{"id":12026,"date":"2015-11-27T09:38:16","date_gmt":"2015-11-27T09:38:16","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12026"},"modified":"2015-11-27T09:38:16","modified_gmt":"2015-11-27T09:38:16","slug":"oraindik-ere-punkaren-seme","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/11\/oraindik-ere-punkaren-seme\/","title":{"rendered":"Oraindik ere, punkaren seme"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1861\/033\/001\/2015-11-27\/oraindik_ere_punkaren_seme.htm\" target=\"_blank\">Pello A. Zuazo \/ <span class=\"data\">2015-11-27<\/span> \/ 449 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Zazpigarren diskoa kaleratu du Txapelpunk taldeak: &#8216;Punkaren semeak&#8217;. Sei abesti \u00aberraz, azkar, labur eta zuzen\u00bb bildu dituztela diote<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">I<\/span>\u00f1igito Txapelpunk ezkondu egin da, eta hortik diskoaren azala: emakumezkoen ezkontza soineko bat jantzita ageri da abeslaria. Ez dakigu, ordea, bere ezkontza egunean soineko hori nork eraman zuen, berak edo emazteak. Hori bai, ezkontza bidaian Hawaii, Las Vegas, eta San Frantziskon ibili direla esan du lekeitiarrak: \u00abHawaiin nengoela diskoari azken ukituak ematen genbiltzan oraindik: diseinua, bideoklipa&#8230; telefonotik argitu behar izan ditugu hainbat kontu!\u00bb.<\/p>\n<p><em>Punkaren semeak<\/em> diskoa argitaratu du Txapelpunk taldeak, euren ibilbideko zazpigarrena. Hain justu, <em>Txapelpunk<\/em> izeneko lehenengo diskoa kaleratu zutenetik hamabost urte bete direnean. Ritxi Aizpuru Baga-Biga diskoetxeko arduradunak eman du azalpena: \u00abI\u00f1igito arrantzalea da, baita baita laboraria ere. Itsasoan zein baratzean, kanaberarekin zein aitzurrarekin. Baina guztiaren gainetik punkaren semea da. Etsaiak taldearen tarte batean Txapelpunk sortzeko garaia iritsi zela iruditu zitzaion. Eta hortxe dihardu oraindik, indarrez\u00bb.<\/p>\n<p>Proiektuak gorabeherak izan ditu, eta urteotan hainbat musikari pasatu dira taldetik. Halere, erabateko nortasuna erakutsi dute beti aurrera egiteko. Oraingo honetan, adibidez, hiruko formatuan aurkeztu dira: I\u00f1igito ahots eta gitarretan, Atrofi anaia baxu jotzaile eta Toki bateria jotzen. Zuzenekoetarako, berriz, beste kide bat aurkitu dute, laugarrena: Space Octopus taldeko Dann Hoyos gitarrista, azken denboraldian Etsaiak taldearekin ere ibilitakoa. I\u00f1igitoren esanetan, taldeari beste \u00abtxispa\u00bb bat emango dio, eta, horrela, bera askeago ibiliko da agertokian, gitarrarekin eta gitarra gabe.<\/p>\n<p>Disko honetan sei abesti \u00aberraz, azkar, labur eta zuzen\u00bb bildu dituzte. Horietatik bi, euskaraz. \u00abHitzak idaztera noanean, ez dut aldez aurretik pentsatua zein hizkuntzatan idatziko ditudan, datozen bezala idazten ditut. Baina erraztasun handiagoa daukat gaztelaniaz idazteko\u00bb, adierazi du Lekeitioko abeslariak. Dena den, argitu du musikan eta eguneroko bizimoduan euskara inoiz baino gehiago darabilela. Hala, bada, kantuotan ere, egunerokotasunaz eta inguruan ikusten duenaz dihardu. Betiko taberna, lagunak, musika, jaia eta drogak ditu hizketagai. Baina, punkaren semeak izanik, kritikak eta aldarrikapenak ere badute lekurik. \u00abBandera, herrialde edo erlijioaren izenean egindako sarraskiak, politikarien ustelkeria, drogaren arazoa&#8230; hitz gutxirekin asko esaten dugu\u00bb, azpimarratu du.<\/p>\n<p><strong>Hamaika proiektu buruan<\/strong><\/p>\n<p>Ezkondu izanaz pozik dagoela kontatu du I\u00f1igitok, algara eta barre artean: \u00abSekulako saltsa da, jakingo duzue, hainbeste prestaketa eta hainbeste kontu!\u00bb. Ezkontza bidaia Hawaiin, Las Vegas eta San Frantziskon barrena egin zuten, eta azken hiri honetan disko batzuk oparitu zituela esan du. \u00abKontaktuak egin ditut, agian hara joateko aukera izango dugu, eta kontzertu batzuk jo&#8230; ikusiko dugu\u00bb. Mexikon bira txiki bat egiteko ideia daukatela ere eskapatu zaie. \u00abMexikoko diskoetxe batek disko honetako kantuak ditu\u00bb, bota du Aizpuruk .<\/p>\n<p>Hori gutxi ez, eta zuzeneko disko bat egiteko asmoa ere azaldu dute taldekideek. \u00abDulantzin [Araba] jo genuen orain ez asko, eta kontzertua grabatzekotan egon ginen, baina ezer ez\u00bb. Hitza eman dute laster grabatuko dutela. Argi dago punkaren semeak bizi-bizi daudela oraindik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pello A. Zuazo \/ 2015-11-27 \/ 449 hitz Zazpigarren diskoa kaleratu du Txapelpunk taldeak: &#8216;Punkaren semeak&#8217;. Sei abesti \u00aberraz, azkar, labur eta zuzen\u00bb bildu dituztela diote<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,7,5505,5717,5493,5168],"tags":[5305,5997,5998,5996],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12026"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12026"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12026\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12027,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12026\/revisions\/12027"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12026"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12026"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12026"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}