{"id":11822,"date":"2015-11-06T08:59:44","date_gmt":"2015-11-06T08:59:44","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11822"},"modified":"2015-11-06T08:59:44","modified_gmt":"2015-11-06T08:59:44","slug":"bestelako-energia-bat-sortzeko-ideietan-egin-behar-da-indarra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/bestelako-energia-bat-sortzeko-ideietan-egin-behar-da-indarra\/","title":{"rendered":"\u00abBestelako energia bat sortzeko ideietan egin behar da indarra\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1781\/008\/001\/2015-11-06\/bestelako_energia_bat_sortzeko_ideietan_egin_behar_da_indarra.htm\">Eskeine Legorburu \/ <span class=\"data\">2015-11-06<\/span> \/ 668 hitz<\/a><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">G<\/span>aur egungo energia ereduak ikusirik, autokontsumoa indartzeko alternatibak sortzea da Energia Gara taldearen helburua. Som Energia kooperatiba katalanaren barruko taldea da, eta poliki ari dira bidea egiten, baina ezarritakoa ikusirik bestelako aukerak badaudela erakusten ari dira.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\">Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Energia 2015 jardunaldietan aurkeztu ditu Energia Gara elkarteko Alvaro Camposek ohiko energia kontsumoaren alternatibak. Hiru adibide jarri ditu, bakarra Euskal Herrikoa: Gernikako Astra eraikina, Bizkaian. Baina adibide bat nahikoa da bidea egiten hasteko: \u00abEz da energia berriztagarrien garaia, baina gizartea mugitu behar dugu, energia berriztagarriak sozializatu. Hori da egin behar den lehen urratsa\u00bb.<\/p>\n<p>Ez da erraza, ordea, Euskal Herrian alternatibak sortzea. \u00abSozializa daitezkeen proiektuak indartu nahian gabiltza, baina inguru honetan irradiazio maila txikiagoa dugu, eta Espainia hegoaldea eremu egokiagoa da helburua sustraitzeko. Eguzki ordu gutxiago ditugu Euskal Herrian, eta mendiz inguratuta gaude; horrek zaildu egiten du gure lana\u00bb.<\/p>\n<p>Energia Gara taldeak mila bazkide inguru ditu, eta argi dute zein den euren lana: \u00abEskatzen den adina energia alternatibo lurraldera ekartzea\u00bb. Camposen iritziz, \u00abbestelako energia bat sortzeko plataformen, ideien, proiektuen behar bat ari da sortzen Euskal Herrian\u00bb, eta hor egin behar da indarra, \u00abbazkideek dituzten beharrak asetzeko\u00bb.<\/p>\n<p>Bideragarriak diren proiektuak behar dira horretarako, jendeak pausoa eman dezan.\u00abAlor horretan, baina, atzeratuta goaz\u00bb, Camposen esanetan. Hori da arazo nagusietako bat Euskal Herrian, eta horrek zaildu egiten du sozializatze prozesua. Egoera orokorra, ordea, ez da horren beltza energia berriztagarrien eta alternatiboen sektorean. Hiru adibide eman ditu Camposek: Gernikako Astra, Generation kwh eta Eguzkia Berreskuratu proiektuak.<\/p>\n<p>Herritarren partaidetzan oinarritutako gunea da Astra, eta energia kontuetan ere partaidetza horri heldu diote. Autoprodukziorako instalakuntza fotovoltaikoa jarri zuten Gernikan, \u00abAstraren balioekin guztiz egiten duelako bat eta halakoen salneurriak %90 egin duelako behera\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Trabak gainditu daitezke<\/strong><\/p>\n<p>Hala, ohiko energia iturriak eta alternatiboak uztartzen dituzte Astraren martxarako. Planta ezartzeko inbertsioa plakek sortutako energiarekin orekatu dute, eta denborarekin errentagarri egin dute proiektua.<\/p>\n<p>Adibide horiek erakusten dute horrelako jarduerak gara daitezkeela, \u00abnahiz eta bidean jartzen dituzten trabak asko izan\u00bb. Sarritan, ekonomikoki errentagarriak izan daitezke horrelako proiektu ugari. \u00abBaina ekonomikoki errentagarriak ez direnak ezin ditugu baztertu, momentuan irabazi ekonomikorik ez izan arren, irabazi energetikoa dugulako, etorkizunean ekonomiko bihur daitekeena\u00bb. Eta hala ez den kasuetan, \u00abalternatiba eraikitzen ari gara, horrelako aldaketak posible direla gizarteari erakusten\u00bb.