{"id":11926,"date":"2015-11-18T09:38:29","date_gmt":"2015-11-18T09:38:29","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11926"},"modified":"2015-11-18T09:38:29","modified_gmt":"2015-11-18T09:38:29","slug":"the-leftovers-aireratzen-ari-diren-telesailen-artean-onena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/the-leftovers-aireratzen-ari-diren-telesailen-artean-onena\/","title":{"rendered":"\u201cThe Leftovers\u201d: aireratzen ari diren telesailen artean, onena"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/gaizka-izagirre\/2015\/11\/18\/the-leftovers-aireratzen-ari-diren-telesailen-artean-onena\/\">Gaizka Izagirre \/ 2015-11-18 \/ 514 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Bat-batean munduko biztanleriaren %2a desagertu egiten da. Inork ez daki non dauden eta zer gertatu den. Telesail honen hasierako premisa hori sinplea dirudi bai, baina pixkanaka, pantaila txikiak azken urteetan eman duen ustekaberik handienaren aurrean gaudela frogatzen ari da. Hori bai, gauza bat argi izan, berdin dio desagerturiko pertsonak horiek non dauden, garrantzitsuena bertan gelditu direnak dira, gainerako %98 horiek alegia. Nola birmoldatuko dute bizitza, maite dituzten pertsonak ondoan izan gabe.\u00a0Lehen denboraldiaren hasieran, gutxik uste zuten, hain urrun iritsiko zenik. Gutxika,\u00a0harrokeriarik gabe eta zarata gutxi ateraz, guztiz\u00a0harrapatu nauen telesaila bihurtuz. Momentu honetan aireratzen ari diren telesail guztien artean, onena\u00a0bihurtuz. (Fargo II-rekin batera)<\/em>.<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><strong>Zer eskaintzen digu?<\/strong><\/p>\n<p>Batez ere, \u00a0ikusleak bi mutur ezberdinetan banatzeko gaitasuna duen istorio horietako bat. Zein muturretan kokatuko ote zarete? Telesaila, gorroto ala maitatu? Hori bai, garrantzitsua, telesailean sinestea eta barruraino murgiltzea. Intentzioa, hasieratik gillotina eskuartean dugula ikustea bada, hobe ez gerturatzea. Bestalde, HBO-ren zigilu hori ikuste hutsarekin, gerturatzeko argudio nahiko indartsua dirudi, \u00a0baina egin dituen ekoizpen mordoen artean, \u00a0gutxi batzuk dute honen anbizio, ausardia eta originaltasuna. Istorio bitxi eta erakargarri batean bilakatuz, misterio eta suspensez gainezka. Interesgarria atal bakoitzetik atera daitezkeen eztabaidagai eta irakurketa\u00a0guztiak. Hainbat uneetan<em> Lost<\/em> datorkit burura, misterio ulertezin batez inguratua dagoelako guztia. Ez da kasualitatea beraz, sortzaileen artean, Damon Lindelof aurkitzea, Lost telesailaren gidoilarietako bat.<\/p>\n<p>Nabarmentzekoa telesailaren sendotasuna, oso tinko mantenduz, ahultasun sintomarik erakutsi gabe. Bigarren denboraldi zoragarri bat eskaintzen ari direlarik, lehenengoa gaindituz.\u00a0 Aipaturiko elementu guzti horiekin gainera, mina, bakardadea eta desorientazioa bezalako gaiak, maisutasunez islatzen jakin izan\u00a0dute.<\/p>\n<p><strong>Liburu batean oinarritua<\/strong><\/p>\n<p>Telesaila, <em>Tom perrota-<\/em>ren liburu batean oinarriturik dago. Lehen denboraldian, liburu horren eduki oso moldatu zuten arren,\u00a0 bigarren denboraldiari beste ikuspuntu interesgarri eta bikain bat eskaintzen jakin izan dute. Gezurra dirudien arren, lehen denboraldiaren maila gaindituz eta telesaila hobetuz.<\/p>\n<p><strong>Aktoreak eta pertsonaiak<\/strong><\/p>\n<p>Telesail honek eskaintzen dizkigun, pertsonaia horien aurkezpena eta garapena\u00a0bikaina da, zoragarria.