{"id":11851,"date":"2015-11-11T09:37:13","date_gmt":"2015-11-11T09:37:13","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11851"},"modified":"2015-11-11T09:37:13","modified_gmt":"2015-11-11T09:37:13","slug":"bada-bizitzeko-beste-modurik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/bada-bizitzeko-beste-modurik\/","title":{"rendered":"Bada bizitzeko beste modurik"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1833\/046\/001\/2015-11-10\/bada_bizitzeko_beste_modurik.htm\">Iker Tubia \/ <span class=\"data\">2015-11-10<\/span> \/ 1210 hitz<\/a><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">G<\/span>oizean goiz esnatu eta lotara joan arte. Bada alternatibarik. Hori erakutsi nahi izan zuten Bilbon iragan urriaren 24an. Baina alternatiba, zerena? Sistema kapitalista globalizatuaren menpekotasunarena. \u00abEzin da deus egin\u00bb esaldiari buelta eman, eta egunerokoan urratsak egitea da hainbat proiektuk eskaintzen dutena. Nolakoa litzateke egun alternatibo bat?<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><strong>ETXEBIZITZA KOLEKTIBOAK<\/strong><\/p>\n<p><strong>Espekulazioaren aurka<\/strong><\/p>\n<p>Esnatu, nor bere etxean esnatu ohi da. Etxe hori, errentan izan dezake, edota erosia. Asko hipoteka ordaintzen ibiltzen dira urte luzez. Etxebizitza horiek izan ziren espekulatzaileen harrapakina. Hain zuzen ere, horri alternatiba bilatu diote Etxekoop kooperatibako kideek. Munduan dauden ereduei jarraikiz, Euskal Herrian ere etxebizitza kooperatiboak nahi dituzte. Orain, eraikina bilatzen ari dira. Zailtasunak-zailtasun, bidea egiten ari dira.<\/p>\n<p>Aitor Roman Etxekoopeko bazkidea da, eta etxe kolaboratiboen alde egin du. \u00abEtxebizitza lortzeko beste era bat da\u00bb, azaldu du. Halakoetan bizi direnek ez dute etxearen jabetza, etxea erabili ahal izateko kontratu bat dute. Jabetza, kooperatibarena da. Bazkideek sarrera ordaindu behar dute, eta hilero alokairua. \u00abAlokairua justua da\u00bb, azpimarratu du Etxekoopeko kideak.<\/p>\n<p>Eskandinaviako herrialdeetan ohikoak dira, eta adibide asko daude Uruguain eta Alemanian, besteak beste. Romanek azaldu du Danimarkan etxebizitzen %30 gisa horretakoak direla eta Uruguain 12.000 daudela. \u00abGaratuta dauden beste herrialde batzuetan, oso ondo eta modu seguruan garatu dute. Fidagarria da, ez da esperimentu bat\u00bb.<\/p>\n<p>Romanek hainbat abantaila dituela uste dut. Batetik, etxe bat erostea baino errazagoa da, eta alokairua ez da aldi baterako. \u00abEz zara sartzen zor hain handian, eta alokairua betiko eta justua da\u00bb. Gainera, kolektiboa izanda, zailtasun ekonomikoak gainditzea errazagoa da. Dena den, abantaila nagusia da oso zaila dela etxebizitzekin espekulatzea, inguruan dituen legeengatik. \u00abEtxebizitzen espekulazioa gainditu behar da\u00bb.<\/p>\n<p><strong>DIRUAREN KUDEAKETA<\/strong><\/p>\n<p><strong>Ez dadila nahi ez den tokietara bideratu<\/strong><\/p>\n<p>Etxetik atera, eta goizean hainbat errekadu egiteko, normalean dirua behar izaten da. Diru hori ohiko bankuetan gorde daiteke, baina badira haien alternatibak ere. Trukerako diruak ez du zertan euroa izan, gainera.<\/p>\n<p>Carlos Reyk banku etikoaren alde lan egiten du Nafarroako Fiare elkartean. Hura da lehendakaria. Banku mota horrek \u00abaurrezpen arduratsua\u00bb bultzatzen du, diruak eta finantza sistemak gizartean duen eraginaz jabeturik. \u00abFiareren banku etikoak ez du irabazi asmorik, helburua dirua irabaztea baino pertsonen bizi kalitatea lortzea baita\u00bb, esan du. Horrekin batera, bada beste xede bat: gizarte eraldaketa bultzatzen duten proiektuak finantzatzea.<\/p>\n<p>Oraindik ere kosta egiten da dirua banku etikoan gordetzea, baina geroz eta gehiago dira. \u00abDenak gaude giza eskubideen alde, baina gero haien aurka inbertitzen dugu gure dirua. Gu ere horren konplize gara\u00bb, dio Reyk. Erabiltzaileek banka etikoan sartutako dirua zertan erabiltzen den jakin dezakete.