{"id":12118,"date":"2015-12-15T07:41:33","date_gmt":"2015-12-15T07:41:33","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12118"},"modified":"2015-12-15T08:30:50","modified_gmt":"2015-12-15T08:30:50","slug":"arralde-ez-da-izan-debalde","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/12\/arralde-ez-da-izan-debalde\/","title":{"rendered":"Arralde ez da izan debalde"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1925\/038\/001\/2015-12-15\/arralde_ez_da_izan_debalde.htm\" target=\"_blank\">Urtzi Urkizu \/ <span class=\"data\">2015-12-15<\/span> \/ 987 hitz<\/a><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">H<\/span>ilaren 28an emango du ETB1ek telesailaren azkeneko atala. 1994ko udazkenean, askok ez zuten piperrik ematen proiektuarengatik, baina 21 urte iraun du euskarazko telebistaren inoizko fikziozko saio arrakastatsuenak.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\">\n<p>Ez da giro Goenkalen. Lasa anaiak liskarturik daude. Goenkalek oilategia dirudi, eta Lasa anaiak elkarri mokoka bizi dira&#8230;\u00bb. Mikel Garmendia zena eta Jose Ramon Soroiz ziren Lasa anaiak: Jose Mari eta Martin. Lehena, Boga-boga ostatuaren jabea, eta bigarrena, herriko bideoklubarena. 1994ko urriaren 3an entzun ziren aurrenekoz haien tirabirak ETB1en.<\/p>\n<p>Luis Aranberri <em>Amati\u00f1o<\/em> zen orduan ETBko zuzendaria. <em>Goenkale<\/em> euskal kultura-industriaren \u00abiraultzarik handienetakoa\u00bb izan zela uste du: \u00abEkoizpen sistema, metodologia, diziplina, talde lana eta errutina profesionalaren fruitua\u00bb. Euskal Herriko etxeetara fruitua iritsi aurretik, Amati\u00f1ok berak eta Joxe Mari Otermin ETBko programen orduko zuzendariak 1993ko ekainean egindako bidaia batetik ekarri zuten ideia. Munduko telebista publikoen azoka batean ziren, Bristolen (Erresuma Batua). Gogoan du Oterminek: \u00abCardiffera [Galeseko hiriburura] joan ginen, eta BBCrako egunero egiten zuten saio baten grabaketan izan ginen: <em>Pobol y Cwm\u00bb<\/em>. Euskal Herrira bueltan, Amati\u00f1ok antzeko proiektu bat aurrera eraman behar zela esan zion Otermini. Hark Miramongo egoitzako korridore nagusian ekoizle bati esan zion ETBk interesa izan zezakeela halako zerbaiti ekiteko. \u00abHori hemen egitea ezinezkoa zela erantzun zidan, zirt-zart. Telesailak gurean beste erritmo batean egiten zirela\u00bb. <em>Bi eta bat<\/em> egiten zuen orduan ETBk. \u00ab<em>Flamingo Berria<\/em> ere egiten zuen K2000-k, eta ekoizpena espartarra zen\u00bb.<\/p>\n<p>Pedro Ruiz Aldasoro ekoizleari adierazi zion gero Oterminek eguneroko telesaila egiteko asmoa. \u00abBaiezkoa eman zuen, azalpenik eskatu gabe. Martxan jarriko zuela, Pausokaren inguruan bazebilela jende interesgarria\u00bb.<\/p>\n<p>Grabazioei ekin aurretik, Joseba Gardeazabalek, telesailaren lehen zuzendariak, kolorez betetako paper bat eraman zuen bilera batera. \u00abProdukzioaren plangintza bat zegoen paperean\u00bb, oroitu du Gardeazabalek. \u00abLehen, talde bat zegoen aste batez grabatzeko, bigarren taldea postprodukzioa egiteko, eta hirugarren taldea hurrengo asterako grabaketak prestatzeko\u00bb. Maite Iturbe ETBko produkzio burua zen orduan, eta \u00abzeharo harrituta\u00bb gelditu zen.