{"id":11904,"date":"2015-11-17T08:49:11","date_gmt":"2015-11-17T08:49:11","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11904"},"modified":"2015-11-17T10:14:13","modified_gmt":"2015-11-17T10:14:13","slug":"gure-ahots-propioz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/gure-ahots-propioz\/","title":{"rendered":"Gure ahots propioz"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.gaztezulo.eus\/artikuluak\/gure-ahots-propioz\"><span class=\"view_autor\">Oier Beldarrain Lazkano\/ <\/span>167zbka. &#8211; 2015\/11 \/ 327 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Gazteok gure kabuz martxan jarritako egitasmoei eta egunero-egunero elkarrekin ikasi eta eragiten ari garenari ahotsa emateko tresna da <a href=\"http:\/\/topatu.eus\/\">&#8216;topatu.eus&#8217;<\/a> ataria.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div class=\"contenido contenido_view\">\n<p>Gure bizitzak erdigunean jarri eta horien inguruko harreman sareak josi nahi ditugu, webgune bat izatetik haratago, gazte mugimenduari komunikazio bideak erraztu eta eskainiz.<\/p>\n<p>&#8220;Gure gazteek bizitza oso erosoa dute; denetarik ematen diegun familietan bizi dira&#8221;. Horra duela gutxi Pello Gibelaldek, ADEGI Gipuzkoako patronaleko presidenteak, botatako \u2018perla\u2019. Adierazpenak hautsak harrotu ditu, eta ez du erantzun gutxi jaso Gipuzkoako patronaleko buruak. Komunikabide gehienetan instituzioetako arduradunen erreakzioek hartu dituzte lerroburuak. Eta guk diogu: \u201cMina eta amorrua sentitu dugun gazteok, Gibelalde bezalako beste askoren erruz prekarietatera kondenatuok, izango dugu zerbait esateko, ezta?\u201d.<br \/>\nBeste horrenbeste Kortxoenea gaztetxearen aurkako erasoak sortutako ika-mikarekin. Udalak hau esan duela, oposizioak bestea\u2026 Eta, zer dio gazte asanbladak? Ahoa adierazpen potoloz betetzen dutenek ezagutzen al dute proiektua bertako kideen eskutik?<\/p>\n<p>Blokeo mediatikoaz hitz egin ohi dugu munduaren bestaldeko gatazkez mintzatzean. Albisteak ez direla behar bezala iristen, botereari komeni zaion bertsioa dela kanal nagusietatik jasotzen duguna&#8230; Baina, bai itsasoaren bestaldean, eta baita Euskal Herrian ere, gazteok pairatzen dugu beste blokeo mota bat: helduen munduarena. \u201cGazteegia zara oraindik, gauza asko duzu bizitzan ikasteko\u201d. Eta guk galdetzen diogu gure buruari ea gure presentzia eta guk esanak kontutan hartzeko adin jakin batera iritsi behar ote garen.<br \/>\nZain egoteaz aspertuta, gure tresna propioak sortzeko hautua egin dugu gazteok, gure kabuz eta taldean egitea baita gure bizitzen protagonista gu geu izateko bidea. Esparruz esparru ari gara gure bizitzak erdigunean kokatzen, eta Topatun komunikazio alorretik egiten dugu ekarpena. Konpromiso maila eta funtzio desberdinekin, 40 lagun inguruk elikatzen dugu<a href=\"http:\/\/topatu.eus\/\"> <em>topatu.eus<\/em><\/a>, eta milaka gara Euskal Herriaren luze-zabalean proiektua jarraitu eta osatzen dugun norbanako eta kolektiboak.<\/p>\n<p>Etorkizunean kokatzen bagaituzte ere, guk geuk kontatu nahi dugu gure oraina. Gaur eta hemen egiten ari garena eta sentitzen duguna. Batzuetan izango da entzun gaitzaten, eta, besteetan, elkarrekin ikasi eta gozatzeko. Baina gazteok gure bideak behar ditugu, komunikatzeko kanal propioak, bizitzan topatzen ditugun hamaika blokeo horiei beste bat gehitu ez diezaioten.<\/p>\n<\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Oier Beldarrain Lazkano\/ 167zbka. &#8211; 2015\/11 \/ 327 hitz Gazteok gure kabuz martxan jarritako egitasmoei eta egunero-egunero elkarrekin ikasi eta eragiten ari garenari ahotsa emateko tresna da &#8216;topatu.eus&#8217; ataria.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5505,5717,5497,5493,5622,5492,65,5496],"tags":[776,5887,5886,5885],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11904"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11904"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11904\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11914,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11904\/revisions\/11914"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11904"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11904"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11904"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}