{"id":12361,"date":"2016-01-13T09:23:13","date_gmt":"2016-01-13T09:23:13","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12361"},"modified":"2016-01-13T09:23:13","modified_gmt":"2016-01-13T09:23:13","slug":"2015-urteko-telesail-onenak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/01\/2015-urteko-telesail-onenak\/","title":{"rendered":"2015 urteko telesail onenak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/kamerarenatzean.wordpress.com\/\" target=\"_blank\">Kameraren atzean \/ 2105-12-30 \/ 987 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>2015 urtea amaitzear da eta aurtengoan ere maila gorenetako hainbat telesailez gozatzeko aukera izan dugu. Oraindik udazkenean emandako\u00a0hainbat osotasunean ikusteko aukera eduki ez izanagatik zerrenda mugatua osatu dugun arren, urteko obra esanguratsuenak biltzen saiatu gara ondorengo sailkapenean:<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><strong>5. PENNY DREADFUL<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/kamerarenatzean.files.wordpress.com\/2015\/12\/pennny-672x367.jpg\" rel=\"attachment wp-att-1639\"><img loading=\"lazy\" class=\"alignleft wp-image-1639\" src=\"https:\/\/kamerarenatzean.files.wordpress.com\/2015\/12\/pennny-672x367.jpg?w=309&amp;h=206\" alt=\"pennny-672x367\" width=\"309\" height=\"206\" \/><\/a>XIX. mende amaierako Ingalaterra Viktorriarrean girotua, fantasia eta sorginkeriak abiapuntutzat hartu arren, nortasuna eta giza gatazketan zentraturiko gai sakonak esploratzean datza Showtime kateko telesail honen merituak. Lehen denboraldiak\u00a0<strong>Vanessa<\/strong>, <strong>Ethan<\/strong>, <strong>Sr. Malcom<\/strong>, <strong>Dr. Frankenstein<\/strong>, <strong>Dorian Gray<\/strong>\u2026 pertsonaien arteko erlazioen oinarria finkatzeko balio izan bazuen, oraingo honetan euren arteko dinamikak nabarmen aberastu dituzte elkarrizketa mamitsu eta espero gabeko pertsonaia gurutzatzeen bitartez. Pertsonaien izaera eta motibazioak ulerterrazago bilakatzeko atzera begirako atal bati tartea egin diote, lehen denboraldian bezala, baina baita\u00a0orainaldian giroturiko pasarte espiritual gehiagori ere. Patxadaz dastatzeko\u00a0pieza gozagarria da atal bakoitza.<\/p>\n<p>Deabruaren ordezkari izan baina funtsean gizakiak diren antagonisten bitartez istorioak indar handiagoa hartu\u00a0du. Sorgin etsai taldea protagonista kuttunak bezain ezberdinak ez izatearen sentsazioa transmititzea lortu dute sortzaileek, ontasuna eta gaizkia norbere barnean aurkitzen direla azpimarratuz. Estetikaren maisulanezko lanketaz\u00a0 lagunduta, pertsonaia bakoitzaren barne munstrotasuna sakonean esploratu dute eta arku dramatikoak norabide guztietan zabaldu dizute, hirugarren denboraldira begira inoiz baino ate gehiago irekiz.<\/p>\n<p><strong>4. HOMELAND<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/kamerarenatzean.files.wordpress.com\/2015\/12\/homeland50332091.jpg\" rel=\"attachment wp-att-1622\"><img loading=\"lazy\" class=\"alignright wp-image-1622\" src=\"https:\/\/kamerarenatzean.files.wordpress.com\/2015\/12\/homeland50332091.jpg?w=293&amp;h=206\" alt=\"homeland5033209\" width=\"293\" height=\"206\" \/><\/a>Hirugarren denboraldia hondoratu zuen norabide bakarreko istoriotik ihes egitea izan zen <strong>Homeland<\/strong>en joan den urteko erabaki inspiratuena. Ekialde Hurbileko gerratearen \u00f1abardurak esploratzearen aldeko apustua egin zuen telesailak eta erabat aberastu zuen bere narratiba. Bosgarren emanaldian ildo berberari jarraipena eman diote, baina errealitatetik inoiz baino gertuago gainera. AEBak utzi eta Alemaniara egin du bidaia <strong>Carrie Mathison<\/strong>ek, Europako bihotzera. Bertan inteligentzia agenteen estrategia labainkorrek eta lehia geopolitiko ezkutuak inoiz baino gorpuzkera sendoagoa eskuratu dute. Honek istorioaren errealismoa eta konplexutasuna handitu ditu, baina sortzaileen trebetasun nagusia hori thriller gorenaren konbinatzea izan da.