<\/p>\n<p>Taldea martxan jarri, eta estreinaldiaren osteko lehen atalen ikusle datuak ez ziren sekulakoak izan. \u00abBaina lasai samar hartu genuen, proiektuak malgutasuna zuelako epe baterako\u00bb, oroitu du Oterminek. \u00abArrakasta etorri zen handik gutxira, eta euskal inteligentsiaren zati bat lotsatu egin zen horrekin. Errenteriako [Gipuzkoa] mahai inguru batean esan zidaten: &#8216;Erne gero, arrakastak ez zaitzatela jan!&#8217;\u00bb. Euskaldun guztien ahotan ziren ordurako Arraldeko gorabeherak. Arrakasta haren atzean Pausoka ekoizpen etxeko langileak zeuden \u2014I\u00f1aki Eizmendik 1987an sortu zuen enpresa\u2014. 1990eko hamarkadan, ekoizpen etxe bakoitza saio bakar bati lotzen zitzaion. \u00abEta <em>Goenkale<\/em> Pausokarentzat pauso kualitatibo ikaragarria izan zen\u00bb, gogoratu du Eizmendik. Pausokan hamar bat lagunek lan egiten zuten <em>Goenkale<\/em>-ren aurretik. Telesaila egiten martxan jarri zirenean 120 lagun zeuden lanean. \u00ab90 pertsona ingururentzat bizibide bihurtu zen. Egunero egiten zen atal bat, 23-24 minutu ingurukoa\u00bb. ETBrekin elkarlanean egiten zuen saioa Pausokak, eta horrek lagundu egiten zuela dio Eizmendik.<\/p>\n<p>Gardeazabalek oroitu du giro \u00aboso ona\u00bb izaten zutela grabaketetan. Hainbat trama dramatiko lantzen zituzten gidoian, sekuentzia batetik bestera aktoreak errepika ez zitezen. Sekuentzia denbora jakin batean grabatu behar zuten. \u00abAurrenekoan ondo ateratzen bazen, hobe\u00bb, dio Eizmendik. \u00abEskerrak aktoreen maila handia zen\u00bb. Ekoizlearen ustez, gakoa Gardeazabalen plangintza paper hura zen. Nabarmendu du, halaber, gidoilari taldean euskal literaturan egon zitezkeen idazle \u00abinteresgarrienetakoak\u00bb zeudela. Haien artean, Juan Garzia, Juan Martin Elexpuru, Joxan Ormazabal, Inazio Mujika, Josean Mu\u00f1oz eta beste hainbat.<\/p>\n<p>Olatz Beobidek \u2014telesaileko zuzendaria 2007tik 2014ra\u2014 gogoratu du <em>Goenkale<\/em> \u00abfenomeno\u00bb bilakatu zela euskal aktore gazteen artean ere. \u00abMesfidantza bazen profesioan; pentsatzen zen abiadura horretan ezin zela produktu on bat egin. Baina bi urtean denak zeuden <em>Goenkale<\/em>-ri begira\u00bb. Errepikatu ezinezkoa dena bihurtu da <em>Goenkale<\/em>, Beobideren iritziz: \u00abDenon zerbait bihurtzea, euskaldun guztion zerbait. Hori ez da lortzen, nahita ere\u00bb.<\/p>\n<p>Gardeazabalek azaldu duenez, euskaldun berrientzat ere \u00abfenomeno garrantzitsu\u00bb bihurtu zen telesaila: \u00abInstitutu askotan telesailaren euskara eredua aintzat hartzeko eskatzen zieten ikasleei\u00bb. Oterminek eta Beobidek uste dute \u00abfuntsezkoa\u00bb izan zela hasieratik euskara zaintzea.<\/p>\n<p>Telesaileko eta telebistako arduradunek, bestalde, aurrenetik erabaki zuten Arraldeko trametan auzi politikorik ez sartzea. \u00abHala ere, sentipena dut ez genuela hori gehiegi hausnartu\u00bb, dio Oterminek. \u00abGiroa zaila zen, eta eztabaida saioetan politikak presentzia handia zuen. Saturazioa zegoen\u00bb, oroitu du Eizmendik. \u00abUharte soziologiko moduko bat planteatu zen Arralderako. Naturalki atera zen\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Askotariko ekarriak<\/strong><\/p>\n<p>Euskarazko telesaila izan arren, ez da urteotan ekoizpen prozesu osoa euskaraz egin. Bibliak eta eskaletak gaztelaniaz zeuden. \u00abProzesu industrial bat zen, langile askorekin, eta piramide horretan zenbait ez ziren euskaraz baliatzen\u00bb, dio Eizmendik.