{"id":11924,"date":"2015-11-18T09:22:08","date_gmt":"2015-11-18T09:22:08","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11924"},"modified":"2015-11-19T08:17:53","modified_gmt":"2015-11-19T08:17:53","slug":"ikasgelako-debate-bat-parisko-atentatuez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/ikasgelako-debate-bat-parisko-atentatuez\/","title":{"rendered":"Ikasgelako debate bat Parisko atentatuez"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/sustatu.eus\/1447751475\"><span class=\"author\">Gorka Azkarate<\/span> \/ 2015-11-17 \/ 471 hitz<\/a><\/p>\n<p>Irakasle batek (Amelia Barquin) bota zuen erronka (<a href=\"https:\/\/abarquin.wordpress.com\/2015\/11\/15\/irakasle-nola-tratatuko-duzu-pariseko-sarraskia-zure-ikasle-musulmanarekin-guraso-nola-zure-seme-alabekin\/\">Irakasle, nola tratatuko duzu Pariseko sarraskia zure ikasle musulmanarekin?<\/a>) eta beste batek, Gorka Azkaratek, enbidoa onartu: egin egin du debate hori, eta <a href=\"https:\/\/egunsentiederra.wordpress.com\/2015\/11\/17\/ikasgelako-debatea\/\">kontatu egin du bere blogean<\/a>.<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><strong>Ikasgelako debatea<\/strong><\/p>\n<p>Zaila (askotan ezinezkoa) izaten da 26 pertsonez osaturiko taldean (25 ikasle + irakasle 1), solas lasaia egitea\u2026 Batez ere, talde hori <em>DBH3 Duiderra<\/em> taldea bada arratsalde eguzkitsu batean, azken saioan.<\/p>\n<p><strong><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Eztabaida\" target=\"_blank\">Debate<\/a>rako arautegia<\/strong> ez dirudi oso konplikatua:<\/p>\n<ol>\n<li>Txanda eskatu behar da. <strong>Txandaka hitz egin behar<\/strong> da.<\/li>\n<li><strong>Euskaraz<\/strong> egin behar da. (Baten bati gure saioari \u2018Euskara eta literatura\u2019 izena jartzea bururatu zitzaiolako).<\/li>\n<li>Euskaraz egiterakoan, beharrezkoa denean,<strong> irakasleak lagunduko<\/strong> du falta zaigun hitza edo esamoldea esanez. (Guztiok laguntzen badugu: zalaparta. Gainera, batzuen \u2018laguntzak\u2019 iseka doinua izaten du).<\/li>\n<li><strong>Ez<\/strong> diogu lagunari <strong>bote-prontoan zuzend<\/strong>uko. (Irakasleak ez badio zuzentzen, ez da hain garrantzitsu izango akats txikitxo bat edo beste).<\/li>\n<li>Ez dugu bi pertsonek batera hitz egingo. (Berrikus lehen araua).<\/li>\n<li>Ez dugu hiru-lau-bost pertsonek batera hitz egingo. (Berrikus lehen araua).<\/li>\n<li>Irakasleari <strong>moderatzaile lanak<\/strong> utziko dizkiogu.\u00a0 Debatean trebatuko bagina rol hori ikasleren bati esleituko genioke.<\/li>\n<li>Debatea formalagoa izan dadin <strong>grabatuko dugu<\/strong>. Horrela geroago aztertzeko parada izango dugu eta zer hobetu ikusi ahal izango dugu.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Gaur ikasle batzuek ondo prestatuta zeukaten debaterako <strong>gaia<\/strong>. (Edozein aitzakia ona da \u2018klasea galtzeko\u2019): Asteburuko <a href=\"http:\/\/sustatu.eus\/1447457028683\" target=\"_blank\">Pariseko gertakizunak<\/a>.<\/p>\n<p>Nahiko ondo hasi gara asteburuan entzundakoaren berri ematen; <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Albiste\" target=\"_blank\">albistea<\/a> gure hitzekin laburtuz. Ikasle bakar batek ia-ia lan guztia egin du.<strong> Zer<\/strong> gertatu da, <strong>noiz<\/strong>, <strong>non, nork, nor..<\/strong>. Atentatua, hildakoak, tiroak, lehergailuak\u2026 Hildakoen kopuruaren zenbakiaren zehaztasuna eta beste gora-behera batzuk kenduta, bikain.