{"id":12164,"date":"2015-12-16T08:13:22","date_gmt":"2015-12-16T08:13:22","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12164"},"modified":"2015-12-16T08:13:22","modified_gmt":"2015-12-16T08:13:22","slug":"pirinioetan-bizi-eta-lan-egin-nahi-dutelako","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/12\/pirinioetan-bizi-eta-lan-egin-nahi-dutelako\/","title":{"rendered":"Pirinioetan bizi eta lan egin nahi dutelako"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/nafarroa.hitza.eus\/2015\/12\/11\/pirinioetan-bizi-eta-lan-egin-nahi-dutelako\/\" target=\"_blank\">Edurne Elizondo \/ 2015-12-11 \/ 785 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Pirinioak aisialdirako espazio bat dira nafar anitzentzat. Asteburuetan edo oporretan bisitatu beharreko toki bat. Harat joan, eta handik itzultzeko ingurua. Pirinioetako herrietako biztanle anitzek ere egin dute handik hiriburura joateko urratsa. Iru\u00f1ean aurkitu dute lana, eta hirian gelditu dira, herriak hustuz. \u201cNeguak gogorrak dira, bai; komunikazioa txarra eta zerbitzuak eskasak. Baina ez dira horiek gure arazo nagusiak: gutxi garela, hori da kontua\u201d.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Horixe nabarmendu du Koldo Villalbak. Pirinioak ez dira aisialdirako gune harentzat; lantoki eta bizitoki ditu. Hori da egin duen apustua. Ez da bakarra. Aezkoa, Erroibar, Auritz, Luzaide eta Artzibarko herritarrek Pirinioetan Lan eta Bizi egitasmoan egin dute bat, eta mezu hori zabaltzeko jardunaldiak egin zituzten asteburuan.<\/p>\n<p>Pirinioetako herrietan lan egin eta bizi diren hainbat eragilerekin mahai ingurua antolatu zuten, larunbatean. Villalbak hartu zuen parte. Orbaizetan bizi da, familiarekin. Ez da tokikoa bertakoa, ordea. \u201cBikotekidea eta biok iruindarrak gara; baina duela hamalau urte honat etortzea erabaki genuen, gustuko bizimoduaren bila\u201d.<\/p>\n<p>Pirinioetako herritar anitzek azken urteetan egindako bidaiaren alderantzizkoa egin zuten, eta Orbaizetan maite duen hori lanbide bilakatzea lortu du Villalbak. Itari Natura enpresa sortu zuen, duela bost urte; bertzeen aisialdi bilakatu du bere lan esparru. \u201cBisita gidatuak egiten ditugu, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez\u201d. Iratiko basoa du Villalbak lantoki nagusi, eta Kataluniakoak, Madrilgoak eta Valentziakoak ditu bezeroak, batez ere. Euskal Herritik ere gero eta jende gehiagok jotzen du Itari Naturako arduradunarengana. \u201cHemengo jendeak uste du Irati ezagutzen duela, eta ez duela gidaririk behar. Baina guk basoa ikusteko beste modu bat eskaintzen dugu; landareei, animaliek utzitako arrastoei eta harriei ere egiten diegu so\u201d.<\/p>\n<p>Pirinioak tokiko naturarekin lotzen dira, nagusiki, eta ezaugarri hori baliatu du Villalbak. Pirinioak basoak baino gehiago direla argi du, hala ere. Orbaizetan bizi da, eta halako herri bateko egunerokoak ezaugarri propioak dituela nabarmendu du. \u201cHemen ez dugu dendarik. Taberna bat bada, eta kultur elkartea ere sortu dugu. Hemen hori gertatzen da, tokiko jendeak hartu behar duela gauzak egiteko ardura; bertzela ez dugu deus\u201d.<\/p>\n<p>Aezkoako Batzar Nagusian gertatzen dena jarri du horren adibide. \u201cHauteskundeak ditugu laster, eta berriz ere aurkeztea erabaki dut, inork ez duelako batzarreko kide izan nahi. Inplikazio gutxi dago. Iru\u00f1ean segur aski gauza bera gertatuko da, baina jende gehiago bizi denez han, ez da deus gertatzen\u201d.<\/p>\n<p>Zailtasunak zailtasun, Orbaizetan bizi nahi duela argi du Villalbak. \u201cHemen gustuko dudana egiteko aukera dudalako\u201d. Pili Fagoagak ere horixe du Pirinioetan. Aurizberrin jaioa da, eta herri hori du bizitoki eta lantoki. \u201cPirinioak turismoarekin lotzen ohi dira, baina ez da hori hemengo jarduera bakarra. Bada bertzerik\u201d. Zerbitzuen arloan aurkitu du Fagoagak bizimodua ateratzeko esparrua, hain zuzen ere.