{"id":11833,"date":"2015-11-09T08:35:25","date_gmt":"2015-11-09T08:35:25","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11833"},"modified":"2015-11-09T08:36:42","modified_gmt":"2015-11-09T08:36:42","slug":"the-knick-2x01-aro-berri-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/the-knick-2x01-aro-berri-bat\/","title":{"rendered":"THE KNICK 2\u00d701. Aro berri bat"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/kamerarenatzean.wordpress.com\/2015\/10\/23\/the-knick-2x01-aro-berri-bat\/\">Kameraren atzean \/ 2015-10-23 \/ 358 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Zinemaren estiloa telebistara aplikatu izana. Horixe da <strong>Steven Soderbergh<\/strong>en <strong>The Knick <\/strong>telesail iraultzaileak egindako ekarpen nagusia. <strong>Cary Fukunaga<\/strong>k zuzenduriko lehen denboraldiaren bitartez <strong>True Detective<\/strong>k ere autorezko estiloaren alde egin zuen arren, <strong>Soderbergh<\/strong> haratago doa, zuzendari rolaz gain, gidoia, kamera lana, artea eta estetikaren trataera\u2026 istorioaren osotasunaren erantzule da, arlo guztietako xehetasunen arduradun nagusia.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Bigarren mailako garrantzia izan du itzulerako atalean istorioaren erdigune den <strong>Dr. Thackery<\/strong> medikuak, beste pertsonaiengandik urrun topatu dugu. Lehen denboraldian haritutako kontakizun koralak, ordea, posible egin du gainontzeko pertsonaien bitartez abiapuntu aberatsa eraikitzea. Jadanik euren izaera eta motibazioak markatzen dituzten gertaera erabakigarriak bizitu dituzte denek, ikuslearen begietara euren barne dilemak aberasten dituzten bizipenak, eta horiei modu inspiratuan egin die erreferentzia <strong>Soderbergh<\/strong>ek itzulerako atalean, bereziki begirada eta plano egokien bitartez, norbere desioen inguruko ezkutuko esanahia mamitsuak iradokitzea lortu du. Telesailak lehen emanaldia maisutasunez osatu zuela orain baloratu dezakegu behar bezala, itzulerako atal bakarrean arrazismoa, abortua, droga menpekotasuna eta enpresarien negoziaketak bezalako gaiak konbinatu eta pertsonaien arteko erlazioek eman dezaketen joko dramatiko izugarria islatzea lortu du.<\/p>\n<p>Pertsonaien arteko loturak sakontzearekin batera, XX. mende hasierako gizartearen konbentzioetan esploratzen jarraitu du telesailak. Protagonisten arteko erlazioak garai horretako ohitura eta tradizioen menpe daude erabat, sexu eta arraza konbentzioak erabakigarrienak. Medikuntzaren orduko izaera esperimentala ere kontakizunaren erdigunean dago eta mende bakarrean izandako bertigozko aurrerapenen inguruko hausnarketak plazaratzen ditu. Ebakuntza eszena gordin eta esplizituak xehetasun handiz osatuak daude eta halako egoera delikatuetan pertsonaien emozioek dimentsio are zabalagoa bat hartzen dute. Horrez gain, lanketa estetiko orokorra txalotzeko modukoa da. Kokaleku bakoitzaren argiztapena eta egoera bakoitza enkoadratzeko moduaren bitartez egoera dramatikoei jarraipena emateko abilezia izugarria erakutsi du <strong>Soderbergh<\/strong>ek. Une berean gertaera mordoa jazotzearen sentsazioa adimenez harrapatu dute eraikuntzaren txoko batetik bestera garraiatzen gaituzten plano sekuentzia laburrek.<\/p>\n<p><strong>Soderbergh<\/strong>ek urteetan zehar zinemagintzan findu duen estilo pertsonala telebistaren formatu zatikatura aplikatzearen aldeko apustua egin eta izugarrizko emaitza lortu du. Dramatikoki, estetikoki eta sozialki kapa ezberdin mordoa esploratzen ditu <strong>The Knick<\/strong>ek eta, itzulerako atalean, estreinako denboraldian landutako elementu guztiak beste maila batera eramateko asmoa berretsi du. Parekorik ez duen telesailak osatzeko estiloaren bitartez, zuzendari estatubatuarraren obrak aurrekaria ezarri dezake etorkizunean ildo bereko proposamenetan sakontzeko. Goza dezagun bere bikaintasunaz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kameraren atzean \/ 2015-10-23 \/ 358 hitz Zinemaren estiloa telebistara aplikatu izana. Horixe da Steven Soderberghen The Knick telesail iraultzaileak egindako ekarpen nagusia. Cary Fukunagak zuzenduriko lehen denboraldiaren bitartez True Detectivek ere autorezko estiloaren alde egin zuen arren, Soderbergh haratago &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/the-knick-2x01-aro-berri-bat\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5718,5505,5493,5512,5813,5272],"tags":[5811,5756],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11833"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11833"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11833\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11834,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11833\/revisions\/11834"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11833"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11833"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11833"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}