<\/p>\n<p>Zaila da ohiturak aldatzea, eta banku etikoak ez du kreditu txartelik erabiltzeko aukerarik eskaintzen, oraingoz. Hori ere aurki aldatuko da. Sevirred eta Visak oztopo ugari jarri dizkietela salatu du Reyk. Horrek atzeratu ditu.<\/p>\n<p>Gordetzean ez ezik, erabiltzean ere dirua norberak nahi duen tokian geratuko dela segurtatu dezake: ekhi txanponarekin, adibidez. Josu Vazquez horren sortzaileetako bat da. \u00abDirua komertzio txikietan geratzen da, ez doa ez merkataritza guneetara ez denda sareetara; beraz, auzokoa indartzen dugu\u00bb. Tokiko produktuak eta ekologikoak ere sustatzen ditu, eta dirua ez doa banku tradizionaletara. \u00abEkonomia erreala indartu nahi dugu, ez dadila espekulaziorako erabili\u00bb. Helburua lortzeko, txanpon mota hauek tokian toki sortu behar dira. Iparraldean, adibidez, euskoa sortu zuten, antzeko helburuekin.<\/p>\n<p>Orain sakelakorako ekhi txanpona aterako dute, erabiltzaileen erosotasuna handitu eta jende gehiago erakartzeko. Ekhi Bilboko Alde Zaharrean eta Basaurin erabil liteke, batik bat. \u00abEguneroko bizitza egiteko oinarrizkoena eros liteke ekhirekin\u00bb.<\/p>\n<p><strong>KONTSUMOA<\/strong><\/p>\n<p><strong>Plastikorik ez<\/strong><\/p>\n<p>Dirua sakelean izanda, etxerako beharrezkoa den gailuren bat erostera abiatuz gero, egin liteke ingurumenaren aldeko apustua, eta plastikorik gabeko materialak erosi. Hori da Sinplastico ekooperatibaren helburua, adibidez. Hain zuzen ere, erabiltzen den plastiko kopurua %80 murriztu daitekeelako sortu zuten.<\/p>\n<p>Webgunean 512 produktu eskaintzen dituzte, denak plastikorik gabekoak: haurrendako zupakiak, panpinak eta biberoiak, erratza, komuneko eskuila eta harrikoa egiteko belakia, tuperrak, moldeak eta zartaginak, edo orraziak, hortz eskuila eta hileroko kopa. Kooperatiba honetaz gainera, badira ontziratu gabeko elikagaiak saltzen dituzten hainbat denda ere.<\/p>\n<p><strong>ELIKAGAIAK<\/strong><\/p>\n<p><strong>Tokikoarekin aski<\/strong><\/p>\n<p>Eguerdian, bazkaria prestatzerakoan, alternatibak ere badaude. Gainera, Euskal Herrian geroz eta gehiago dira kontsumitzen dutenaz kezkatzen direnak. Garikoitz Nazabal Gipuzkoako EHNE sindikatuko presidentea elikadura burujabetzaren alde mintzatu da. Buru asko estaltzen dituen txapela da: \u00abHarreman komertzial justuak landuz, bakoitzak behar duen irabazia izanez eta azken eroslea iruzurretik babestuz\u00bb.<\/p>\n<p>Kezkaturik dago globalizazio kapitalistak herritarrei \u00abkalte\u00bb egiten dielako, eta \u00abohitura on asko\u00bb kontsumo interes batzuen mesedetan aldatu dituztelako. Haren aburuz, baserritarren produktuak kontsumitu beharko lirateke, eta prozesuaren katean guziei beharrezko irabazia bermatzen dien prezioan erosi.<\/p>\n<p>Hor kokatzen dira kontsumo taldeak ere. Horietan parte hartzen du Gorka Apalategik, eta sutsuki defendatu ditu. \u00abHor dago etorkizuna\u00bb, esan du. \u00abGuk erabaki ahal dugu zer eta non erosi\u00bb. Talde horietako arduradunek hilero pasatzen diete gainerakoei erosketarako proposamena, eta norberak nahi duena eskatzen du. Beti ahalik eta gertukoena, eta gehienetan ekologikoa.<\/p>\n<p>Horri loturik daude hirietako baratzeak ere. Apalategi eskoletara joan ohi da, horiei buruz hitz egitera, eta bestelako tailerrak ere eskaintzen ditu. Baratzea bertikalak alternatiba bat dira: \u00abOnena norberak berea izatea da. Ia ez da ezer behar, egin dezakezu balkoian edo izkina batean. Edozein ontzi erabil daiteke, gainera\u00bb.<\/p>\n<p>Apalategik uste du sentsiblizazio lana egin behar dela, jendeak jakin dezan edozeinek izan dezakeela hiri baratze bat. \u00abEgin daitekeen iraultza baketsurik handiena baratze bat sortzea da\u00bb.<\/p>\n<p><strong>SAREA ETA TEKNOLOGIAK<\/strong><\/p>\n<p><strong>Enpresa handien morrontza gainditu<\/strong><\/p>\n<p>Arratsaldea igarotzeko Interneti tarte bat eskaintzea aukera bat da, eguraldi txarra egiten badu, batez ere. Prentsa irakurri, bideoak ikusi, edota lantxoren bat egiteko gailu teknologikoak beharrezkoak dira. Eremu horretan, alternatibak ez daude hain zabaldurik, eta enpresa handien menpeko izaten dira erabiltzaileak.