{"id":11830,"date":"2015-11-09T08:20:46","date_gmt":"2015-11-09T08:20:46","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11830"},"modified":"2015-11-09T12:55:47","modified_gmt":"2015-11-09T12:55:47","slug":"youtuberren-kalentura","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/youtuberren-kalentura\/","title":{"rendered":"Youtuberren kalentura, fenomeno berria sarean"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/sustatu.eus\/1446810842904\"><span class=\"author\">Goio Arana <\/span>\/ 2015-11-06 \/ x hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Aurreko egunean, Mondragon Unibertsitateko <a href=\"http:\/\/mukom.mondragon.edu\/atabala\/\">Atabala<\/a> blogerako idatzitako artikulu batean nire sorpresa erakutsi nuen irakurri nuenean Ikus-entzunezko Komunikazioko 1. mailako ikasleek egindako inkesta baten erantzunak. Kontua da, urtero, gradura etorritako ikasle berriek galdetegitxo bat bete behar izaten dutela, besteak beste, guk ezagutzeko zeintzuk diren euren gustuko esparruak eta jakiteko zertan nahiko luketen lan egin etorkizunean. Orain arte, gustuko lanbideen zerrenda horretan ohikoena zen aurkitzea, batez ere, telebistarekin lotutako jarduerak: kameralaria, aurkezlea, produktorea, gidoilaria\u2026 horrelakoak. Baina aurten, bi ikaslek sorpresa eman digute: <a href=\"http:\/\/mukom.mondragon.edu\/atabala\/2015\/10\/21\/youtuberra-izan-nahi-dut\/\">esan dute etorkizunean Youtuberrak izan nahi dutela.<\/a> Izan ere, aspalditxo, sekulako kalentura dago Interneten youtuberrekin.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Youtuberrak dira gazte horiek (gehienak 30 urtetik beherakoak dira) era desberdineko edukiak sortzen dituztenak YouTuben; bertan kanalak sortu eta, kasu askotan, jarraitzaile piloa lortu: ehunka, milaka eta, zenbaitetan, milioika jarraitzaile lortu ere. Hala, neska-mutil talde horretako ospetsuenak bilakatu dira bideoak ekoizteko <i>makinak<\/i> eta lortu dute erakartzea punta-puntako artista ezagunak baino jarraitzaile askoz gehiago. Zer egiten? Bada, denetik: ikuskuzun erara aurkeztuta, era guztietako gomendioak ematen, bizipenak kontatzen modu informal eta umoretsuan \u2013askotan, era histrioniko ere bai\u2013, partekatzen istorio pertsonalak, komentatzen bideo-joko partidak, dirua jasota edo ez, deskribatzen produktu berrien ezaugarriak\u2026<\/p>\n<p>Dagoeneko, genero horrek finkatu du ikus-entzuneko lengoaia propioa: luzera ertaineko bideoak izan ohi dira, 10-15 minutukoak (alegia, txikitu dute Interneteko bideoak derrigorrez laburrak izan behar duten mitoa), etxeko gela batean egoten dira grabatuta, kamera bakarra erabilita. Edizio maila handiko bideoak egon badaude, baina, askok nahiko itxura apala dute. Gainera, aurkezleek joera jakin batzuk jarraitu ohi dituzte: aurpegiekin keinu ugari egin, besoak eta eskuak modu adierazgarrian mugitu, kamerara hurbildu eta urrundu\u2026 Eta beste ezaugarri garrantzitsu bat: youtuberrak oso harreman estua izaten dute jarraitzaileekin; horretarako, jakina, batez ere YouTube bera erabiltzen dute, baina, baita Twitter eta Facebook ere.<\/p>\n<p>Nola ez, hain modan jarri diren pertsonaia horiek marketinaren jomuga bilakatu dira. Batetik, autentikotasuna eta hurbiltasuna transmititzeko gaitasun handia dutelako, bestetik, onerako eta txarrerako, sekulako preskripzio ahalmena dutelako, gainera, ikuslearen pertzepzioan eragiteko inoizko indarra erakusten dute euren jarraitzaile sutsu ohi diren 12-25 urte arteko gazteen artean. Horregatik, erreproduzio\u00a0asko lortzen\u00a0dituztenek YouTubeko publizitatetik irabazi dezaketenetik aparte, hor ibiltzen dira jo eta ke <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=L8X_xtepSnE\"><i>unboxing<\/i><\/a> eta antzeko ekintza komertzialak egiten kameraren aurrean edo <a href=\"https:\/\/40.media.tumblr.com\/d6a08f59c996b78d02723bfb5f75dce1\/tumblr_nxc3yhemaL1rjthu4o1_1280.jpg\"><i>boloen<\/i> eta ekitaldien jardueran sartuta<\/a><a href=\"https:\/\/40.media.tumblr.com\/d6a08f59c996b78d02723bfb5f75dce1\/tumblr_nxc3yhemaL1rjthu4o1_1280.jpg\">.<\/a> Gogoratu beharra dago antzeko prozesuak gertatu izan direla lehenago ere Interneten. Esate baterako,\u00a0<a href=\"http:\/\/victormartinp.com\/2013\/09\/cobrar-o-no-cobrar-por-la-publicacion-de-articulos-patrocinados\/\">blogarien post ordaindutakoekin<\/a>, edo geroago, Twitterren, pertsonaia famatuen txio pagatutakoekin. Azken horren adibide adierazgarria\u00a0da\u00a0<a href=\"http:\/\/iphonea2.com\/2012\/11\/27\/oprah-winfrey-nos-recomienda-el-surface-desde-su-ipad-gran-ridiculo\/\">Oprah Winfrey kazetari iparramerikarraren txio barregarri\u00a0hura<\/a>.