{"id":1235,"date":"2012-11-29T11:36:23","date_gmt":"2012-11-29T11:36:23","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=1235"},"modified":"2012-11-29T11:36:23","modified_gmt":"2012-11-29T11:36:23","slug":"sentimenduz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/11\/sentimenduz\/","title":{"rendered":"Sentimenduz"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-11-22\/037\/001\/lege_info.htm\" target=\"_blank\">Nora Arbelbide \/ 2012-11-22 \/ 418 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Lucien Etxezaharreta, Xabier Soubelet eta Ainara Maia Urrozen liburu bana argitaratu ditu Maiatzek<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Halako tripako min batekin zebilela aitortu du Lucien Etxezaharretak. Hain usatua <em>Maiatz<\/em> aldizkariaren zenbaki berriak aurkezten, edota argitaratu liburuen berri ematen, aldi honetan, hark berak idatzi <em>Begirada<\/em> liburua aurkeztea zaio tokatu. Hainbat lan argitaratuak baditu euskarri kolektiboetan, bakarkako bigarren lana du <em>Begira<\/em>. Hortaz, hauskortasun bat senti zitekeen liburuaz mintzatzean: \u00abDuda anitzen ondotik sortu lana\u00bb dela azaldu du. Azalean agertzen den irudiak ere izan du horretan bere eragina. Hor, neska txiki bat ageri da, gora begira, eskuekin ikurrina atxikitzen duela. Gernikako geltokiaren inguruetako murru bateko freskoa da: \u00abHaur horren begiradak inpresionatu ninduen. Harritua, munduari begira dela. Eta ohartu naiz, azken batean, ni ere horrela egona nintzela\u00bb.<\/p>\n<p>Garai berdintsuetan, bilketa lanean ari zela, zaku batean elkarturik, duela 45 bat urte izkiriatu gauza andana bat aurkitu zuen. Hortik galdera, \u00abea berrikiago idatzi gauzekin junta zerbait bazenez\u00bb. Eta baietz dirudi, guztiak elkartu baititu <em>Begira<\/em> bilduman. 80 testuen bidez, poemak barne, iraganari, barnean sentitu duenari begira jartzen den liburua da: \u00abHemen bildu testuak bide bazterretan ibili mirail batzuen gisara itzali nahi ez den argi zerbaiten umeak dira, presaka doan biziak bazuela eta baduela, libertatearen adarrei lotuz, munduen soka luzean, irauteko arrazoirik\u00bb.<\/p>\n<p>Gazte denborako munduaren berri emateaz gain, oldar franko ere agertzen da bertan: \u00abDiskretuki, sobera oihukatu gabe ere. Heriotzaren aurka bereziki\u00bb. Aspaldiko desioa baitu ikustea ea heriotzaren, ezabatzearen aurka joaten ahal denez testuen bidez: \u00abHori da behar bada idazleen ametsa. Biziari iraunaraztea hitzekin. Beharbada, hori entseatu naiz egiten. Esperantza nonbait badela sinetsi nahiz\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Irria sortu nahi dutenak <\/strong><\/p>\n<p>Barneko sentimenduz josirik, oroitzapenak ditu ekartzen Xabier Soubelet <em>Xubiltz<\/em> margolari idazleak <em>Oroitzirriak II<\/em> liburura. Hau ere Maiatzek argitaratua, duela bost urte argitaratu <em>Oroitzirriak<\/em> (Maiatz) liburuaren haria segitzen du. Hemen ere berrogei bat kronika elkartzen ditu. Bien artean, enfokea da aldatzen doi bat, azpititularrek azaldu dezaketena. Lehena Baztaneko lapurtar baten leihotik zuen azpititulatu Soubeletek. Berri hau, berriz, Lapurdiko baztandar baten leihotik: \u00abLehenbizikoan Baztango istorioak ziren. Gazte denbora eta oporretan egindakoak. Hemen, gehiago agertzen dira Lapurdin bizituak, nahiz eta Baztan agertu\u00bb, esplikatu du autoreak. Hori bai, lehenean bezala, bigarrenean ere \u00abirri egiteko istorio umoretsuak dira\u00bb. Bazuen gogoa horrelako zerbaiten idazteko: \u00abIrri guti agertzen baita euskal literaturan\u00bb. Etxezaharretak nabarmendu du euskaltzaleen, abertzaleen mundua aipatzen dela ere, \u00abhalako saihetseko begirada batekin\u00bb.<\/p>\n<p>Maiatzek kaleratu hirugarren berrikuntza Ainara Maia Urroz irundarraren <em>Chansons d&#8217;amour \/ Ilargi beterik gabeko gaua<\/em> liburua da: \u00abAmodiozko atsegin, minak eta esperantzak\u00bb agertzen dituena Etxezaharretaren hitzetan. \u00abBarneko sentimenduen inarrosaldi horietan anitzek beren burua aurkituko dute dudarik gabe\u00bb. Txekian irakasle, abenduan aurkeztuko du autoreak berak liburua Irunen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n<p style=\"text-align: justify\">\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nora Arbelbide \/ 2012-11-22 \/ 418 hitz Lucien Etxezaharreta, Xabier Soubelet eta Ainara Maia Urrozen liburu bana argitaratu ditu Maiatzek<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[9,631,627,3,632,630,626,628,629],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1235"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1235"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1235\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1236,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1235\/revisions\/1236"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1235"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1235"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1235"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}