{"id":11761,"date":"2015-11-02T09:46:31","date_gmt":"2015-11-02T09:46:31","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11761"},"modified":"2015-11-02T09:46:31","modified_gmt":"2015-11-02T09:46:31","slug":"jai-gunetik-hiri-osoraino-zabaldu-nahi-dituzte-herri-sanferminak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/jai-gunetik-hiri-osoraino-zabaldu-nahi-dituzte-herri-sanferminak\/","title":{"rendered":"Jai gunetik hiri osoraino zabaldu nahi dituzte herri sanferminak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1812\/034\/001\/2015-10-31\/jai_gunetik_hiri_osoraino_zabaldu_nahi_dituzte_herri_sanferminak.htm\">Maialen Belarra \/ <span class=\"data\">2015-10-31<\/span> \/ 610 hitz<\/a><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">A<\/span>ldaketa. Azkenaldian bolo-bolo dabilen hitza. \u00abIru\u00f1eko jokaleku politikoa aldatu da, eta, horrekin batera, Iru\u00f1ea aldatzeko aukerak ere areagotu egin dira. Ezin dugu aukera pasatzen utzi\u00bb. Halaxe adierazi zuen atzo Amaia Cambra Gora Iru\u00f1ea plataformako kideak, Anaitasuna pe\u00f1aren egoitzan egindako prentsaurrekoan. Sanferminen izaeraz ari zen. Azken urteetan festak \u00abgain behera\u00bb doazela ohartarazita, herri sanferminen aldeko hautua egin dute Gora Iru\u00f1eak eta Iru\u00f1eko Pe\u00f1en Federazioak. Horretarako, azaroaren 7an jardunaldiak egingo dituzte, Iru\u00f1eko Kondestablearen Jauregian, 09:30etik 14:00etara. Jai gunetik harago iristea dute xede.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\">Eztabaidarako marko ireki bat sortu nahi dute, Iru\u00f1eko herri eragile guztiek eta norbanako guztiek parte hartzeko. Bakoitzak bere lan esparrutik ekarpenak egitea espero dute; hala, \u00abbenetako herri sanferminak\u00bb lortzeko beharrezkoak diren tresnak identifikatzea da helburua.<\/p>\n<p>Bi fasetan bereiziko dute mahai ingurua: lehenbizi, oraingo sanferminen analisia eginen da, eta, gero, \u00abhainbeste desio\u00bb dituzten herri sanferminak antolatzeko eztabaida dinamikoak hasiko dituzte. Lau ardatzen bueltan ibiliko dira. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dute zein den herri mugimenduak festetan egin behar duen ekarpena. Era berean, jaietan landu beharreko balioak antzeman nahi dituzte. Hirugarrenik, hiriko guneen kudeaketaz hitz eginen dute. Eta, azkenik, mugimenduak Iru\u00f1eko Udalarekin izan behar duen harremana aztertuko dute. Lan ildo bakoitzean behar batzuk aterako dira, eta horiek asebetetzeko zein lanabes erabili behar diren erabakitzea da jomuga.<\/p>\n<p>Modu berean, udalak nola lagun dezakeen aztertzea ezinbestekotzat jo dute. \u00abUPNk orain arte izan duen jai ereduan festatik aldendu nahi izan gaituzte. Gu beti saiatu gara protagonismoa herritarrei itzultzen, bai jaiak antolatzerakoan bai festaz gozatzerakoan, baina UPNk ikusle hutsak izatea nahi zuen. Badirudi aukera berri bat zabaldu zaigula udal berriarekin\u00bb, baieztatu du Gorka Izko plataformako kideak.<\/p>\n<p><strong>Sanferminen Mahaira so<\/strong><\/p>\n<p>Azken urteetan Gora Iru\u00f1earen jai gunearen bidez sanferminen \u00abbenetako\u00bb izaera bermatzeko gai izan direla gogorarazi dute, baina \u00abjai gunea txiki geratu dela\u00bb uste dute. Areago, \u00abhiri osora jauzi egiteko unea\u00bb dela berretsi du Izkok. Mikel Doldok Iru\u00f1eko Pe\u00f1en Federazioaren izenean hitz egin du: \u00abBenetako herri sanferminez gozatzeko sekula baino indar handiagoarekin lan egiteko prest gaude\u00bb. Laster bilduko da Sanferminen Mahaia, eta Doldok aitortu du pe\u00f1ek orain arte parte hartu duten arren espero dutela aurten Gora Iru\u00f1eari ere aukera hori ematea. \u00abUdalarekin batu baino lehen, non gauden jakin behar dugu, nondik jo jakiteko. Hori izango da topaketen funtsa\u00bb, gehitu dio Izkok.