<\/p>\n<p>Fenomenoaren dimentsioa ulertzeko adibide batzuk. Espainian, esaterako, <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/user\/elrubiusOMG\">Ruben Doglas <i>El Rubius<\/i> <\/a>25 urteko youtuber malagarrak ia 14,5 miloi (!) jarraitzaile bildu ditu, eta badira antzeko gehiago. Gurean ere badaude azpimarratzeko moduko youtuberrak: <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/user\/LuzuVlogs\">Borja Luzuriaga <i>Luzu<\/i><\/a> bilbotarra edo, maila apalago batean, <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/user\/TelmoTrenadoTV\">Telmo Trenado<\/a> zumaiarra eta <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/user\/MrDespertavlogs\">Iban Garcia<\/a><del> azpeitiarra<\/del> azkoitiarra. <i>Luzu<\/i>-k, esate baterako, sei milioi (!) baino jarraitzaile gehiago lortu ditu Los Angelesetik kudeatzen dituen gaztelerazko hiru kanalak batuta. Telmo Trenado magoa eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko ikasleak 53.000 jarraitzaile ditu gaztelaniaz elikatzen\u00a0duen magiari buruzko kanal espezializatuan. Iban Garcia 16 urteko gaztea, azkenik, oso ezaguna egin da euskal gaztetxoen artean. Azkoitiarrak\u00a031.000 jarraitzaile ditu <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/user\/MrDespertavlogs\">gaztelerazko kanalean<\/a> eta 700 bat <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/channel\/UCJjM91r4QgwAUPj6GD2gmEg\">euskarazkoan<\/a>. Jarraitzaile kopuru erraldoi horiek guztiak lortzen ohi dituzte\u00a0neurri handi batean Latinoamerikan, izan ere, gaztelerazko kanalek eta Espainiako youtuberrek sekulako ospe ona dute gazteleraz hitz egiten den herrialdeetan. Tamalez, gaur gaurkoz, youtuberren munduan (ere) euskarak oso toki txikia du.<\/p>\n<p>Diskurtso eta edukiari dagokionez, hor dabiltza bi munduak borroka desorekatuan: egon badaude bideo sinpatiko eta interesgarri asko, baina, zabor mordoa ere bai. Jarrialdi berean ikus daitezke, esate baterako, 800.000 jarraitzaile dituen <i>JPelirrojo<\/i> youtuber madrildarra, bere estilo histrioniko samarrean, kontatzen <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=pXjQxxOaRvA\">bi gizon nagusien amodio istorio bitxia\/polita<\/a>, <i>YelloMellow<\/i> emakume katalana (900.000 jarraitzaile) bere neska-lagunarekin dituen gorabeherak partekatzen edo azaltzen bere <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=h7wt9Qof3L4\">armairutik irteera (eza)<\/a> edo <i><a href=\"http:\/\/www.pikaramagazine.com\/\">Pikara<\/a><\/i> magazineko Alicia Murillo (1.400 jarraitzaile) youtuber feministaren <a href=\"http:\/\/www.pikaramagazine.com\/category\/el-conejo-de-alicia\/\">El conejo de Alicia<\/a> kanal borroka-barregarria. Beste muturrean, hor daude edertasuna, moda eta enparauen gaia aintzat hartuta, emakumeen rol tipikoenak betikotzen dituzten milaka bideo (horietako gehienak, por tzierto, emakumezko youtuberrak egindakoak); edo, esaterako, <i>AuronPlay<\/i> (2,7 miloi jarraitzaile) eta <i>Wismichu<\/i> (3,3 milioi jarraitzaile) youtuber ezagunek ustezko txantxa\u00a0telefoniko batean arduragabeki antzezten, berez,\u00a0<a href=\"https:\/\/youtu.be\/9AeYcEoan3Y\">emakumeen kontrola eta tratu txar psikiko eta fisiko direnak<\/a>.<\/p>\n<p>Fenomeno faszinagarria da youtuberrena. Joera \u00a0bat eskatzen dituena hurbilketa irekia eta neurri bereko\u00a0ikuspegi kritikoa. Modu batera edo bestera, kontu honek hartu duen neurria ikusita\u00a0alferrik da, besterik gabe, purrustaka hastea <a href=\"https:\/\/youtu.be\/dbMdiPSpHhg\">Aitona Zebolletaren estilora<\/a>.<\/p>\n<p>PD. Proposamen bat etxean edo inguruan gaztetxoak dituzuenontzat: galdetu zeintzuk diren euren gustuko youtuberrak. Akaso, bideoak ikusita, sorpresa bat edo beste hartuko duzue, edo, gutxienez, balioko dizue jakiteko zer dela eta, azkenaldian, neska-mutiko horrek ematen dituen hainbeste ordu ordenagailuaren aurrean. Nik 17 urteko ilobarekin egin dut froga: <i>Wismichu<\/i> aukeratu du.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Goio Arana \/ 2015-11-06 \/ x hitz Aurreko egunean, Mondragon Unibertsitateko Atabala blogerako idatzitako artikulu batean nire sorpresa erakutsi nuen irakurri nuenean Ikus-entzunezko Komunikazioko 1. mailako ikasleek egindako inkesta baten erantzunak. Kontua da, urtero, gradura etorritako ikasle berriek galdetegitxo bat &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/youtuberren-kalentura\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5501,5514,5505,5717,5497,5493,5492,5626,28,5496],"tags":[5810,5806,5809,5807,5808,5805],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11830"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11830"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11830\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11844,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11830\/revisions\/11844"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11830"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11830"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11830"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}