<\/p>\n<p>Azken produktuan euskara zaindu bai, zaintzen zuen, ordea, eta horretan eragina izan zuen Anjel Lertxundiren eskuak \u2014gidoilari taldeko hizkuntza arduraduna\u2014. Mario Esnal izengoitiarekin, artikulu bat idatzi zuen <em>RIEV<\/em> aldizkarian 2010ean. Hala zioen: \u00abUkaezina da euskarari egiten ari zaion ekarria, bai erabiltzen den euskararen bizitasunarengatik, baita hainbat urteren ondoren milaka ikusle fidelizatu duelako ere gure hizkuntzarekin\u00bb.<\/p>\n<p>Ekarriak 21 urte iraun du; ez da izan debaldekoa. Telebistan hori ez dela erraza aitortu du Beobidek: \u00abTelesailak egunerokoan entretenitu behar zuen, eta amua izan behar zuen jarraitzeko eta jarraitzeko\u00bb. Eizmendiren arabera, \u00abkultura unibertsaleko gaiak zeuden\u00bb. Gaietan, estiloan, pertsonaietan aldatu zen telesaila, baina ikusleek adi jarraitzen zuten. \u00abEboluzioa naturala\u00bb izan zela uste du Eizmendik. \u00abGaraian garaiko gaiak txertatzen joaten ziren\u00bb. Beobideren arabera, gaiak beti \u00abondo txertatuta\u00bb joaten ziren: \u00abUrte batean haur lapurtuen gaia egokitu zitzaigun, beste batean etxe kaleratzeena\u00bb. Familien aldaketak ziren tartean. \u00abKonplexua zen dena uztartzea\u00bb.<\/p>\n<p><em>Goenkale<\/em> astean bitan ematera pasatzeak \u20142006ko urtarrilean\u2014, bestalde, eragina izan zuen ikusleengan. Hala uste du Beobidek: \u00abJendeak ohitura galdu zuen, eta beste telesail batzuk ikusten hasi zen. Ordutegia ere berandutu egin zen\u00bb. Pare bat krisi \u00abserio\u00bb izana oroitu du Eizmendik, baina aurrera egin zuten Arraldeko abenturek. \u00abHirugarren krisiak amaiera ekarri du\u00bb.<\/p>\n<p>Aitor Osa izan da telesailaren azkeneko denboraldiko zuzendaria \u2014Pedro Fuentesekin batera\u2014. Azkeneko atalen grabaketa taldearentzat \u00abnahiko tristea\u00bb izan zela adierazi du. \u00abAutokritika asko egin genuen lantaldean produktua hobetze aldera, eta gogoeta horien emaitzak martxan jartzeko beste aukera bat ez izatearen penaz gelditu gara\u00bb.<\/p>\n<p>Penak alboratuz, telesailaren ekarriaz harro mintzo da Otermin: \u00abProiektu jakin batek telebistako fikzioan euskarari egin dion eskaintza eta mesederik handiena <em>Goenkale<\/em>-ren bitartez egin da\u00bb. Gardeazabalentzat, guztiek ikasteko \u00absekulakoa\u00bb izan da. Eizmendik uste du \u00ablarre motzean\u00bb aritzeak klase profesional \u00aboso indartsua\u00bb eman duela, \u00ablan kate guztian\u00bb. Beobideren iritziz, zaila du ETBk <em>Goenkale<\/em>-rekin lortu duena lortzea: \u00abGalera handia izango da\u00bb.<\/p>\n<\/div>\n<div id=\"iruzkinak\"><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtzi Urkizu \/ 2015-12-15 \/ 987 hitz Hilaren 28an emango du ETB1ek telesailaren azkeneko atala. 1994ko udazkenean, askok ez zuten piperrik ematen proiektuarengatik, baina 21 urte iraun du euskarazko telebistaren inoizko fikziozko saio arrakastatsuenak.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,7,5717,5493,210,75],"tags":[6117,5406,6118,29],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12118"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12118"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12118\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12126,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12118\/revisions\/12126"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12118"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12118"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12118"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}