{"id":12424,"date":"2016-01-22T09:43:56","date_gmt":"2016-01-22T09:43:56","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12424"},"modified":"2016-01-22T09:43:56","modified_gmt":"2016-01-22T09:43:56","slug":"gizonen-futbolaz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/01\/gizonen-futbolaz\/","title":{"rendered":"Gizonen futbolaz"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1922\/025\/002\/2016-01-22\/gizonen_futbolaz.htm\" target=\"_blank\">Kattalin Miner \/ <span class=\"data\">2016-01-22<\/span> \/ 258 hitz<\/a><\/p>\n<p><em><span class=\"lehena\">A<\/span>urrekoan haserretu egin zitzaidan tabernako ezaguna, futbolaz ari zirela-eta (uler bedi gizonezkoen futbolaz, futbol profesionalaz) purrustada egin niolako.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Hainbeste izen eta milioi eta liga aipatzen ari ziren bi lagunak, eta nik ezer esan aurretik esan zidan \u00abfutbolaren mundua\u00bb ez dela nik imajinatzen dudan gisakoa, dena ez dela gizonkeria, homofobia, matxismoa. Futbola ere ezkertiarra izan daitekeela (bai, bai, Bukaneros), sentimendu aglutinatzailea, identitarioa izan dezakeela.<\/p>\n<p>Nik urteetan jokatu izan dut futbolean, egia da, eta telebistaz partiduak ikusten ditut sarri, baina ez naiz sekula Real zalea izan, ez dakizkit jokalarien izenak eta ligaz paso egiten dut.<\/p>\n<p>Esan nion gorroto dudala \u00abfutbolaren mundu\u00bb hori, inguratzen duen testosterona alardeagatik, zelaira joan gabe tabernetan sortzen diren giroek nahikoa erretzen nautela jada. Eta berak ezetz, ez dela dena hori, aldarrikapen politikoak ere egin daitezkeela futbolean, presoen aldekoak, murrizketen aurkakoak, Euskal Herriaren aldekoak.<\/p>\n<p>Inozentzia puntu bat antzeztuz, esan nion agian baietz, eta berak, Athletic zalea izanik, esan zidan San Mamesera gonbidatzen ninduela, partidu on bat ikusi eta bertatik bertara gauzak ulertu eta gozatzeko. Onartu egin nion gonbita bada.<\/p>\n<p>Kontuak zer diren baina. Handik egun bitara lagun batekin geratu nintzen; asteburua bere Bilbo maitean pasa berri zuen kuadrillarekin, eta San Mamesen egon zen partida bat ikusten. Ondo pasa omen zuen, baina asaldatuta zegoen \u00abzure ama diruagatik ezkondu zen\u00bb kantu hori oraindik aise abesten dela ikusita, eta arbitroak oraindik <em>maritxuak<\/em> eta <em>putasemeak<\/em> direla frogatuta.<\/p>\n<p>Beraz, bai, San Mamesera joango naiz, hitza eman nuelako, baina kusi beharko, orduan, garrasi homofobo eta matxistek utziko didaten ustezko aldarrikapen ezkertiar eta sozialez gozatzen, eta, bide batez, futbolaz, bere horretan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kattalin Miner \/ 2016-01-22 \/ 258 hitz Aurrekoan haserretu egin zitzaidan tabernako ezaguna, futbolaz ari zirela-eta (uler bedi gizonezkoen futbolaz, futbol profesionalaz) purrustada egin niolako.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,5505,5717,5497,5493,5512,8],"tags":[6274,5213,6346],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12424"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12424"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12424\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12425,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12424\/revisions\/12425"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12424"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12424"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12424"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}