<\/p>\n<p>2010ean hasi ziren Generation kwh proiektua garatzen, eta dagoeneko zortzi gune eraiki dituzte Espainian. \u00abOhiko kontsumo joeretatik oso urruti gaude, eta aurrera nola egin behar dugun pentsatu behar dugu. Horretarako sistema aldaketa bat proposatu genuen: dirua itzuli beharrean energia itzultzea\u00bb. Inbertsio ekonomiko baten truke, energia jasotzen dute proiektuarekin bat egiten dutenek.<\/p>\n<p>Euro gutxiko inbertsioa eginda planta bat ezartzeko simulazioa egiten du elkarteak, eta sortuko den energia kalkulatu. \u00abEz da aurrezte ekonomikorik egongo, baina bai energetikoa. Hori sozializatzea da helburua, energia alternatiboak indarra hartuz joan daitezen, zabaltzen eta ugaritzen jarraitzeko\u00bb.<\/p>\n<p>Helburua urruti dute Energia Gara elkartean. Behar duten energiaren %11 lortzen dute energia berriztagarriekin. Egungo testuinguruak bideko argi izpi txikiena ere itzaltzen du, eta hor dute erronka.<\/p>\n<p>\u00abItzultze ekonomikoa itzultze energetikoagatik aldatu dugu, eta kontzeptuak aldatuta, sistema ere guztiz aldatu da. Nola? jendeak dirua inbertituko du, baina trukean ez du dirurik jasoko, energia baizik\u00bb. Eredu aldaketa hori defendatzen du Energia Gara elkarteak. Adibide batekin azaldu du Camposek: \u00abBazkide bakoitzak 100 euroko inbertsioa egiten badu, inbertsio horri dagokion energia kalkulatzen dugu, ondoren argiaren fakturan kenduko zaiona. Hor ikusiko ditu inbertsioaren fruituak\u00bb.<\/p>\n<p>Kontzientzia zabaltzea ere defendatzen du Camposek, \u00abbestelako proiektu batzuk garatzen laguntzen duelako\u00bb. \u00abParadigma aldatzea da helburua, baina bitartean erakutsi nahi dugu antolatzen bagara gauzak egitea posible dela, alternatiba eraiki daitekeela\u00bb.<\/p>\n<p>Hori, gainera, taldean egitea posible dela erakutsi dute Eguzkia Berreskuratu proiektuaren bidez. \u00abKrisi ekonomikoak eraginda, hainbat proiektu kolokan egon dira, eta horiei eusteko sortu den ekintza da Eguzkia Berreskuratu. Planta fotovoltaiko baten aldeko txartelak saldu ditugu, eta erosten dituenak planta horrek sortzen duen energiaren ehuneko bat jasotzen du; hala, energia alternatiboak sozializatu egiten dira, banku gaiztoen esku geratu ordez\u00bb.<\/p>\n<p>Erantzun bikaina jaso du ekintzak \u2014lau gunetan egin dituzte, hiru Madrilen eta bat Valentzian\u2014: \u00abHarritu egin gaitu energia alternatiboen inguruan jendeak erakutsi duen mobilizazio gaitasunak. Horrek erakusten du alternatibak sortzea posible dela, eta eredu alternatiboak indartu nahi dituela jendeak\u00bb.<\/p><\/div>\n<div id=\"iruzkinak\">\n<div id=\"disqus_thread\"><\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eskeine Legorburu \/ 2015-11-06 \/ 668 hitz Gaur egungo energia ereduak ikusirik, autokontsumoa indartzeko alternatibak sortzea da Energia Gara taldearen helburua. Som Energia kooperatiba katalanaren barruko taldea da, eta poliki ari dira bidea egiten, baina ezarritakoa ikusirik bestelako aukerak badaudela &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/bestelako-energia-bat-sortzeko-ideietan-egin-behar-da-indarra\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,5505,5717,5497,5493,5492,65,12,5500],"tags":[2248,5797,5798],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11822"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11822"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11822\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11823,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11822\/revisions\/11823"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11822"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11822"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11822"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}