<\/p>\n<p>Pertsonaiak muturreko egoeretara eraman dituzte, bizitza sekretuaren sufrimendua eta elkarren arteko traizioak inoizko forma gordinenean ikusi ahal izan ditugu; zuzendari eta aktoreak modu ezin hobean aritu dira elkarlanean sentsazio boteretsuak transmititzeko. Baina denboraldia hain zirraragarri bihurtu duena, ezbairik gabe, errealitatera hainbeste hurbildu izana da. Errefuxiatuen gatazka, AEBen eta Errusiaren erantzukizun partekatua, terrorismoaren mehatxua\u2026 egunerokotasunean oso bizirik dauden gaiak ukitu ditu <strong>Homeland<\/strong>ek oraingoan eta baita emaitza bikaina lortu ere.<\/p>\n<p><span class=\"embed-youtube\">\u00a0<\/span><\/p>\n<p><strong>3. GAME OF THRONES<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/kamerarenatzean.files.wordpress.com\/2015\/12\/game-of-thrones-the-dance-of-dragons_article_story_large.jpg\" rel=\"attachment wp-att-1625\"><img loading=\"lazy\" class=\"alignleft wp-image-1625\" src=\"https:\/\/kamerarenatzean.files.wordpress.com\/2015\/12\/game-of-thrones-the-dance-of-dragons_article_story_large.jpg?w=310&amp;h=206\" alt=\"game-of-thrones-the-dance-of-dragons_article_story_large\" width=\"310\" height=\"206\" \/><\/a>Mantsotasuna, irregulartasuna, behar bezain beste garatu gabeko arku dramatikoak\u2026 gogor kritikatu dute askok <strong>Game of Thrones<\/strong>, aurtengoa orain arteko denboraldirik makalena izan dela esateraino. Baina eztabaidaezina da oraingoan ere gertaera giltzarriak jazo direla HBOko telesail goratuenaren hamar atal berrietan. Hainbeste pertsonaia elkarren artean kateatzeak aukera dramatiko infinituak zabaltzen ditu eta horregatik bilakatu dira hain zirragarri bosgarren emanaldiko hainbat istorio, ordura arte elkartu ez diren pertsonaia ugarik lehen aldiz topo egin dutelako, egoera berrietara moldatzeko gaitasuna erakutsi eta espero gabeko aliantzak eraikiz.<\/p>\n<p>Pertsonaietan oinarrituriko istorioa da <strong>George R.R. Martin<\/strong>en kontakizuna, eta hauei indibidualki erreparatuz gero hainbatek denboraldi oso batean zehar garatu zezaketen arku dramatikoa nahi bezain beste luzatu ez dutela dirudien arren, osotasuna kontuan hartuz gero aberatsa izan da, bide ezberdinak paralelismoz josiak egon direlako. Iraganari hainbat erreferentzia boteretsu egitea ere lortu dute sortzaileek, bost denboralditan zehar pertsonaiak eta bizi izan dituzten inguruneak zenbateraino aldatu diren pentsarazten dutenak. Boterea eskuratzeko lehia beti bezain krudela eta labainkorra izan da, zenbat eta gorago are hauskorragoa bilakatu da zapaltzen duten lurra. Itxaropena pixkanaka hiltzen ari zela zirudien unibertsoan, elementu fantastikoek inoiz baino indar gehiago eskuratu dute bosgarren emanaldian. Ikustekoa izango da liburua eta telesaila puntu berera iritsi den unetik aurrera batak zein besteak nola egiten duten aurrera, zaleek gogo biziz itxarongo dute itzulera.<\/p>\n<p><span class=\"embed-youtube\">\u00a0<\/span><\/p>\n<p><strong>2. MR. ROBOT<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/kamerarenatzean.files.wordpress.com\/2015\/12\/mr-robot.jpg\" rel=\"attachment wp-att-1627\"><img loading=\"lazy\" class=\"alignright wp-image-1627\" src=\"https:\/\/kamerarenatzean.files.wordpress.com\/2015\/12\/mr-robot.jpg?w=323&amp;h=182\" alt=\"mr robot\" width=\"323\" height=\"182\" \/><\/a>Krisi globalaren ondorioz erregimen politikoa ezbaian inoiz baino gehiago dagoen garaian <strong>Mr. Robot<\/strong>en etorrera izugarri inspiratua izan da. Botere organoek elite ekonomikoen gatibu zein modutan jarduten duten esploratu du kapitalismoa, kontsumismoa edota indibidualismoari kritika zorrotza egin baina espiral horretan itotzen den <strong>Elliot <\/strong>protagonista saminduaren bitartez. Gizartearen korrontetik ihes egin nahian, errealitatea eta fikzioaren arteko jokoan bikain funtzionatu du istorioak, ikuslearen aurreikuspenak etengabe irauli eta ezusteko dramatiko eraginkor eta bizigarriak lortuz. Ziur batek baino gehiagok izango zuela buruan <strong>David Fincher<\/strong>ren <strong>\u201cFight Club\u201d<\/strong> atalek aurrera egin ahala.