{"id":11977,"date":"2015-11-24T10:03:12","date_gmt":"2015-11-24T10:03:12","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11977"},"modified":"2015-11-24T10:06:45","modified_gmt":"2015-11-24T10:06:45","slug":"norberaren-erakusleihoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/norberaren-erakusleihoa\/","title":{"rendered":"Norberaren erakusleihoa"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1866\/038\/001\/2015-11-24\/norberaren_erakusleihoa.htm\" target=\"_blank\">Iker Tubia \/ <span class=\"data\">2015-11-24<\/span> \/ 1.271 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Sare sozialak erabat hedatu dira, eta horrek harremanak izateko bide berriak ireki ditu. Asko dira sare horiek beren irudia sortzeko erabiltzen dutenak, batzuetan fikziokoa. Arazo ere bilaka daiteke, besteen oniritziaren eta erantzunen morroi bihurtzeraino.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\">\n<p><span class=\"lehena\">D<\/span>enda bat balitz bezala. Edo bestelako saltoki bat. Egunero jende anitzek erabiltzen ditu sare sozialak argazkiak edo bideoak partekatzeko, zer irakurtzen ari den jakinarazteko, film bati kritika egiteko, edota pentsatzen ari dena azaleratzeko. Horrela, sare sozialak norberaren bizitzaren erakusleiho bihurtzen dira. Baina, noski, edozein dendak produkturik erakargarrienak paratu ohi ditu kristalaren bestaldean. Edo saldu nahi duena. Hala, sare sozialek norberaren irudia sortzeko aukera ematen dute.<\/p>\n<p>Horretaz jabetu da Essena O&#8217;Neil 18 urteko gazte australiarra. 687.000 jarraitzaile zituen Instagramen, eta haren irudia proiektatzeko tokia zen hura. Baina, azkenean, uztea erabaki du, ez baita bizitza erreala, esan duenez. 2.000 argazki ezabatu ditu, eta ohar bat utzi. \u00abInstagram bikaintasun artifiziala da, atentzioa emateko eta jendea engainatzeko egina\u00bb, dio. \u00abKonturatu gabe, sare sozialen, gizartearen oniritziaren, gizarte mailaren eta nire itxura fisikoaren menpeko izaten igaro dut nerabezaroaren zatirik handiena\u00bb.<\/p>\n<p>Sare sozialak uzteko erabakia azaltzen duen sarrerak 37.200 <em>atsegite<\/em> ditu. Bestalde, hark jarri zituen hainbat irudiren izenburua aldatu egin du, ezkutatzen zuten egia azaleratzeko. Adibide bat: soineko batekin agertzeagatik, 400 euro kobratu zituen 150.000 jarraitzaile zituela. Beste bat: argazki bera ehun bider egin behar izan zuen, bikinia soinean, gorputza \u00abbikain\u00bb ateratzeko.<\/p>\n<p>Antzezlan batean bezala, nork bere rola jokatzen du sare sozialetan. Batzuek, batek baino gehiagok, beste identitate batzuk sortzen baitituzte ezizenez baliaturik. Baina \u00abkontu ofizialak\u00bb ez du beti egia kontatzen, edo egia hori ez da osoa izaten. Horren froga da <em>Finstagram<\/em> edo <em>Fake Instagram<\/em> (Instagram Faltsua). Nerabeen artean hedaturik dagoen praktika da: batetik, publikoa den Instagram kontua elikatu, baina, bestetik, pribatua den kontua ireki, edozeinek ikustea nahi ez diren irudiekin edo iruzkinekin. Azken horretan sartuko lirateke filtrorik gabeko argazkiak, aurpegi txarra ageri dutenak, laukiratze makurrekoak, edota mozkorkerian ateratakoak.<\/p>\n<p>Batean <em>cool<\/em> agertzea, bestean grazioso. Baina, bietan ere irudi zehatz bat bilatzen dute erabiltzaileek. Rol zehatza jokatzen dute protagonistek. Joaquin Sevilla NUPeko Teknologia Berrietako eta Hezkuntza Berrikuntzako errektoreordea izan zen 1999. eta 2003. urteen artean. Sevillak dio ez dela aditua, baina bai oso aritua. \u00abBizitzaren alor askotan, ez bakarrik birtualetan, norberak rol bat jokatzen du. Irakasle batek ez du jarrera bera ikasgelan edo lagunekin solasean\u00bb, azaldu du. \u00abAlor bakoitzean pertsonaia askotarikoak agertzen ditu norberak, ez dute antagonikoak izan beharrik, baina badira pertsona horren aldaerak. Sare sozialetan gauza bera gertatzen da\u00bb.