{"id":11670,"date":"2015-10-28T12:09:03","date_gmt":"2015-10-28T12:09:03","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11670"},"modified":"2015-11-02T07:48:51","modified_gmt":"2015-11-02T07:48:51","slug":"trollak-identifikatzeko-eta-ezabatzeko-aintzat-hartu-beharrekoak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/10\/trollak-identifikatzeko-eta-ezabatzeko-aintzat-hartu-beharrekoak\/","title":{"rendered":"Trollak identifikatzeko eta ezabatzeko aintzat hartu beharrekoak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/zuzeu.eus\/tekno\/trollak\/\">Peru Zarate \/ 2015-10-17 \/ 446 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Trollak izaki itsusi, indartsu eta fantastikoak izan dira. Interneten aroan, ordea, beste esanahi bat du Troll izateak. Ezagutzen dituzu? Hemen Troll kiratsarekin amaitzeko gako batzuk.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><strong>Zer da Troll bat?<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li>Nahita erabiltzaileen erantzun haserretua sorrarazteko helburuz interneten argitaratutako artikulu edo iruzkin probokatzailea idazten duena.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Nola identifikatu Troll bat?<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li>Anonimotasunean babesten du bere izena, eta normalean ezizen bera erabiltzen du.<\/li>\n<li>Kontrako erreakzioak sortuko direla dakien webgune edo foroetan bakarrik idazten du.<\/li>\n<li>Jatorrizko artikuluarekin bat egiten ez duten kontuak idazten ditu eztabaida bere eremura mugiarazteko.<\/li>\n<li>Askotan <em>Troll intelektualoidea<\/em> izan daiteke. Bere pentsamendua zuzena dela uste du eta gainontzekoena erabat okerra. Besteen argudioak bere mundu ikuskera propioaren egia aldarrikatuz mespretxatzen ditu.<\/li>\n<li>Askotan <em>Trolla fanatiko-politikoa<\/em>\u00a0da. Alderdi politiko batek egindako guztia sutsuki defendatu eta gainontzekoena sistematikoki gutxiesten du. Edo: alderdi politiko guztiak kakaren hurrena dela dio, guztiak zaku berean sartuz.<\/li>\n<li>Trollak foroko erabiltzaileen erreakzio haserretua lortzen duenean beste ezizen bat erabiliz iruzkin probokatzailearen alde jartzen da, hots, bere Troll-buruaren alde.<\/li>\n<li>Ez du adostasunik bilatzeko asmorik, eztabaida pozoindu, gainontzeko erabiltzaileak zatitu eta protagonista bilakatzea baizik.<\/li>\n<li>Trollak sendatzen saiatzea alferrikakoa da. Argudiorik gabe gelditzen direnean exajerazioan edo ihesaldian hasten dira.<\/li>\n<li>Trollari iruzkin edo artikuluak ezabatzen zaizkionean adierazpen askatasunari edo zentsura ideologikoari egiten dio erreferentzia.<\/li>\n<li>Trolla erakargarria ere izan daiteke umorea eta sormena egoki uztartzen badaki. Twitterren bizi dira onenak.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Zer lor dezake Troll batek?<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li>Webguneko eztabaiden kalitatea jaistea, batez ere iruzkin interesgarriak irakurtzea eragotziz.<\/li>\n<li>Webguneko erabiltzaileak uxatzea, aspertu, nazkatu eta haserretu egiten dituelako.<\/li>\n<li>Erabiltzaile batzuk gozatu egiten dute liskar amaigabeak eta astakeria orgiak irakurrita.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Zer EZ da egin behar Troll baten aurrean?<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li>Mezuei erantzun: artikuluaren gaia betiko desbideratzea lortzen da.<em> Troll ehiztariak<\/em> direla uste dute, baina haiek dira ehizatuak, Trollaren jokoan erortzen baitira.<\/li>\n<li>Trollari erantzun dionari ez erantzuteko esanez publikoki erantzutea.<\/li>\n<li>Sendatzen saiatu: Trolla berez da probokatzailea eta ez du amore emango.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Zer egin Trollari aurre egiteko?<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li>Interneteko jakinduria herrikoiak dioenez Troll bati aurre egiteko bide onena <em>Don\u2019t feed the Troll<\/em> da (Ez elikatu Trolla). Jakina da Trollak gehien gorroto duena axolarik eza dela. Probokazioetan ez erortzeko pazientzia handia behar da, batetik, eta, bestetik, probokaziotan erortzen diren <em>amateur\u00a0<\/em>erabiltzaile\u00a0gutxi izatea.<\/li>\n<li>Web Administratzaileak Trollaren mezuak sistematikoki ezabatu ditzake.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Trollak osasunarentzako kaltegarriak izan daitezke.\u00a0Artikulu hau osorik irakurri baduzu, aurrerantzean badakizu zer egin eta zer ez. Honezkero <strong>aise identifikatu duzu gure inguruan dabilen Trolla<\/strong>. Trollek kumeak dituzte. Laster gehiago izango ditugu ez baditugu neurriak hartzen. Ez ahaztu: Trollen helburu bakarra probokatzea da. Haien ideologia gutxienekoa da. Bazka behar dute bizirauteko. Orain ere burua aterako du. Ez egin kasurik. Internet osasuntsuago baten alde:\u00a0<strong>Ez Elikatu Trolla<\/strong>.<\/p>\n<p><strong>Trollei buruzko informazio gehiago:<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Troll_%28Internet%29\" target=\"_blank\">Wikipedia<\/a><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.foromiperu.net\/foro-libre\/3198-usuarios-troll-algunas-caracteristicas.html\" target=\"_blank\">Usuarios Troll algunas caracter\u00edsticas<\/a><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Wikipedia:Troll,_modo_de_uso#Troll_esf.C3.A9rico\" target=\"_blank\">Troll, modo de uso<\/a><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.taringa.net\/posts\/info\/11069371\/El-Troll-en-Twitter_-caracteristicas-y-que-hacer-con-ellos.html\" target=\"_blank\">El Troll en Twitter: caracter\u00edsticas y qu\u00e9 hacer con ellos<\/a><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.jesusmonge.com\/gracias-troll\/\" target=\"_blank\">Gracias, Troll<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Peru Zarate \/ 2015-10-17 \/ 446 hitz Trollak izaki itsusi, indartsu eta fantastikoak izan dira. Interneten aroan, ordea, beste esanahi bat du Troll izateak. Ezagutzen dituzu? Hemen Troll kiratsarekin amaitzeko gako batzuk.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,5505,5493,28,5625],"tags":[5658,101],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11670"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11670"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11670\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11671,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11670\/revisions\/11671"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11670"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11670"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11670"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}