkosek eta I\u00f1igo Urkulluk. \u00abArazo hau ez zen ekonomikoa\u00bb, adierazi zuen Jaurlaritzako lehendakariak.<\/p>\n<\/div>\n<div id=\"iruzkinak\"><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtzi Urkizu \/ 2015-10-27 \/ 373 hitz Dena zen oztopo, dena zen zailtasun, dena zen garesti UPNren Nafarroako Gobernuarentzat zein PPren Espainiako Gobernuarentzat. Ezin zela. Aitzakiak makina bat ziren ETBko kateak Nafarroan digitalki ez eskaintzeko. Aldatu da, ordea, Nafarroako Gobernua, &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/10\/azkenean-etb-irunerrian-ltd-bidez\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5501,5514,7,5505,5717,5493,5492,65,210],"tags":[5608,5609],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11616"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11616"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11616\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11765,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11616\/revisions\/11765"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11616"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11616"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11616"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}