{"id":12431,"date":"2016-01-22T11:56:23","date_gmt":"2016-01-22T11:56:23","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12431"},"modified":"2016-01-22T11:56:23","modified_gmt":"2016-01-22T11:56:23","slug":"heteropatriarkatuak-ez-ditu-musu-guztiak-maite","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/01\/heteropatriarkatuak-ez-ditu-musu-guztiak-maite\/","title":{"rendered":"Heteropatriarkatuak ez ditu musu guztiak maite"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/nafarroa.hitza.eus\/2016\/01\/22\/heteropatriarkatuak-ez-ditu-musu-guztiak-maite\/\" target=\"_blank\">Edurne Elizondo \/ 2016-01-22 \/ 1.088 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Erresuma Batuko Cartoon Network kateak zentsuratu egin du Steven Universe izeneko animaziozko saioko eszena bat: bi emakume ageri ziren, dantzan, elkarri helduta, baina Erresuma Batuan ezin izan dute ikusi. \u201cZiurtatu behar dugu emititzen dugun guztia haurrentzat egokia dela\u201d, erran du kateak, bere erabakia justifikatzeko.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Bi emakume dantzan ikustea, antza, ez da egokia umeentzat, kate horren arabera. Bi emakume elkarri musu ematen ikustea ere ez, Iru\u00f1eko billabesa batean hilaren 7an gertatu zenaren arabera: bertze bidaiari baten oharra jaso zuten bi neskak, idatziz, elkarri musu emateagatik.<\/p>\n<p>Halako erasoek, bai eta hori baino larriagoek ere, gora egin dute azken hilabeteotan, Lugatibe Nafarroako Transmarikabibollera eta Queer Gazte Asanbladak salatu duenez. Batzar horretako bi kidek, hain zuzen ere, irainak, bultzadak eta mehatxuak sufritu zituzten, joan den azaroan. \u201cSistema armaberritzen ari da\u201d, nabarmendu dute taldeko kide Joseba Verdugo Goikoetxeak eta Maider Lazkano Zu\u00f1igak. Heteropatriarkatuak ez baititu musu guztiak maite.<\/p>\n<p>\u201cBerriozarrerako bidean ginen. Gurearen aurreko geltokian emakume batek paper bat eman zigun, eta korrika jaitsi zen autobusetik\u201d, azaldu du billabesan hil hasieran oharra jaso zuten bi emakume gazteetako batek. Gertaerak sortutako zalapartarekin gainezka egin duela aitortu du, eta nahiago duela izenik ez eman.<\/p>\n<p>\u201cZur eta lur\u201d gelditu zen jasotako oharra irakurri zuenean. Halaxe zioen: \u201cNorbera libre da bere sentimenduak adierazteko, baina inguruan dauden pertsona guztiak errespetatu behar ditu beti. Errespetua izan ezazue, neskak, zuen musukeriarekin egiten duzuen bakarra autobusean egoera deseroso bat sortzea baita. Nahiago nuke noizbait gehiengoarenganako begirunez jokatuko bagenu, umeak, helduak\u2026\u201d.<\/p>\n<p>40 urte inguruko emakume bat zen oharra eman ziena. Ustez, bertze emakume baten partez helarazi zien papera, baina bikoteak uste du hark berak idatzi zuela. Gertatutakoa sare sozialen bidez salatu zuten gazteek, eta jasotako elkartasuna eskertu dute. Ez da halako egoera bat bizi izan duten lehen aldia, tamalez. \u201cMusu emateagatik behin baino gehiagotan erran izan digute zerbait. Emakume batek Poliziari deituko ziola ere bota zigun behin. Gizon eta emakume bat izan bagina elkarri musu ematen, ez genuke halako erasorik jasan izanen\u201d.<\/p>\n<p><strong>Ez lehena, ezta azkena ere<\/strong><\/p>\n<p>Hori da kontua. Sexu bereko pertsonen arteko harremanak daudela jomugan espazio publikoan. \u201cMaritxu izan gaitezke, baina gure etxean. Azarokoa ez da jasan dudan lehendabizikoa, eta ziur naiz ez dela azkena izanen\u201d. Horixe erran du Iru\u00f1eko Alde Zaharrean erasoa pairatu zuten bi gizonetako batek, Arkaitzek. Ez da hori haren benetako izena; nahiago du ez erran.