<\/p>\n<p>Horrez gain, zaleekin komunikatzerako orduan telesailak abian jarri duen estrategiak ere iraultza suposatu du sare sozialetan. Facebooken, esaterako, jarraitzaileen iruzkin orori erantzun diote, umoretik abiatu baina telesailak sustatzen duen iraultza sozialeko ildoari eutsiz. Istorioarekiko ikusmina areagotzeko balio izan du honek. Ezin ahaztu orain arte istorioaren klimax bilakaturiko denboraldiko azken atalaren emanaldia astebete atzeratu zuela USA Network kateak bi kazetariren heriotza eragin zuen Virginiako tiroketaren ondorioz. Hilketa zuzenean emititu zuten hainba telebista katek eta <strong>Mr. Robot<\/strong>en azken atalak ere antzeko eszena bat izan zuen tartean, errealitatearekin paralelismo lazgarria eraikitzeko balio izan zuen.<\/p>\n<h6><\/h6>\n<ol>\n<li><strong>HANNIBAL<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p><a href=\"https:\/\/kamerarenatzean.files.wordpress.com\/2015\/12\/hannibal.jpg\" rel=\"attachment wp-att-1633\"><img loading=\"lazy\" class=\"alignleft wp-image-1633\" src=\"https:\/\/kamerarenatzean.files.wordpress.com\/2015\/12\/hannibal.jpg?w=329&amp;h=206\" alt=\"Hannibal\" width=\"329\" height=\"206\" \/><\/a>Arnasa kentzeko moduko bigarren denboraldi amaieraren ostean, batek pentsatze zezakeen <strong>Hannibal<\/strong>en telebistarako moldaketak ez zuela haratago joateko aukerarik, gorentasunera ailegatu zela dagoeneko. Hirugarren denboraldiak <strong>Bryan Fuller<\/strong>ren garuna hori eta gehiago egiteko kapaz dela egiaztatzeko balio izan du. Psikiatra kanibalaren istorioa enegarrenez landutako kontakizun entretenigarria izatetik gizatasunaren ikerketa integral eta zirraragarrira eraldatzea lortu du <strong>Fuller<\/strong>rek. Florentziara bidaiatu genuen hasieran, koadro eta eskulturekin batera arte kosmikoaren abstrakziozko ur hipnotikoetan murgiltzeko. <strong>Hannibal<\/strong>en unibertsoan denbora tarte ezberdinetan agerturiko pertsonaiak elkarren artean talka egiten ikusi genituen ondoren, Lituaniako haurtzaroa eta <strong>Mason Verger<\/strong>, besteak beste. <strong>Dragoi Gorria<\/strong>ren istorio ilun bezain zirraragarriaz gozatu genuen azkenik, zineman moldaketa gehien izan arren, denboraldi osoko zatirik asaldatzaileena bilakatu zena.<\/p>\n<p>Narratiba konbentzionalarekin erabat hautsi du NBCko telesailak eta mugarik gabeko elkarrizketa filosofikoen bitartez, <strong>\u201cThe Silence of the Lambs\u201d<\/strong>en hain zirraragarri bilakatu zuten pertsonaiaren praktika psikoanalitikoak beste dimentsio batera goratu ditu. Baina, tamalez, horixe izan da azken finean telesailaren kondena. Audientzia datuak orain arteko altuenak izan arren baxuak izaten jarraitu dutenez NBCk istorioa ez berritzea erabaki zuen hirugarren denboraldiko atalen emisioa erdigunean zenean. Kolpe latza izan zen telesailzale ororentzat, azken urteetako obrarik fresko eta originalena zelako, alor guztietan. <strong>Fuller<\/strong>rek ez dizkio ateak itxi etorkizuneko itzulera posible bati, film formatua ere azaldu da zurrumurruen artean. Oraingoz, ordea, eman digun esperientzia paregabearekin geratu beharko gara. Azken gogoeta gisa, kontuan izan behar da NBC telebista kate publikoa dela. Inork imajinatzen al du halakorik TVEn?<\/p>\n<p><span class=\"embed-youtube\">\u00a0<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kameraren atzean \/ 2105-12-30 \/ 987 hitz 2015 urtea amaitzear da eta aurtengoan ere maila gorenetako hainbat telesailez gozatzeko aukera izan dugu. Oraindik udazkenean emandako\u00a0hainbat osotasunean ikusteko aukera eduki ez izanagatik zerrenda mugatua osatu dugun arren, urteko obra esanguratsuenak biltzen &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/01\/2015-urteko-telesail-onenak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5718,5505,5493,5512,5813,6119],"tags":[6272,6273,6271,5758,6270],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12361"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12361"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12361\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12362,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12361\/revisions\/12362"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12361"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12361"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12361"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}