<\/p>\n<p>Lan gogorra egin behar izan dute Iru\u00f1eko herri mugimenduek azken urteetan, UPNk bidea erraztu beharrean, arantza zorrotzak besterik ez baitu jarri. Gora Iru\u00f1eari jai gunea jartzeko tokia ukatu izan dio, antolatutako jarduerak eta egitaraua debekatu, lortutako dirua konfiskatu edo isunak jarri eta abar. Baina guztiaren gainetik aurrera egiten saiatu dira. Udalaren jarrera \u00abitxia\u00bb eta jaien \u00aberedu pribatizatzailearen inposizioa ere\u00bb behin baino gehiagotan salatu izan dute. \u00abAspalditik amesten genituen sanferminak antolatzeko ateak ireki zaizkigu\u00bb, ohartarazi du Cambrak.<\/p>\n<p>Testuinguru horretan, garai bateko festak berreskuratzeko hamaika arrazoi dagoela baieztatu, eta ezaugarri ugari nabarmendu ditu Cambrak: \u00abBat-batekotasuna, auzolana, bizipenak partekatzea, euskal kultura, parekidetasuna, eraso sexistarik gabeko jaiak, parte hartzaileak, kultura aniztasuna, garbitasuna, bizikidetza&#8230; Sekula baino ilusio handiagoa daukagu herri sanferminak antolatzeko\u00bb. Azkenik, Izkok ohartarazi du une honetan iruindar askok alde egiten dutela sanferminetan, festak \u00abgorroto\u00bb dituztelako. \u00abLehen ez zen halakorik gertatzen, eta, horregatik, buelta eman behar diogu jai ereduari. Badakigu ez dela bi egunetan egiteko zerbait, baina pixkanaka joango gara pausoak ematen\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Auzoetan ere, elkarlana<\/strong><\/p>\n<p>Horrez gain, orain dela bi aste, lehen aldiz, Iru\u00f1eko Udala hiriko auzoetako jai batzorde guztiekin bildu zen. Gora Iru\u00f1eak egindako urratsa zoriondu du: \u00abUrteak dira Iru\u00f1eko Udalak auzoetako jaiak antolatzeko garaian trabak eta oztopoak baino ez dituena jartzen, gurekin harremanetan jartzeko inolako kanalik ireki gabe. Gobernu eta udal aldaketaren ondoren, bestelako giroa nabari da jai batzordeetan\u00bb. Askotan gaitzetsi dituzte azken urteotan auzoetako jaietan tasa eta isunen bidez jasandako \u00abdiru lapurretak\u00bb, baina hemendik aurrera elkarlanean aritzeko borondatea erakutsi dute bi aldeek.<\/p><\/div>\n<div id=\"iruzkinak\">\n<div id=\"disqus_thread\"><\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Maialen Belarra \/ 2015-10-31 \/ 610 hitz Aldaketa. Azkenaldian bolo-bolo dabilen hitza. \u00abIru\u00f1eko jokaleku politikoa aldatu da, eta, horrekin batera, Iru\u00f1ea aldatzeko aukerak ere areagotu egin dira. Ezin dugu aukera pasatzen utzi\u00bb. Halaxe adierazi zuen atzo Amaia Cambra Gora Iru\u00f1ea &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/jai-gunetik-hiri-osoraino-zabaldu-nahi-dituzte-herri-sanferminak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,7,5505,5717,5497,5493,5492,65],"tags":[5730,5729,5728],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11761"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11761"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11761\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11762,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11761\/revisions\/11762"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11761"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11761"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11761"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}