<\/p>\n<p>Caldereria karrikan gertatu zen. Bikotekidearekin eta Lugatibeko bertze hainbat lagunekin zegoen Arkaitz. Mutilari musu eman zion, eta, berehala, karrikan ziren hainbat mutil gaztek iraindu egin zituzten. \u201cTxistua bota zuten lurrera, eta <em>marikoi<\/em> erran ziguten\u201d. Egoerak min egin zion Arkaitzi. Nabarmendu du bereziki mingarria izan zela Alde Zaharrean gertatu izana. \u201cInguru hori, guretzat, beti izan da eroso eta lasai egoteko toki bat. Hiriko txoko guztiek izan beharko lukete halakoak, baina ez da hori errealitatea. Eroso egoteko espazio berririk ez dugu lortu, eta lehendik genituenak galtzen ari gara\u201d.<\/p>\n<p>Arkaitzek, haren bikotekideak eta Lugatibeko gainerako kideek erasoari aurre egitea erabaki zuten. Denak hasi ziren elkarri musu ematen. \u201cAhalduntzeko modu bat izan zen guretzat. Beti erraten dugu eraso guztiek jaso behar dutela erantzuna, eta hori egin genuen. Musu emanez erantzun genuen\u201d.<\/p>\n<p>Orduan hasi ziren mehatxuak. \u201cGorrotoa sumatzen zitzaien gazte haiei aurpegian. Beldurgarria izan zen\u201d, gogoratu du Maider Lazkano Zu\u00f1igak. Han zegoen. \u201cEskerrak talde bat ginela. Bakarrik egon izanez gero auskalo zer gerta zitekeen\u201d. Bat egin du Arkaitzek. \u201cLabana sartuko zigutela mehatxu egin ziguten, eta haietako batek arma poltsikotik ateratzeko keinua ere egin zuen\u201d.<\/p>\n<p>Ihes egitea erabaki zuten. Nabarrerian, karrikan zegoen jendearen babesa jaso zuten, baina gazteak haien atzetik joan ziren. \u201c18 urte ere ez zituzten izanen. Gure ondotik pasatzen hasi ziren, eta bultza ere egin zidaten\u201d. Alde egitea erabaki zuten arte.<\/p>\n<p>Bikoteak Poliziaren aurrean salatu zuen gertatutakoa. \u201cNire bikotekideak nahi zuen, eta salaketa jartzea erabaki genuen\u201d. Esperientzia ez da batere ona izan, Arkaitzek nabarmendu duenez, eta agerian utzi du formakuntzarik eza. Foruzainen etxera joan ziren erasoa salatzera. \u201cTratua egokia izan zen, baina ez zekiten zer egin ere. Erasoa gorroto delitua zela errepikatzen nion nik, behin eta berriz, foruzainari, eta hark erantzuten zidan ezin zuela hori jarri. Azkenean, txostenean jaso zuen mehatxuak izan zirela talde erlijioso edo etniko bateko kide izateagatik. Ezin nuen sinetsi\u201d.<\/p>\n<p>Lazkano Zu\u00f1igak eta Verdugo Goikoetxeak ere ez. \u201cAgerikoa da protokolo baten beharra\u201d, nabarmendu dute. Lugatibek ere auzi hori landu nahi du, eta urratsak zehaztu, eraso homofobo, lesbofobo edo transfobo bat gertatzen den bakoitzean jardun ahal izateko. Erasoen berri jasotzeko bulego bat sortzeko aukera ere aztertzen ari dira.<\/p>\n<p>Azaroan gertatu zena salatu bezain pronto, bertze hainbat erasoren berri jaso zuten Lugatibeko kideek, hain zuzen ere. \u201cJendeak, gehienetan, ez ditu salatzen. Kontzientzia politikorik ez duen jendeak nahiago du gertatu dena ahaztu\u201d. Gertatzen diren erasoen %17 baino ez dituzte salatzen, Espainiako LGTB taldeen federazioak emandako datuen arabera. \u201cGorroto delituen artean gehiengoa dira LGTB komunitateko kideen kontrakoak\u201d, erantsi du Lazkano Zu\u00f1igak.<\/p>\n<p>Delitu horietako anitz, ordea, ikusezin bilakatzen ohi dira. Eta guztiak, gainera, ez dira modu berean tratatzen, Lugatibeko kideak salatu duenez.