<\/p>\n<p>Orbaizetako herrikide Irene Morenorekin jarri du abian Eskutik, zaharrak laguntzeko zerbitzua. \u201cZaharrak etxean artatzeko zerbitzuan aritu izan naiz ni lanean. Orduan konturatu nintzen zegoen beharraz\u201d. Garalur erakundeko teknikarien laguntzarekin bideragarritasunari buruzko ikerketa egin zuten, eta Fagoagaren usteak berretsi egin zituzten. \u201cBadugu lanerako esparrua\u201d.<\/p>\n<p>Fagoagak eta Morenok herritarrak eskualdean batetik bertzera mugitzeko zerbitzua eskaintzen dute. \u201cBankura, medikuarengana edo erosketak egitera laguntzen ditugu\u201d. Zaharren ardura duten zaintzaileen zama arintzeko ere egiten dute lan. Gainera, urtebetetze bestak eta gisakoak antolatzen dituzte, \u201cjendeak elkartzeko aukera izateko\u201d.<\/p>\n<p>Udalbiltzaren 6.000 euroko diru laguntza jaso eta gero, buru-belarri murgildu ziren Fagoaga eta Moreno haien proiektuan. Irailetik ari dira betean lanean. Kontent dago Fagoaga, herritik ez baitu kanpora atera nahi lanera. \u201cNahiago dut gutxiago irabazi eta herrian gelditu\u201d. Hamalau urterekin Iru\u00f1era joan behar izan zuen ikasketak amaitzera, eta 22 zituenean itzuli zen herrira. \u201cBeti izan dut hemen lan egiteko aukera\u201d. Bertzelakoa zen Morenoren egoera. \u201cLangabezian zegoen Eskutik sortzeko aukera sortu zenean\u201d. Fagoagak argi du inor ez dela Pirinioetako herrietara joanen inbertsioak egitera. \u201cAdministrazioa ez da gurekin oroitzen; ez urruti gaudelako, edo errepideak txarrak direlako; gutxi garelako baizik. Guk bilatu behar dugu gure bizimodua ateratzeko behar duguna\u201d.<\/p>\n<p><strong>Laurentxi, 1999tik<\/strong><\/p>\n<p>Fagoaga era askotako jarduerez ari da; ez bakarrik lanaz. Bertze edozein tokitan bezala, Pirinioetan ere lana ez baita dena. Horixe ongi dakite hango emakumeek. Ibar bakoitzean bazen emakume talde bat, eta 1999an, Laurentxi elkartean bat egitea erabaki zuten. Kulturarekin eta kirolarekin lotutako ekitaldiak antolatzen dituzte, genero ikuspuntua nabarmenduz, betiere. Urtero, gainera, topaketa egiten dute Pirinioetako emakumeek, erronka berriak mahai gainean jartzeko, errateko dutena zabaltzeko. \u201c2016an Laurentxik prestatuko du topaketa\u201d, erran du Elena Jimenez kideak.<\/p>\n<p>Bizkarreta-Gerendiaingoa da Jimenez, eta han bizi da. Lan, berriz, Garraldan egiten du. Villalbak eta Fagoagak bezala, Pirinioetako herrietako populazioaren tamaina jo du arazo nagusi. \u201cGutxi gara, eta horrek esparru guztietan badu eragina\u201d. Laurentxi elkarteko kideek sumatzen dute eragin hori. \u201cAdministrazioaren tokia betetzen dugu guk, neurri handi batean; berdintasun teknikaririk, adibidez, ez da hemengo herrietan; anitzetan herritarrek guregana jotzen dute zuzenean\u201d.<\/p>\n<p>Administrazioaren babes horren falta agerikoa dela argi utzi du Jimenezek. \u201cAisialdia eta kultura ez dira lehentasuna\u201d. Herritarrei esker, hala ere, gauza anitz egiten dituztela nabarmendu du. \u201cEta herriz herri egiten dugun horren berri eman beharko genuke\u201d. Pirinioetan lan eta bizi direnen uzta baita.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Edurne Elizondo \/ 2015-12-11 \/ 785 hitz Pirinioak aisialdirako espazio bat dira nafar anitzentzat. Asteburuetan edo oporretan bisitatu beharreko toki bat. Harat joan, eta handik itzultzeko ingurua. Pirinioetako herrietako biztanle anitzek ere egin dute handik hiriburura joateko urratsa. Iru\u00f1ean aurkitu &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/12\/pirinioetan-bizi-eta-lan-egin-nahi-dutelako\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5505,5717,5493,5492,65,5749],"tags":[35,6143,6141,6139,6142,6140,6138],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12164"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12164"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12164\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12165,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12164\/revisions\/12165"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12164"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12164"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12164"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}