<\/p>\n<p>Sare sozial bakoitzak bere estiloa du gainera. \u00abBatzuk belaxkak dira, eta nahiko faltsuak. Linkedin, adibidez, lanerako kontaktu sarea denez, hor curriculumetako irudia eskaintzen du jendeak, gomina eta gorbatarekin, eta anglizismoz beteriko hizkera pedantearekin\u00bb. Baina, berak uste du ez dela eguneroko bizitzatik aldentzen. \u00abHainbat rol jokatzea] Behar bat baino gehiago da, zerbait ia biologikoa da, eta Internet beste toki bat gehiago da\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Blogen garaitik<\/strong><\/p>\n<p>Gaiaz asko idatzi eta mintzatu da Jose Luis Orihuela Nafarroako Unibertsitateko irakaslea. Bere webgunean azaltzen duenez, blogak zabaltzen hasi zirenean sortu zen Interneten jendaurrean agertzea eta oniritziaren esperoa, 1990eko hamarkada hondarrean. Orduko kezka iruzkin kopurua izaten zen, edo rankingetako posizioa. \u00abBlogariek edukiak jendaurrean partekatzeko eskuzabaltasunak bazuen ordaina, baina ez dirutan, baizik eta esker ona, aitortza, ospea, eragina eta ikusgarritasuna\u00bb.<\/p>\n<p>Hori areagotzeko aukerak eman dituzte sare sozialek. Maialen Garmendia EHUko soziologoak esan duenez, erabiltzaileek 400 lagun inguru izaten dituzte, datu hori bildu dute egin dituzten ikerketetan. Bistan da ez direla soilik lagunak; ezagunak, lagunen lagunak edo ezezagunak ere badira tarteko. \u00ab Sare sozialek aukera egokia eskaintzen digute benetakoa ez den irudi bat hedatzeko, eta 400 edo 500 ikusle baditugu, plataforma aparta da\u00bb, azaldu du. Izan daiteke duintasuna bilatzeko, edo fantasiak gauzatzeko.<\/p>\n<p>Nerabeek sare sozialekin duten harremana ikertzen hamar urte daramatza Garmendiak. \u00abGazteei lan handia ematen die Interneten zabaltzen duten irudi hori zaintzeko premiak: irudi fisikoa, adierazten dituzten gauzak&#8230;\u00bb. Izan ere, sare hauek garrantzi handia dute gazteen sozializazioan. Hor ez badaude, taldetik kanpo geratzen dira.<\/p>\n<p><strong>Badago iragazkirik<\/strong><\/p>\n<p>Dena den, irudi hori kontrolpean egoten da. Hau da, nerabeek ez diote argazkirik ateratzen gauza guziei. Estefania Jimenez EHUko Gizarte eta Komunikazio fakultateko irakaslea da, eta hark azaldu du funtzionamendua: \u00abBadago estrategia bat, nahiz eta agerikoa ez izan. Interesatzen zaien irudia proiektatzen dute\u00bb. Horrek arazoak ere ekartzen ditu, sarri presioa sentitzen baitute erabiltzaileek. Jimenezek dio neskek presio handiagoa izaten dutela. Gehiago erabiltzen dituzte, gainera. Udaberrian galdeketa egin zuten, eta 13 eta 16 urte arteko nerabeen artean, mutilen %76k erabili zuten Whatsapp aste hartan, eta nesken %86k. Instagramek arrakasta handiagoa du nesken artean mutilen artean baino. Datuak oraindik ez dituzte argitaratu, eta Espainiakoak dira, baina Euskal Herrian oso antzekoak direla dio.<\/p>\n<p>\u00abNeskek presio bikoitza izaten dute: batetik, batik bat publizitate bidez heltzen zaizkien kanon estetiko batzuk betetzen dituen irudia elikatu behar dutelako; eta, bestetik, neurtu behar dutelako sexualki aktibo gisa agertzea\u00bb, esan du. \u00abAskotan, irudi sexualak dira, ez pornografikoak, baina bai intentzio argiarekin eginak. Sexualki interesgarri agertu behar dute neskek, baina ongi zaindu behar dute irudia puta gisa ez agertzeko. Irudia neurtzeko ahalegin handiagoa eskatzen zaie, beraz\u00bb.<\/p>\n<p>Norbere irudia sortzea ez da beharrizan bat, Jimenezen aburuz. Aukera dagoelako egiten dute erabiltzaileek. Etengabe kamera bat eskuan dutelako egiten dituzte hainbeste argazki. Gainera, sare sozialen bitartez irudi hori kontrolatzeko aukera dagoela iruditu ohi zaie bertan sartzen direnei.<\/p>\n<p>Sare sozialei buruz aritzerakoan, itxurakeria izaten da askotan agertzen den hitza. \u00abSare sozialek nartzisismoa bultzatzen dute, gu garelako helburua momentu orotan. <em>Selfie-<\/em>aren kultura geratzeko etorri da\u00bb, dio Jimenezek. Norberak sortzen duen profilari \u00abmarka irudia\u00bb deitzen dio Maitane Urrutikoetxeak. Komunikabide sozialen eta marketin arduraduna da. \u00abInkontzienteki, norberak bere estrategia du\u00bb, esan du. Baina ez du horren aurka egin. Are, langileak sare sozialetan ere bilatzen direla gogorarazi du; beraz, marka hori zaintzea komeni da. Bestalde, azaldu du gomendagarria dela ezizenak erabiltzea.