\u201dKlase ertaineko emakume zuria eta emakume transexuala ez ditu berdin aintzat hartzen gizarteak. Transexuala prostituta eta etorkina bada, ez du deus balio\u201d, salatu du Verdugo Goikoetxeak. Valentzian gertatutakoa ekarri du gogora, horren harira. \u201cEtorkina eta transexuala zen emakume bat hil zuten, baina ez da deus gertatu. Berriak ez du oihartzunik ere izan. Inori ez zaio inporta\u201d. Bartzelonan, Eguberrietan, 17 urteko mutil transexual bat hil zen: bere buruaz bertze egin zuen, ikastetxean denbora luzez jasandako jazarpenaren ondorioz.<\/p>\n<p><strong>Matxismoak, gora<\/strong><\/p>\n<p>Azkenaldian gora egin dute erasoek. Horren arrazoia zein den argi dute Lugatibeko kideek. \u201cMatxismoak gora egin du. Haren indarkeria jasaten duten emakumeen egoeraren antzekoa da gurea: ahalduntzen ari gara, eta, horren aurrean, sistemak bere burua defendatzen du. Emakumeen aurkako indarkeriak bezala, gure jarrera <em>zuzentzea<\/em> bilatzen du homofobiak. Heteropatriarkatuak atsedenaldi bat eman digu; baina ez digu gehiago hazten jarraitzeko aukera eman nahi. Sistema armaberritzen ari da, eta atzera egiten ari da gizartea\u201d, erran du Verdugo Goikoetxeak.<\/p>\n<p>Ez hori bakarrik. \u201cHeteropatriarkatua gure borrokak erabiltzen ari da, bere interesen alde\u201d, gaineratu du Lugatibeko kideak. Alemaniako Kolonia hirian gertatu diren bortxaketen auzia jarri du horren adibide: \u201cEmakumeon borroka erabiltzen dute errefuxiatuen aurka arrazista izateko. Gure nortasunak erabiltzen dituzte; horiek dira inboluzioa gertatzen den une honetan sortzen ari diren dinamikak; eta ezin dugu horrelakorik onartu, inondik inora\u201d.<\/p>\n<p>Egoera horretan, Lugatibeko kideek argi dute hezkuntza dela armarik indartsuena. Eta erabiltzera deitu dituzte erakundeak. \u201cEskola guztietan hasieratik landu beharreko gaia da sexu aniztasuna\u201d. Gaur egun gaia irakasleen borondatearen esku dagoela erantsi dute. \u201cBaina hori ez da nahikoa\u201d. Curriculumean nahi dute.<\/p>\n<p>Karrikan ere bai. Erasoen aurkako erantzunak kalean ere egon behar duela argi dute Lugatibeko kideek. \u201cGizarteak ezin dio bizkarra eman gertatzen ari denari. Giza eskubideak daude jokoan. Gutaz ahazten ohi dira erakundeak, baina hemen gaudela errepikatzen jarraituko dugu\u201d.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Edurne Elizondo \/ 2016-01-22 \/ 1.088 hitz Erresuma Batuko Cartoon Network kateak zentsuratu egin du Steven Universe izeneko animaziozko saioko eszena bat: bi emakume ageri ziren, dantzan, elkarri helduta, baina Erresuma Batuan ezin izan dute ikusi. \u201cZiurtatu behar dugu emititzen &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/01\/heteropatriarkatuak-ez-ditu-musu-guztiak-maite\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,5505,5497,5493,65,5749,5496],"tags":[35,6356,6355,6358,6359,6357,6354,283],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12431"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12431"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12431\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12432,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12431\/revisions\/12432"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12431"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12431"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12431"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}