{"id":11794,"date":"2015-11-03T11:59:33","date_gmt":"2015-11-03T11:59:33","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11794"},"modified":"2015-11-03T11:59:33","modified_gmt":"2015-11-03T11:59:33","slug":"txernobyl-inguruan-animalia-basatiak-ugaritzen-ari-direla-frogatu-dute","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/txernobyl-inguruan-animalia-basatiak-ugaritzen-ari-direla-frogatu-dute\/","title":{"rendered":"Txernobyl inguruan animalia basatiak ugaritzen ari direla frogatu dute"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/aldizkaria.elhuyar.eus\/albisteak\/txernobyl-inguruan-animalia-basatiak-ugaritzen-ari\/\">Ana Galarraga Aiestaran \/ 2015-10-13 \/ 212 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Txernobylgo zentral nuklearraren hondamendia gertatu zenetik ia 30 urte bete direnean, erradioaktibitateak kutsatutako eremuan ugaztun handiak ugaritzen ari direla frogatu du epe luzeko ikerketa batek. Are gehiago: espezieetako batzuk hondamendiaren aurretik baino ugariagoak dira gaur egun. Portsmouth Unibertsitateko Jim Smith ikertzaileak gidatu du lana, eta <a href=\"http:\/\/www.cell.com\/current-biology\/abstract\/S0960-9822%2815%2900988-4?_returnURL=http%3A%2F%2Flinkinghub.elsevier.com%2Fretrieve%2Fpii%2FS0960982215009884%3Fshowall%3Dtrue\">Current Biology aldizkariak argitaratu du artikulua<\/a>.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Istripu nuklearrak kutsatutako eremua erradioaktibitatearen ondorioak ikertzeko laborategi bihurtu da. Hala, espezie askotan erradioaktibitateak duen eragin kaltegarria erakutsi dute hainbat ikerketek, besteak beste, hegaztietan, arrainetan, intsektuetan eta araknidoetan.<\/p>\n<p>Orain argitaratutako ikerketan, ordea, Bielorrusiako kutsatutako eremuan bizi diren ugaztun handiei erreparatu diete. Animalia-kopurua kalkulatzeko, bi metodo erabili dituzte: batetik, 1987tik 1996ra, neguan helikopteroz egindako zenbaketa zuzenak; eta, bestetik, 2008tik 2010era, animaliek elurretan utzitako aztarnei jarraituz egindako neurketak. Gero, Bielorrusiako kutsatu gabeko beste eremu batzuetan antzeko metodoekin lortutako emaitzekin alderatu dituzte kopuruak.<\/p>\n<p>Horrela, egiaztatu dute, kutsatutako eremuan, altzeen, orein arrunten eta basurdeen populazioak nabarmen handitu direla 1987tik. Oreinen kopurua, adibidez, 10 aldiz handitu da 1996tik. Otsoen dentsitatea, berriz, alderatutako eremuetan baino 7 aldiz handiagoa dela ikusi dute. Ikertzaileen arabera, ehiza debekatuta egoteak azaltzen du alde hori.<\/p>\n<p>Horrez gain, animalien dentsitatea lurzoruaren erradioaktibitate-mailarekin erlazionatuta ote dagoen begiratu dute ikertzaileek, eta ezetz ondorioztatu dute. Haien esanean, emaitzek iradokitzen dute giza jarduerak (nekazaritzak, ehizak, basozaintzak&#8230;) ugaztun handiei kalte handiagoa egiten ziela erradioaktibitate kronikoak baino.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ana Galarraga Aiestaran \/ 2015-10-13 \/ 212 hitz Txernobylgo zentral nuklearraren hondamendia gertatu zenetik ia 30 urte bete direnean, erradioaktibitateak kutsatutako eremuan ugaztun handiak ugaritzen ari direla frogatu du epe luzeko ikerketa batek. Are gehiago: espezieetako batzuk hondamendiaren aurretik baino &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/txernobyl-inguruan-animalia-basatiak-ugaritzen-ari-direla-frogatu-dute\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5505,5717,5759,12,5500,70],"tags":[5763,5762,5761,5760],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11794"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11794"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11794\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11795,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11794\/revisions\/11795"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11794"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11794"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11794"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}