\u00a0Aipaturiko\u00a0min, bakardade eta desorientazio guzti hori ezin hobeto itsatsirik ageri direlarik pertsonaia bakoitzean. Horietako batzuk, transformazio <em>brutal<\/em> bat jasaten dutelarik. Aipagarria jakina, aktoreen lana.<\/p>\n<p>Guztien gainetik nabarmentzekoa, <strong>Nora Durst<\/strong> (Carrie Coon) aktore erraldoia dela frogatuz. Pertsonaia suntsitu baten bitartez une ahaztezinak utziz.<\/p>\n<p><strong>Kevin Garvey<\/strong>\u00a0(<span class=\"itemprop\">Justin Theroux). Atalak pasa hala indarra hartuz doan pertsonaia eta hainbat misterioren giltza bihurtzen ari dena.\u00a0<\/span><\/p>\n<p>Beste ezinbesteko pertsonaia ,<span class=\"itemprop\">Christopher Eccleston\u00a0aktore handiak antzeztua, <strong>Matt Jamison<\/strong>\u00a0apaizarena. Biziko dituen hainbat uneetan, \u00a0<em>Lost<\/em> telesailaren <em>Desmond<\/em> datorkit burura. Ikaragarria eta latza\u00a0emaztearekin bizi duen istorio hori.<\/span><\/p>\n<p><strong>Gainerako pertsonaiak<\/strong><\/p>\n<p><strong>Meg Abbott<\/strong>\u00a0(<span class=\"itemprop\">Liv Tyler)<\/span>, <strong>Tom Garvey\u00a0<\/strong>(<span class=\"itemprop\">Chris Zylka)<\/span>, <span class=\"itemprop\"><strong>Laurie Garvey<\/strong> (Amy Brenneman)<\/span>,<strong><span class=\"itemprop\"> Jill Garvey\u00a0<\/span><\/strong><span class=\"itemprop\">(<\/span><span class=\"itemprop\">Margaret Qualley)<\/span>, <strong>Patti Levin<\/strong>\u00a0(<span class=\"itemprop\">Ann Dowd), <strong>Mary Jamison<\/strong>\u00a0(<span class=\"itemprop\">Janel Moloney)<\/span>, <\/span><strong>Erika Murphy<\/strong>\u00a0(<span class=\"itemprop\">Regina King), <\/span><strong>John Murphy<\/strong> (<span class=\"itemprop\">Kevin Carroll)<\/span><\/p>\n<p><strong>Musika eta atmosfera<\/strong><\/p>\n<p>Aktoreen lan horretaz gain, bi euskarri nagusiei esker mantentzen da tinko istorioa. Alde batetik, Todd McMullen-en argazkia, bikaina,\u00a0ikusgarria. Eta batez ere Max Richter konposatzaileak, soinu banda zoragarri bati esker, eskaintzen duen erakustaldi paregabea. Abesti zerrenda ezagunak ere ageri dira, ikusgai ditugun irudiekin tartekatuz sekuentzia brutalak sortuz.<\/p>\n<p>Beraz, badakizue, istorio desberdinak eta batez ere ausartak gustuko badituzue, zalantzarik ez izan eta murgildu. Hiru atal besterik ez dira falta bigarren denboraldia amaitzeko eta erabat harrituta jarraitzen dut, maiteminduta.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaizka Izagirre \/ 2015-11-18 \/ 514 hitz Bat-batean munduko biztanleriaren %2a desagertu egiten da. Inork ez daki non dauden eta zer gertatu den. Telesail honen hasierako premisa hori sinplea dirudi bai, baina pixkanaka, pantaila txikiak azken urteetan eman duen ustekaberik &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/the-leftovers-aireratzen-ari-diren-telesailen-artean-onena\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5621,5505,5717,5272],"tags":[5910,5756],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11926"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11926"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11926\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11927,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11926\/revisions\/11927"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11926"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11926"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11926"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}