{"id":12469,"date":"2016-01-28T09:05:23","date_gmt":"2016-01-28T09:05:23","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=12469"},"modified":"2016-01-28T09:05:23","modified_gmt":"2016-01-28T09:05:23","slug":"cupeko-emakumeek-irainak-eta-arbuio-matxistak-salatu-dituzte","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2016\/01\/cupeko-emakumeek-irainak-eta-arbuio-matxistak-salatu-dituzte\/","title":{"rendered":"CUPeko emakumeek irainak eta arbuio matxistak salatu dituzte"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/onintza-irureta\/2016\/01\/27\/cupeko-emakumeek-irainak-eta-arbuio-matxistak-salatu-dituzte\/\" target=\"_blank\">Onintza Irureta Azkune \/ 2016-01-27 \/ 278 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Hainbat hedabidetan eta sare sozialetan haien ideologiak alboratu eta itxuragatik eta janzteko moduagatik haien izenak zikindu dituztela adierazi dute.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Laidoak eta gutxiespenak Junts pel S\u00ed-rekin inbestidurarako izan dituzten negoziazio garaian gertatu dira, CUPeko hainbat emakumek eremu publikoan indarra hartu dutenean. Urtarrilaren 27an, Bartzelonan egindako agerraldian CUPeko militanteek adierazi zuten irainen eta gutxiespen matxisten helburua haien izenak zikintzea eta baliogabetzea zela, \u201ceraso nazkagarri, matxista eta bortitz baten\u201d testuinguruan. Alabaina, azaldu zutenez, \u201cbat erasotzen dutenean denok erasotzen gaituzte, eta erasotzaileen aurkako bumeran efektua eragin dezake\u201d.<\/p>\n<p>Agerraldi publikoan militante bakoitzak berari esandako irainak azaldu zituen:<\/p>\n<p>\u201cGabriela Serra naiz, eta zaharra, zatarra eta gizena naiz, baina 64 urteetara borrokatzen iritsi naizelako epaitzea nahiko nuke\u201d. Irainak ez dituzte anonimoengandik jaso. \u201cZatar amorratua\u201d Bar\u00e7a futbol taldeko Alfons Godall presidenteorde ohiak deitu zion.<\/p>\n<p>\u201cAnna Gabriel naiz, traidore puta bat, ozpindua eta larrua gaizki jotakoa naiz, eta egin dudan gauza bakarra Herrialde Katalan askeak, sozialistak eta feministak defendatzea izan da\u201d. \u201cTraidore puta\u201d Joan Guirado kazetari, sindikalista eta idazleak deitu zion txio bidez. Sindikalista gisa dimititu egin du.<\/p>\n<p>\u201cMireia Boya naiz, eta zakur sarnaduna naizela esan didate lurraldea defendatzeagatik eta erakundeetan okzitanieraz hitz egiteagatik\u201d.<\/p>\n<p>\u201cEulalia Reguant naiz, eta atzeratua, tuntuna eta ergela naiz, osasun sistema ehuneko ehun publikoa eta kalitatezko hezkuntza defendatzeagatik\u201d.<\/p>\n<p>\u201cMireia Veh\u00ed naiz, eta nik oraindik ez dut ezer jaso, baina giza eskubideen urraketak salatzeagatik epaitzea nahiko nuke eta ez nire galtzen neurriagatik\u201d.<\/p>\n<p>Ciutadans alderdi politikoko lider In\u00e9s Arrimadasi esandakoak ere salatu zituzten agerraldian: \u201cArrimadasi egindako deskalifikazioak ere emakumeen aurkako erasoak dira\u201d.<\/p>\n<p>CUPeko ordezkariek ez dute epaitegietara joko, ez baitute konfiantzarik justiziaren sentsibilitate feminista urrian. Otsailaren 11n beste ekintza bat antolatuko dute Bartzelonan.<\/p>\n<p>Albistea garatuago (gaztelaniaz) eta agerraldiko bideoa <a href=\"http:\/\/www.eldiario.es\/catalunya\/politica\/mujeres-CUP-plantan-machista-sociales_0_478052559.html\">eldiario.es-eko helbide honetan.<\/a><\/p>\n<div id=\"shr_canvas2\" class=\"shareaholic-canvas shareaholic-ui shareaholic-resolved-canvas ng-scope\"><\/div>\n<div class=\"shareaholic-share-buttons-wrapper shareaholic-ui\"><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Onintza Irureta Azkune \/ 2016-01-27 \/ 278 hitz Hainbat hedabidetan eta sare sozialetan haien ideologiak alboratu eta itxuragatik eta janzteko moduagatik haien izenak zikindu dituztela adierazi dute.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5621,5514,5505,5717,5497,5493,65],"tags":[6425,6424,6426,6259],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12469"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12469"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12469\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12470,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12469\/revisions\/12470"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12469"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12469"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12469"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}