<\/p>\n<p>Maider Likona Gisa elkarteko kidea da. Hau da, software askearen alde lan egiten du. Guifi.net proiektuan parte hartu du, Interneterako bestelako sarbide baten alde. \u00abSarea bera da, baina filosofia ez: badakizu erabilpen askea izango duzula, ezin dizutela trafikoa mugatu, beti izango duzula aukera funtzionamendua ikusteko eta jakiteko zehatz-mehatz nola dabilen\u00bb.<\/p>\n<p>Hark uste du sarea bide komuna izan behark lukeela, hiriko kaleak bezala. Hau da, sarearen azpiegitura ez luke enpresen menpe egon beharko. Oraingoz, sare alternatiboen Interneterako sarbidea telekomunikazio enpresa bati erosten diote, baina haien asmoa da horien hornitzaileei zuzenean erostea.\u00abHelburua jendea ahalduntzea da\u00bb.<\/p>\n<p>Sare horretara konektatzeko gailuei dagokionez, software askearen alde agertu da. \u00abGure bidearen jabe izan behar dugu, ez du zentzurik besteek kontrola izatea\u00bb. Egunerokoan gauza berak egin daitezkeela dio, eskaria baldin badago software askeak horri erantzuteko alternatibak sortzen dituelako. \u00abJendeak nahi gabe erabiltzen du software librea, adibidez, Firefox\u00bb.<\/p>\n<p><strong>ENERGIA<\/strong><\/p>\n<p><strong>Erabat berriztagarria izan daiteke<\/strong><\/p>\n<p>Ordua aldatu zenez geroztik, geroz eta lehenago iluntzen du. Aurki, gainera, hotza ailegatuko da Euskal Herrira. Argia eta berogailua, sakelaren etsai handietako bi dira. Sakelarenak, eta ingurumenarenak. Alor horretan ere, batzuek energia berriztagarrien alde egin dute, baita autokontsumoaren alde ere.<\/p>\n<p>Unai Agirre da horietako bat. Goiener kooperatibako bazkidea da, Iberdrola uztea erabaki zuenetik. Orain kontsumitzen duen energia %100 berriztagarria da. \u00abEman nezakeen pauso txikiena da, sozialki eta ekologikoki aldaketa egiteko\u00bb. Soilik berriztagarria den energia \u00abprezio lehiakorrean\u00bb eskain daitekeela frogatutzat eman du.<\/p>\n<p>Ur beroa eta berogailua izateko, eguzki plaka, inertzia depositua eta egur galdara ditu. Zazpi hilabetez ez du surik pizten, aski du eguzkiarekin, baina neguan bai. \u00abHasieran inbertsio handia da, baina egurra modu onean lor badezakezu, oso merke ateratzen da gero\u00bb. Kontziente da egoeraren arabera erantzuna ezin dela beti bera izan. Dena dela, denek egin ditzakete urratsak, haren aburuz: ibilgailu elektrikoak erabiliz, komunitateetan eguzki plakak paratuz&#8230; \u00abBakoitzak ahal duen horretan saiatu behar du, eta koherente izan\u00bb.<\/p>\n<p>Bukatu da eguna, eta bihar beste bat hasiko da. Batzuek proiektuak sortzen jarraituko dute, alternatibak eraikitzeko. Bizitzeko beste modurik badela frogatzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iker Tubia \/ 2015-11-10 \/ 1210 hitz Goizean goiz esnatu eta lotara joan arte. Bada alternatibarik. Hori erakutsi nahi izan zuten Bilbon iragan urriaren 24an. Baina alternatiba, zerena? Sistema kapitalista globalizatuaren menpekotasunarena. \u00abEzin da deus egin\u00bb esaldiari buelta eman, eta &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/bada-bizitzeko-beste-modurik\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,7,5505,5384,5497,5493,5492,65,12,5496],"tags":[5829,1555],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11851"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11851"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11851\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11852,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11851\/revisions\/11852"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11851"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11851"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11851"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}