{"id":11996,"date":"2015-11-26T08:36:37","date_gmt":"2015-11-26T08:36:37","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=11996"},"modified":"2015-11-26T08:36:37","modified_gmt":"2015-11-26T08:36:37","slug":"kiratsa-lurrin-bihurtzeko-ipuinak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/kiratsa-lurrin-bihurtzeko-ipuinak\/","title":{"rendered":"Kiratsa lurrin bihurtzeko ipuinak"},"content":{"rendered":"<p><span class=\"data\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1856\/030\/001\/2015-11-25\/kiratsa_lurrin_bihurtzeko_ipuinak.htm\" target=\"_blank\">Ainhoa Sarasola \/ 2015-11-25 \/ 481 hitz<\/a><br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><strong>Izenburua<\/strong>: Laranja bat zaborretan; <strong>Egilea<\/strong>: Patxi Zubizarreta ; <strong>Ilustratzailea<\/strong>: Mintxo Cemillan ;<strong> CDa<\/strong>: Felipe Barandiaran eta Pello Ramirez; <strong>Argitaletxea<\/strong>: Elkar<\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">J<\/span>uan Mayorgaren esanak ekarri ditu gogora Patxi Zubizarretak Laranja bat zaborretan eleberria (Elkar) aurkezterakoan. Dramaturgoaren arabera, \u00absortzaileak adi egon beharra dauka, jaso egin beharra dauzka munduko zarata, kutsadura eta kiratsa, eta, alkimia berezi baten bitartez, bihurtu behar ditu poesia, musika eta amets\u00bb. Hori irudikatu nahi izan du izenburuarekin, zabor artean dagoen laranja horrekin. Kirats artean bizi arren, bestelako lurrinak usaintzearekin amets egiten duen mutiko baten istorioa eraiki du lan berrian.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\">Karabino da istorioaren protagonista. Kairon, <em>zaborraren hiria<\/em> ere deitzen duten horretan bizi da mutikoa, Mokattam auzune txiroan. Kairoko kristau koptoei buruzko dokumental bat ikusi zuen idazleak, eta zirrara sortu zion. \u00abBeste mundu bat zabaldu zitzaidan, hain zuzen, <em>zaborraren hiria<\/em> esaten dioten horretan kristau koptoak arduratzen direlako zaborra biltzeaz eta birziklatzeaz\u00bb. Horretan jarduten du Karabino gazteak ere. \u00abProtagonistak sekula ez du ikusi laranja bat osorik, beti atalak jan ditu, edo laranja ustelak, zabor artean bizi direlako, kirats, kaka eta kraka artean\u00bb. Familiarekin bizi da mutikoa: haren amaren ustez, \u00abzaborra Jainkoaren oparia\u00bb da; aitak, berriz, alde egin nahiko luke, baina ezin du. \u00abLagunak ere izango ditu Karabino errukarriak, baina aingura bilakatuko zaizkio, eta ezin handik atera, bere ametsa Mokattametik, auzo kirastu horretatik ateratzea izango baita\u00bb. Pobrezian, \u00abmiseriaren kateak lotuta\u00bb bizi da, beraz, protagonista, baina amets ere egiten du. \u00abIstorio eder guztiak hala hasten dira, norbaitek asmo bat, amets bat duenean, eta horretarako estrategiak prestatzen dituenean\u00bb.<\/p>\n<p>Pasadizo ugari kontatuko dira gero, eta horien artean errepikatuko den bat dago: maiz joango da Karabino Nagib ipuin kontalari itsuaren istorioak entzutera. Liburuko sei ataletako bakoitzean, ipuin horietako bat kontatzen da. \u00abHistoria unibertsaleko oso istorio ederrak harrika bota izan dira zaborretara, Joserena, Bibliakoa, adibidez. Nik etxean entzun izan nuen Joseren istorio harrigarria\u00bb, azaldu du Zubizarretak. Kontatu du hamabi semeren artetik Jakoben kuttunena zela Jose, anaiek gorroto ziotela horregatik, eta hiltzen saiatu zirela, baina, azkenean, faraoiaren bigarren izatera iritsi zela Jose. \u00abIstorio horixe kontatuko du Nagib itsuak, baina non, eta kanposantuan, zeren Kairon bada beste hiri bat, ez zaborrarena baizik eta hildakoena; milaka jende bizi da Al-Qaraba hilerrian, eta horra joango da mutiko kristaua, musulmanen artean, Joseren istorioa entzutera, bera ere ameslaria sentitzen delako\u00bb. Halako pasadizoen artean, \u00abgalderak eta gogoetak\u00bb plazaratzen dituela azaldu du Zubizarretak, liburuarekin \u00abzer pentsa eta zer sentitua\u00bb eman nahi duelako.<\/p>\n<p><strong>Irudiak eta audioak<\/strong><\/p>\n<p>Mintxo Cemillanen ilustrazioekin osatu dute eleberria. Lehendik ere elkarrekin lan egindakoak dira bi egileak \u2014<em>50<\/em> (Txalaparta)\u2014, eta Zubizarretaren testu berria \u00aboso bisuala\u00bb iruditu zitzaiola azaldu du irudigileak. \u00abKontatzen duenak daukan indarrak eta leuntasunez kontatzeak mastekatzeko gogoa ematen duen xamurtasuna eragiten dizu, baina lehortasun zaporea ere uzten du. Sentsazio hori eragin zidan niri\u00bb. Eszenak bere horretan irudikatzea baino gehiago, narrazioan agertzen den giroa islatu nahi izan duela gehitu du.<\/p>\n<p>Audio bat erantsi diote liburuari, QR kode bidez entzun daitekeena. Bertan, liburuko Nagib itsuaren ipuinak entzun ahal dira Felipe Barandiaranen ahotsean, Pello Ramirezen txeloak lagunduta.<\/p><\/div>\n<div id=\"iruzkinak\">\n<div id=\"disqus_thread\"><\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ainhoa Sarasola \/ 2015-11-25 \/ 481 hitz Izenburua: Laranja bat zaborretan; Egilea: Patxi Zubizarreta ; Ilustratzailea: Mintxo Cemillan ; CDa: Felipe Barandiaran eta Pello Ramirez; Argitaletxea: Elkar Juan Mayorgaren esanak ekarri ditu gogora Patxi Zubizarretak Laranja bat zaborretan eleberria (Elkar) &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/kiratsa-lurrin-bihurtzeko-ipuinak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,7,5505,5717,5493,14,46],"tags":[5973,188,5972,545],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11996"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11996"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11996\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11997,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11996\/revisions\/11997"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11996"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11996"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11996"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}