<\/p>\n<p>Ez da soilik nerabeen kontua. Helduak ere ibiltzen dira haien bizitza birtuala sortzen. Sare sozialetan ohikoak dira haurdun dauden pertsonen tripa nola hazten den erakusten dituztenen irudiak, adibidez. Edo bikotekidearekin zoriontsu agertzen direnak, oporretan urrutira joan direnenak, edo itxura bikaina duen platera jatear direnenak. \u00abBizitzaren kronika irreal bat egiten dute. Ez dute guzia kontatzen, baizik eta interesatzen zaiena, aurreikusten dutelako besteek zer espero duten eurengandik\u00bb, azaldu du Urrutikoetxeak.<\/p>\n<p>Horixe da Shaun Higton zuzendariak <em>What&#8217;s on Your Mind?<\/em> (Zer duzu buruan?) film laburrean jorratzen duen gaia. Ingurukoen irudi zoriontsuak etengabe ikusita, bere bizitzaren gezurrezko kronika egiteari ekiten dio protagonistak. Baina, norentzat da irudi hori? \u00abIrudia ez da gaur egungo lagunentzat, baizik eta unibertsitateko edo institutuko lagunentzat, ikusteko zein ondo bizi naizen\u00bb, dio Urrutikoetxeak.<\/p>\n<p>Komunikabide sozialetako arduradunak uste du kasu askotan konplexuak egon daitezkeela, edota besteen onespena bilatzen dutela etengabe. Adibidez, <em>bullyng<\/em> edo eskolako jazarpena izan duten pertsonak aipatu ditu. \u00abBatzuek erakutsi nahi dute badirela nor, ez direla lehengo modukoak\u00bb.<\/p>\n<p>Beste batzuetan, erabiltzaileen egoak egon daitezke tarteko. Jimenezek aipatu ditu \u00absozialki nabarmendu\u00bb nahi duten helduak: artistak, kazetariak&#8230; \u00abInor ez da ukitua dagoen argazki batean bezain erakargarria, eta inor ez da Twitterren agertzen den bezain gaiztotxoa\u00bb. Adibidez, Twitterren jendea bortitzagoa izaten dela uste du. \u00abGainerakoengandik ezberdintzeko modua da\u00bb. Baliteke gainerakoengandik ezberdintzeko gogo hori, azkenean, denak berdintzeko bidea izatea.<\/p>\n<p><strong>&#8216;Atsegite&#8217;-en morroi<\/strong><\/p>\n<p>Sare sozialetan bada adituek nabarmendu duten arazo bat: gainerakoen erantzunak \u2014edo erantzunik ezak\u2014 sor dezakeen frustrazioa. \u00abNolabaiteko presioa dago zabaltzen ditugunak gogoko dituztela ikusteko\u00bb, dio Garmendiak. Halere, zehaztu du hori neurririk gabeko erabilerak dakarrela, eta ez dela tresnak berez dakarren arazoa. Sevillak ere eman du bere iritzia, baina argi utzi du ezin dela orokortu. \u00abBatzuk <em>follow<\/em>-arengatik eta <em>atsegin dut<\/em> horiengatik lehiatzen dira, eta hor zerbait oso faltsua sortzen da. Ez bada afera profesionalengatik, ez du zentzurik horrek\u00bb.<\/p>\n<p>Urrutikoetxearen aburuz, horren menpeko bihurtzeak badu arazo nabarmen bat: \u00abIruzkinak, <em>atsegite-<\/em>ak, besteek baino lagun gehiago&#8230; nahi dituzte. Zifrei begiratzen diote, eta ez kalitateari\u00bb. Jimenezek uste duenez, <em>atsegite<\/em>en morrontza da arrisku handienetako bat. \u00abBesteen aurrean agertzeak bultza gaitzake berehalako erantzuna lortu nahi izatera. Noski, ezin gara guzien gustukoak izan, hori onartu beharra dugu\u00bb. Bizitza birtualean, errealean bezala.<\/p>\n<\/div>\n<div id=\"iruzkinak\"><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iker Tubia \/ 2015-11-24 \/ 1.271 hitz Sare sozialak erabat hedatu dira, eta horrek harremanak izateko bide berriak ireki ditu. Asko dira sare horiek beren irudia sortzeko erabiltzen dutenak, batzuetan fikziokoa. Arazo ere bilaka daiteke, besteen oniritziaren eta erantzunen morroi &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/norberaren-erakusleihoa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,7,5505,5717,5497,5493,65,28,5496],"tags":[1555,5947,5948,2220,31],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11977"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11977"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11977\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11979,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11977\/revisions\/11979"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11977"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11977"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11977"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}