<\/p>\n<p>Gertakizunen kontakizun laburra egin eta gero, albistea laburtu eta gero, gertatutakoaren <strong>analisia<\/strong> egin behar zen. <strong>Iritzia<\/strong> emateko aukera zegoen. <strong>Zergatik<\/strong>, <strong>zertarako<\/strong>, zer dela eta\u2026<\/p>\n<p>Hortxe hasi dira hainbat ikasle denak batera txanda eskatzen, iritzia botatzeko asmoz. Iritzia, baina, ezagupen batzuen gainean eraiki egiten da. Eta dena esan behar, ikasle batzuek irakasleak kontu hauetan dauzkan hutsuneak baino handiagoak, nonbait.<\/p>\n<p>Lehenengo araua, bosgarrena, seigarrena etengabe haustea ez zaio irakasle honi harrigarri iruditu. Harrigarriak izan dira, ordea, ikasleei entzundako esaldi batzuk: \u201cAl-Andalus birkonkistatu nahi dute\u201d, \u201cGu lasai, zeren ETAkoak eta \u2018horiek\u2019 lagunak dira eta guri ez digute eraso egingo\u201d\u2026 \u201c\u2026 gure urtegiak pozoituko dituztela\u2026\u201d, \u201cGaur, oraintxe bertan, Guggenhein-Bilbao inguratu dute Frantziatik ihes egindako terrorista hortxe dagoelako arma eta lehergailuz josita\u2026\u201d (Azken hau telefonoz, gizarte sare baten bidez-edo, jasotako \u201cnotizia\u201d berri-berria, bero-beroa, larrialdi, estualdi!!!).<\/p>\n<p>Iritzi horiek guztiak horrelako oinarri<em> sendoa<\/em> zuten: \u2026 \u201cesan dute\u201d, \u201cba nik entzun dut\u201d, \u201ctelebistan esan zuten\u201d, \u201cba oraintxe bertan bidali didate mezu bat non\u2026\u201d<\/p>\n<p>Ikasle askok erakutsi nahi zuten \u201cterrorista\u201d baten zabaldutako erretratua, debatea aberasteko edo. (Edozein aitzakia ona da telefonoa patrikatik ateratzeko irakasleak ez duela errekisatuko pentsatzen denean).<\/p>\n<p>\u2026<\/p>\n<p><strong>Entzun diren astakeria batzuk<\/strong> entzun eta gero, \u201cEuskara eta (ahal dugunean) Literatura\u201d irakasteak norainoko zentzua ote duen, berriz ere, itaundu behar gure buruari. Agian, halako batean Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalarekin hasi beharko, atalez atal. Edo geoestrategiaren oinarriekin\u2026 <span class=\"wp-smiley wp-emoji wp-emoji-sad\" title=\":-(\"> <span class=\"wp-smiley wp-emoji wp-emoji-sad\" title=\":-(\">\ud83d\ude41<\/span><\/span><\/p>\n<p><em><span class=\"wp-smiley wp-emoji wp-emoji-sad\" title=\":-(\"><span class=\"wp-smiley wp-emoji wp-emoji-sad\" title=\":-(\">Jatorrizkoa: <a href=\"https:\/\/egunsentiederra.wordpress.com\/2015\/11\/17\/ikasgelako-debatea\/\">Gorka Azkarate, egunsentiederra, cc-by-sa.<\/a><\/span><\/span><\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gorka Azkarate \/ 2015-11-17 \/ 471 hitz Irakasle batek (Amelia Barquin) bota zuen erronka (Irakasle, nola tratatuko duzu Pariseko sarraskia zure ikasle musulmanarekin?) eta beste batek, Gorka Azkaratek, enbidoa onartu: egin egin du debate hori, eta kontatu egin du bere &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/ikasgelako-debate-bat-parisko-atentatuez\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5717,65,34,38,5504,5626],"tags":[5908,5915,2679,5093,5909],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11924"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11924"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11924\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11930,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11924\/revisions\/11930"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11924"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11924"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11924"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}